158. ALDIZKARIA - 2010eko abenduaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MARTZILLA

2011rako zerga-tasak eta tasak

Martzillako Udalak 2011n indarra izanen duten zerga-tasak eta tasen tarifak onetsi zituen 2010eko abenduaren 16ko osoko bilkura berezian.

Karga-tasak.

Landalurreko ondasunak: %0,80ko zerga-tasa.

Hirilurreko ondasunak: %0,35eko zerga-tasa.

JEZa, Nafarroako Gobernuak onetsitako tarifen gainean tasa hau aplikatuko da: %1,40.

. Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga: aldizkako tarteen arabera finkatzen da 3.3ko portzentaje bakarra; tasa, aldiz, %20.

. Ibilgailuen zirkulazioaren gaineko zerga: Nafarroako Gobernuak onesten dituenak.

. Instalazio, eraikuntza eta obren gaineko zerga: %4,86ko zerga-tasa, obra gauzatzeko aurrekontuaren gainean.

Errodaje tasa.

Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergarik ez duten ibilgailuetarako:

. 25 zaldi fiskal baino gutxiagoko ibilgailuak, %40,66.

. 25 zaldi fiskaleko edo gehiagoko ibilgailuak: %54,65.

mota bereko ibilgailuentzat zirkulazio zergan ofizialki ezarritako tarifen gainean.

Espedienteak eta agiriak luzatu eta tramitatzeko tasak.

. DIN A-4ko fotokopia bakoitza: 0,12 euro.

. DIN A-3ko fotokopia bakoitza: 0,15 euro.

. CD bakoitza: 10 euro.

. Fotokopia eginbidetu bakoitza: 2,00 euro.

. Dokumentuen konpultsak: lehen orriagatik: 2,00 euro. Agiri bereko 2. orriagatik eta hurrengoengatik: 0,30 euro.

. Ziurtagiriak: arruntak, bakoitzagatik: 3,00 euro.

. 3 urteko edo gehiagoko historikoa: 18,50 euro.

. Txostenak, ziurtagiria dutenak eta ez dutenak, interes pribatuagatik alderdi batek eskatuak: 18,50 euro.

. Lurzatien gaineko zedulak: 3 euro.

. Katastroko orriak: 0,60 euro.

. Txostenak etxebizitzak deskalifikatzeagatik: babes ofizialeko etxebizitzen deskalifikazio bakoitzagatik: 18 euro.

. Aparkatze txartelak: 20 euro.

. Espedienteak tramitatzea: Jarduera sailkatuaren espedientea: 238,96 euro.

(*)Tarifa horiei txosten teknikoen kostua erantsiko zaie.

. Irekitzeko lizentzia, titulartasuna aldatzeagatik: 11,40 euro.

. Arma txartelen tramitazioa: 20 euro.

. Ezkontza zibilak: 75 euro.

Hirigintzako lizentziak emateko tasak.

. Plan partzialen edo antolamendukoen tramitazioa. Aldaketa partzial edo bereziak, xehetasun azterlanak, lurzatien zatiketak eta birzatiketak, eta Arau Subsidiarioetako aldaketa puntualak. Espediente bakoitzeko: 1.000 euro + iragarkiak prentsan argitaratzeko gastuak.

. Urbanizazio proiektuak: obra gauzatzeko aurrekontuaren %1,5.

. Obra lizentziak, tramitazio laburrekoak: 34,36 euro.

. Aurrekoetan sartzen ez diren obra lizentziak eskuratzeagatik, obra gauzatzeko aurrekontuaren %0,22; gutxienekoa: 34,36 euro.

. Udal zerbitzuen hirigintzako txostenak, alderdi batek eskaturik: 34,36 euro.

Lizentziak, eraikinak edo instalazioak lehen aldiz erabili edo okupatzeagatik

. Lizentziak, eraikinak lehen aldiz okupatzeagatik: 0,4647 euro/m² eraikia.

Establezimenduak irekitzeko lizentzien tasak, jarduera sailkatu eta kaltegabeak egiteko (*).

. Saltokiak, 80 m²-tik beherakoak: 190,84 euro.

. Saltokiak, 80 m²-koak edo gehiagokoak: 303,54 euro.

. Gestoriak eta bulegoak: 303,54 euro.

. Ostatuak, kafetegiak, jatetxeak eta josteta aretoak: 568,93 euro.

