158. ALDIZKARIA - 2010eko abenduaren 29a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

249/2010 FORU AGINDUA, abenduaren 15ekoa, Erakundeekiko Harremanetarako kontseilari eta Gobernuaren eledunak emana, urtarrilaren 15eko 9/2010 Foru Agindua aldatzen duena; agindu horrek udalek herria sustatu eta nabarmentzeko toki ekimenen eta ekitaldien publizitatea egiteko laguntzen 2010eko deialdia onesten du.

Erakundeekiko Harremanetarako kontseilari eta Gobernuaren eledunaren urtarrilaren 15eko 9/2010 Foru Aginduaren bidez, udalek herria sustatu eta nabarmentzeko toki ekimenen eta ekitaldien publizitatea egiteko laguntzen 2010eko deialdia onetsi zen, udal erakunde horiek gauzatutako publizitatea, material inprimatuak edo herria sustatzeko bestelako ekintzak diruz laguntzeko.

Deialdian aurreikusten zenez, 2010eko abenduaren 15a arteko epea zegoen egindako gastuak justifikatzeko agiriak aurkezteko, diru-laguntza jasotze aldera.

Dena dela, zenbait kasutan, jardueraren burutze data berantiarraren ondorioz eta, beste batzuetan, deialdian eskatutako agiriren bat ez aurkeztearen ondorioz, udal batzuek oraindik ez dute jaso dagokien diru-laguntzaren ordainketa baloratu eta tramitatzeko dokumentazio osoa.

Komunikazio Zerbitzuak, abenduaren 10ean, txosten bat aurkeztu zuen, eta bertan proposatu 9/2010 Foru Aginduan egindako gastuaren frogagiriak aurkezteko zehaztutako muga eguna aldatzea (2010eko abenduaren 15etik 2011ko urtarrilaren 11ra), emandako laguntzak behar bezala gauzatu ahal izateko.

Horrenbestez, Erakundeekiko Harremanetarako eta Gobernuaren Eledunaren Departamentuaren egitura organikoa onesten duen Nafarroako Gobernuaren 14/2004 Foru Legearen 41.1 artikuluaren eta irailaren 3ko 120/2007 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Aldatzea kontseilari honen urtarrilaren 15eko 9/2010 Foru Agindua, udalek herria sustatu eta nabarmentzeko toki ekimenen eta ekitaldien publizitatea egiteko laguntzen 2010eko deialdia onesten duena, "abenduaren 15a baino lehen" esaldia, agindu horren oinarrien 12. atalean gastuak justifikatzeko agiriak aurkezteko muga eguntzat zehaztutakoa, "2011ko urtarrilaren 11 arte" esaldiarekin ordezteko.

2. Foru agindu hau igortzea laguntzen eta diru-laguntzen deialdi horretan onuradun izan diren pertsona fisiko edo juridiko guztiei, Idazkaritza Tekniko Nagusiko Kudeaketa Ekonomikoaren Atalari eta Ogasun Departamentuak Erakundeekiko Harremanetarako eta Gobernuaren Eledunaren Departamentuan duen Kontu-hartzailetza delegatuari, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Atarian argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu honen aurka gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahalko da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57.2.a) artikuluak Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 144. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoaren gainean ezarritakoari jarraikiz.

Iruñean, 2010eko abenduaren 15ean.-Erakundeekiko Harremanetarako kontseilari eta Gobernuaren eleduna, Alberto Catalán Higueras.

Iragarkiaren kodea: F1020598