158. ALDIZKARIA - 2010eko abenduaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZARRAKAZTELU

Bake epaile titularraren eta ordezkoaren karguak betetzeko deialdia

Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 101. artikuluan eta Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren 5, 6 eta 7. artikuluetan xedaturikoarekin bat, deialdia iragarri da bake epaile titularraren eta ordezkoaren karguak betetzeko.

Horretarako, 15 eguneko epea irekiko da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasieta, interesdunek eskaerak aurkez ditzaten Udal bulegoetan; horietan, betiere, adierazi beharko dute erregelamenduak aipatzen dituen gaitasun eta bateragarritasun baldintzak betetzen dituztela.

Zarrakaztelun, 2010eko azaroaren 30ean.-Alkatea, Julio E. Prieto Arbeloa.

Iragarkiaren kodea: L1019834