. Industriako nabeak eta biltegiak, 200 m² bitartekoak: 568,93 euro.

. Industria nabeak eta biltegiak, 201m²-tik 400 m²-ra bitartekoak: 1.144,51 euro.

. Industriako nabeak eta biltegiak, 400 m²-tik gorakoak: 1.908,76 euro.

. Laguntzako eraikin eta saltokiak: 244,30 euro.

(*) Tarifa horiei txosten teknikoen kostua erantsiko zaie.

Hilerriko zerbitzuak eta hilobien kontzesioak eskuratzeko tasak

. Hilerria (zerbitzuak):

Hiletak lurrean, panteoian, nitxoan edo eskatutako mantentze lanak: 25,00 euro/ordua.

Zerbitzu hauei dagozkien tasei igeltserotzaren kostuak gehituko zaizkie.

. Hilerria (hilobien kontzesioa):

Lehen hilobiaren kontzesioa: 205,10 euro.

Bigarrenaren kontzesioa (ondoan badago): 683,70 euro.

Hirugarrenaren kontzesioa (ondoan badago): 1.368,35 euro.

Nitxoen kontzesioa (zulo bakoitzagatik): eraikuntzaren prezioa.

Erabilera publikoko lurretan zangak ireki eta eremu publikoko zoladuran edo espaloietan edozein mugimendu egiteko tasak.

Hauek dira ordenantza honetan aplikatu beharreko zenbatekoak:

. 1. epigrafea: Zangak irekitzea:

1.1.-Zangaren zabalera metro lineal bat baino txikiagoa bada, metro luze bakoitzagatik:

1.1.1. Harrizko zoladura duten lekuetan: 48,86 euro.

1.1.2. Zoladura orokorra duten lekuetan: 24,27 euro.

1.1.3. Zola eman gabeko lekuetan: 4,88 euro.

1.2.-Zangaren zabalera metro linealekoa edo handiagoa bada, metro luze bakoitzagatik:

1.2.1. Harrizko zoladura duten lekuetan: 73,28 euro.

1.2.2. Zoladura orokorra duten lekuetan: 36,63 euro.

1.2.3. Zola eman gabeko lekuetan: 6,10 euro.

1.3.-Zanga irekitzeagatik ibilgailuei bidea itxi behar bazaie, dela osorik, dela norabide bat edo bide nahiz zati nagusi bat, horrez gain, ezartzen diren tarifak aplikatuko dira bide publikoa ixteagatik.

. 2. epigrafea. Ibilgailuen pasabideak, karga-ahoak, aireztapenak, lukanak, kalapatxak egin edo deuseztatzea eta zoladuran edo espaloietan edozein mugimendu egitea: Metro lineal bakoitzagatik, alderik handienean: 47,00 euro.

. 3. epigrafea. Sustatzaileek, bermetako, fidantza bat utzi beharko dute, eskudirutan; hain zuzen ere, obraren kostuaren %20.

Eremu publikoko eta herrilurretako zoru, hegalkin eta zorupeko aprobetxamendu berezien tasak.

. Eremu publikoan lurzorua okupatzeagatik:

Bide zatiak okupatzea, obretako materialak, aldamioak, hesiak, garabiak eta abar jartzeko, horien neurriak edozein izanik ere: 6,80 euro/eguna.

Eremu publikoko zoru zatiak okupatzea, zirkulazioa erabat kendu beharra dagoenean, lehen 6 hilabeteetan: 13,60 euro/eguna.

Eremu publikoko zoru zatiak okupatzea, zirkulazioa erabat kendu beharra dagoenean, 6 hilabete iragan eta hortik aitzina: 20,44 euro/eguna.

. Gau eta eguneko pasabideak:

3 metro luzerainokoak: 148,57 euro.

3 metro lineal baino gehiago: aurreko tarifa gehi 39,64 euroko errekargua metro bakoitzeko.

. Ostatuen terrazak:

Mahai eta denboraldi bakoitzeko, 1. kategoriako eremuetan: 73,41 euro.

Mahai eta denboraldi bakoitzeko, 2. kategoriako eremuetan: 55,07 euro.

Jaiegun berezietan gehitzen den mahai bakoitzetik: 36,63 euro.

Eskatutako mahaiez gain baimenik eskatu gabe ateratzen den mahai bakoitzeko: 110,11 euro.

