158. ALDIZKARIA - 2010eko abenduaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CASTEJÓN

Castejongo Udal Plan Orokorra. Hasierako onespena

Castejongo Udalak, 2010eko azaroaren 25ean egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Castejongo Udal Plan Orokorra eta haren ingurumen ondorioen azterlana.

Bilkura berean onetsi zen lizentzien etendura, Castejongo udal mugapearen barnean determinazio berriek orain arte indarra izan duen hirigintzako araua aldatzen duten lekuetan; hori guztia, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 69.2 artikuluan xedatutakoari jarraituz. Hirigintza lizentzien etendura hori ez da gertatuko egin nahi diren obrak bi planeamenduen edukiekin bat heldu direnean, hau da, gaur egun indarra duenarekin eta hasiera batean onetsitako Udal Plan Orokorrarekin.

35/2002 Foru Legearen 69.2 artikuluan xedatuarekin bat, hasiera baten onetsitako Planak egungo Udal Planean ezarritako hirigintzako araubidea aldatzen duen eremuetan lizentziak ematea eten eginen da, urtebeteko epean. Horrenbestez, ondoko zehaztasunekin aplikatuko da etete hori udal mugapean:

Hiri lurzoru finkatuko eta lurzoru urbanizaezineko eremuetan, lizentziak eteteko planoan berariaz jasotzen ez badira edo berariaz eten beharrekoak ez badira, etenaldia ken daiteke, betiere proiektu teknikoek Plan Orokor berriaren baldintzak eta determinazioak betez gero.

BBPB 01 Barne Berrikuntzarako Plan Bereziaren eremuan, lizentziak eteteak ez du aldatuko ezarritako araubide iragankorra.

Lizentzien eta baimenen onespena eteteko planoan berariaz ezarri da etenaldia, eta ondoko eremuetan ezin da egokitu:

Hiri lurzoru finkatuan:

-España plazari eta Padre Ubillos etorbideari begira dauden lurzatiak, Principe de Viana eta Merindades kaleek mugatutako tartean; bertan Plan Orokor berriak BS+3 altuera ezarri du.

-UPSko M-05 etxesaila, Castejongo Udalean industria jarduketa baterako.

Hiri lurzoru finkatugabean:

-U.E.-R01 (Sarasate, Príncipe de Viana eta Doctor Fleming kaleak).

-U.E.-R02 (Fueros plaza).

-U.E.-R03 (Constitución plaza).

-U.E.-R04 (Cross-Ramón y Cajal kalea).

-U.E.-R05 (Ruiz de Alda kalea-geltokiko lurrak).

-U.E.-R06 (Francisco Roig plaza).

-U.E.-R07 (Navas de Tolosa, Merindades, Sarasate eta Doctor Fleming kaleak).

-U.E.-R08 (Tudela, Alfaro eta Doctor Fleming kaleak).

-U.E.-R09 (Virgen del Amparo, Ortega y Gasset, García Lorca kaleak).

-U.E.-R10 (Donantes, Doctor Fleming kaleak eta Príncipe de Viana etorbidea).

-U.E.-R11 (kamioien aparkalekua).

-U.E.-I01 (Hilario Tejada zeharkalea).

-U.E.-T01.

-U.E.-T02.

-U.E.-T03.

-NI3 BBPB (Precon).

-NR-1 BBPB.

Lurzoru urbanizagarri sektorizatuan:

-S-R01 sektorea.

-S-R02 sektorea.

-S-R03 sektorea.

-S-R04 sektorea.

-S-I01 sektorea (Giraldelli).

-S-I02 sektorea (Impregna).

-S-I03 sektorea (Sarda hegoaldea).

-S-I04 sektorea (Sarda iparraldea).

-S-I05 sektorea (Montes del Cierzo poligonoa).

-S-T01 sektorea (N-113 errepidea).

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 70. artikuluan eta Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko 4/2005 Legearen 33.an ezarritakoa aplikatuz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita; epe horretan, interesdunek eskura izanen dute espedientea Udalaren bulegoetan, bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak egin ditzaten.

Orobat, erabaki da aipatutako agiriak Nafarroako Gobernuko Lurraldearen Antolamendu Departamentura igortzea, Nafarroako Gobernuko departamentuen eskumeneko gaiei buruzko txostena egin dezan.

Castejonen, 2010eko azaroaren 30ean.-Alkatea, Francisco Javier Sanz Carramiñana.

Iragarkiaren kodea: L1019831