158. ALDIZKARIA - 2010eko abenduaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANO

Aurrekontuaren 03/2010 aldaketa. Behin betiko onespena

Aranoko Udalak 2010eko urriaren 28an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen, aho batez, 2010eko aurrekontu orokorraren 03. aldaketa.

Aldaketa hau, jendaurrean egon da, 2010eko 143. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta, azaroaren 24an.

Jendaurreko epea pasa ondoren, inolako erreklamaziorik gabe, aurrekontuaren aldaketa, behin betikoz onartua ulertzen da, Toki Entitateen Ogasuna arautzen duen Foru Legearen 202. eta 214. artikuluen arabera.

Aldaketak ondorengo hauek dira:

Kreditu gehikuntza

VI. kapitulua.-Inbertsio errealak 5.231 euro.

II. kapitulua.-Ondasun orokor eta zerbitzuen gastuak 3.500 euro.

Guztira 8.731 euro.

Honela finantzatzen da:

VIII. kapitulua.-Finantza-aktiboak 6.685 euro.

III. kapitulua.-Tasak, prezio publikoak eta beste sarrerak 2.046 euro.

Guztira 8.731 euro.

Aranon, 2010eko abenduaren 16an.-Alkatea, Iñigo Larrea Perurena.

Iragarkiaren kodea: L1020842