. Saltokiak kaleko merkatu txikian:

Saltoki finkoak: 68,20 euro/m².

Behin-behineko saltokiak: 5,12 euro/m².

. Barrakak: 0,83 euro m² eta egun bakoitzetik.

Udalaren kirol instalazioak erabiltzeko tasak.

. Udalaren igerilekua, kiroldegia, pilotalekua:

Denboraldiko abonamendua helduentzat (> edo = 15 urte): 48 euro, erroldatuek. 60 euro, erroldatu gabeek.

Denboraldiko abonamendua haurrentzat (7 urte edo gehiago eta 15 urte baino gutxiago): 25 euro, erroldatuek.

30 euro, erroldatu gabeek.

65 urtetik goitikoen abonamendua: 17 euro, erroldatuek. 21 euro, erroldatu gabeek.

Senar-emazteen eta izatezko bikote erregistratuen abonamendua: 80 euro, erroldatuek. 100 euro, erroldatu gabeek.

Sarrera egun osorako: 7 euro.

Familia larrietako kideendako murrizketa: ezarritako prezioaren %20.

Murrizketa gazte txartelagatik: %10, ezarritako prezioaren gainean.

Kiroldegia erabiltzea: pista osoa, ordubetez: 22,00 euro.

Kiroldegia erabiltzea: pista erdia, ordubetez: 14,00 euro.

Frontoi estalia, tenis eta padel kantxak erabiltzea: ordubete, 4 euro; 2 ordu, 7 euro; 5 ordu, 20 euro eta 10 ordu, 30 euro.

Futbol 7ko zelaia: ordu bat, 25 euro.

Argi fokoetarako fitxa bakoitza: 2 euro.

Ur horniduraren tasak.

. Hiruhileko kuota finkoa, abonatuentzat: 5,47 euro.

. Etxeko ur arazketa, etxebizitzetan eta antzeko erabilera duten eraikinetan (ikastegiak, tokiko kontsultategiak, erlijio etxeak), hartutako m³ bakoitzeko: 0,47 euro.

. Industria eta merkataritzarako ur hornidura, etxeetarako ez dena (aziendategi, tailer, obra, industria, denda, zerbitzu eta bulegoak), kontsumitutako m³ bakoitzeko: 0,58 euro.

. Finka partikularretako ureztaketa eta jostetarako ur hornidura, etxeetarako ez dena, kontsumitutako m³ bakoitzeko: 1,39 euro.

Tarifa horiei BEZa gehituko zaie, dagokien araudian ezarritako portzentajean.

Estolderia tasa eta ur horniduraren eta hondakin-uren arazketarenak.

. Estolderia, hiruhileko kuota finkoa: 3,09 euro.

. Etxeko estolderia, etxebizitzetan eta antzeko erabilera duten eraikinetan (ikastegiak, tokiko kontsultategiak, erlijio etxeak), hartutako m³ bakoitzeko: 0,134 euro.

. Etxeko ur arazketa, etxebizitzetan eta antzeko erabilera duten eraikinetan (ikastegiak, tokiko kontsultategiak, erlijio etxeak), hartutako m³ bakoitzeko: 0,103 euro.

. Industria eta merkataritzarako estolderia, etxeetarako ez dena (haztegi, tailer, obra, industria, denda, zerbitzu eta bulegoak), kontsumitutako m³ bakoitzeko: 0,20 euro.

. Industria eta merkataritzarako uraren arazketa (haztegi, tailer, obra, industria, denda, zerbitzu eta bulegoak), kontsumitutako m³ bakoitzeko: 0,21 euro.

. Finka partikularrak ureztatzeko eta aisiarako uraren arazketa, kontsumitutako m³ bakoitzeko: 0,28 euro.

Prezio horiei BEZa gehituko zaie, araudi egokian ezarritako portzentajean.

. Hornidurarako eta estolderiako harguneak (BEZa sartu gabe): 98,60 euro.

Ordenantzetako tarifen eranskineko aldaketari buruzko espedientea, Udalaren Idazkaritzan baitago, jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesa dutenek hura aztertu eta, behar izanez gero, egoki iruditzen zaizkien alegazio, kexa eta oharrak aurkez ditzaten epe horretan.

Martzillan, 2010eko abenduaren 16an.-Alkate udalburua, José María Abárzuza Goñi.

Iragarkiaren kodea: L1020699