158. ALDIZKARIA - 2010eko abenduaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

PITILLAS

2011. urteko udal zergak eta zerga-tasak. Onespena

Udalak, 2010eko abenduaren 9an egin osoko bilkuran, ondoko erabakia hartu zuen:

1. Ondotik heldu diren karga-tasak eta tributuei buruzko gainerako errekarguak onestea, eta adieraztea horiek indarra hartuko dutela 2011ko urtarrilaren 1ean.

1) Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga ordainarazteko karga-tasa obra gauzatzeko aurrekontuaren %4 izanen da.

2) Hirilurreko ondasunen gaineko kontribuzioa ordainarazteko karga-tasa %0,279 izanen da, urtean.

3) Landalurreko ondasunen gaineko kontribuzioa ordainarazteko karga-tasa %0,8 izanen da urtean.

4) Hirilurren balio igoeraren gaineko zergaren balioaren igoera zehazteko, ezarriko da 2/95 Foru Legearen 175. artikuluan urte tarte bakoitzerako ezartzen den gutxieneko portzentajea eta karga-tasa %8 izanen da.

5) Jarduera ekonomikoen gaineko zergarako, aipatu 2/95 Foru Legearen 154. artikuluan aurreikusitako indizeen artean, ondokoa ezarriko da:

-1,4, herriko udal mugapearen barreneko jardueretarako.

2. Erabakitakoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean argitaratzea, jendaurrean egon dadin legez ezarritako epean. Erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten ez bada, erabakia behin betikoa bilakatuko da.

3. Gainerako udal tasak bere horretan uztea eta 2011ko kanpainan zehar, 2011ko urtarrilaren 1a baino lehen Pitillasen erroldatuta daudenei herrietako kirol instalazioetara sartzeko abonamenduen kostuaren %30 diruz laguntzea.

Pitillasen, 2010eko abenduaren 9an.-Alkatea, Amador Jiménez Herrero.

Iragarkiaren kodea: L1020265