158. ALDIZKARIA - 2010eko abenduaren 29a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

537/2010 FORU AGINDUA, abenduaren 16koa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, abuztuaren 7ko 393/2009 Foru Agindua aldatzen duena. Horren bidez, nekazaritzan plastiko biodegradagarrizko lur-estalkiaren teknika sustatzeko laguntzak emateko arauak ezarri eta 2009ko deialdia onetsi zen.

Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren abuztuaren 7ko 393/2009 Foru Aginduaren bidez, nekazaritzan plastiko biodegradagarrizko lur-estalkiaren teknika sustatzeko laguntzak emateko arauak ezarri eta 2009ko laguntzen deialdia onetsi zen.

Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren irailaren 28ko 474/2009 Foru Aginduak aldatu zuen abuztuaren 7ko 393/2009 Foru Agindua, besteak beste eranskineko 2.1 artikuluaren c) letra. Laguntzaren kudeaketa hobetzeko, araua aplikatzean egoera bererako interpretazio bat baino gehiago egotea saihesteko eta segurtasun juridiko handiagoa lortzeko ondoko aldaketa onesten da.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

AGINDU DUT:

Artikulu bakarra.-Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren abuztuaren 7ko 393/2009 Foru Agindua aldatzea.

Abuztuaren 7ko 393/2009 Foru Agindua jarraian adierazten den moduan aldatzen da. Horren bidez nekazaritzan plastiko biodegradagarrizko lur-estalkiaren teknika sustatzeko laguntzak emateko arauak ezarri eta 2009ko deialdia onetsi zen.

1. Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren abuztuaren 7ko 393/2009 Foru Aginduaren 2. eranskineko 1. artikuluaren c) letra aldatzen da. Hona testu berria:

"c). Plastiko biodegradagarriaren laguntza eskatzea lur-estalkiaren teknika erabiltzen den ustiategiko laboreen azalera guztian, 3. artikuluan ezarritakoaren arabera."

Xedapen gehigarri bakarra.-Aplikazioaren iraunaldia.

Aldaketa hau aplikatuko zaie 2009. urtean Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren abuztuaren 7ko 393/2009 Foru Aginduaren babesean egindako laguntza-eskaerei eta 2010. urtean Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren otsailaren 26ko 96/2010 Foru Aginduaren babesean eskatutakoei.

Azken xedapen bakarra.-Indarra hartzea.

Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2010eko abenduaren 16an.-Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilaria, Begoña Sanzberro Iturriria.

Iragarkiaren kodea: F1020687