153. ALDIZKARIA - 2010eko abenduaren 17a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

TUTERAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
3. EPAITEGIA

Ediktua. 538/2010 prozedura

Elías Marchite Lorentek, Tuterako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 3. Epaitegiko idazkariak,

Aditzera ematen dut: Nafarroako Kutxak eskaturik, hipoteka-betearazpena dela eta, Pedro Romeo Romeoren aurka epaitegi honetan bideratzen ari den 538/2010 prozesuan erabaki da ondotik, tasazio-prezioa finkatuta, adierazten diren ondasunen enkante publikoa egitea hogei egunez:

Enkantean jartzen diren ondasunak eta bakoitzaren balorazioa:

Etxebizitza Alesbesko Mesón kalean, H letra duena. Inskripzioaren datuak: 3272. liburukia, 143. liburua, 134. orria, 7764. finka.

Enkantea egiteko, finka 58.824,65 eurotan baloratu da, hipoteka-maileguaren eskrituran ageri den bezala.

Enkantea 2011ko otsailaren 1ean eginen da, 11:00etan.

Enkantearen baldintzak:

1.-Lizitatzaileek betekizun hauek bete beharko dituzte:

1. Beren nortasuna behar bezala frogatzea.

2. Enkantearen baldintza orokorrak eta partikularrak ezagutzen dituztela aitortzea.

3. Epaitegi honetako Gordailu eta Kontsignazioen Kontuan, hots, 0030 (Banesto) 1846 (sukurtsala) 42 000 500 12 74 kontuan (3184 0000 06 0538 10 kontzeptua), ondasunen tasazio-balioaren %30 sartu izanaren gordekina aurkeztea edo, bestela, kopuru hori adinako banku-abala jarri izanaren gordekina. Lizitatzaileak gordailu hori osorik edo partez hirugarren batengandik jasotako diruarekin egiten badu, halaxe adierazi beharko da gordekinean, Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 652. artikuluaren 2. idatz-zatian xedatutakoaren ondorioetarako.

2.-Posturak egin eta errematea hirugarren bati lagatzeko ahalmena alderdi betearazleari dagokio, ez beste inori.

3.-Idatzizko posturak enkantea iragartzen denetik hura hasi arte egin daitezke. Gutun-azal itxietan aurkeztuko dira, adierazitako baldintza berberetan.

4.-Posturarik onena enkantean jarri den ondasunaren balorazioaren %70ekoa edo handiagoa bada, errematea posturagile onenaren alde onetsiko da. Ehuneko horretatik beherakoa bada, PZLaren 670. artikuluan adierazitakoari jarraikiko zaio.

5.-Erregistroko ziurtagiria epaitegi honetako Idazkaritzan dago ikusgai.

6.-Auzi-jartzailearen kredituaren aurreko zamek eta kargek, horrelakorik badago, bere horretan segituko dute, eta horrenbestez, enkantean parte hartze hutsarekin lizitatzaileak hori onartzen du, bai eta haien ondoriozko erantzukizunean subrogatzea ere, errematea bere alde esleituz gero.

Ezinbesteko arrazoiengatik, epaitegiari egotzi ezin zaizkion arrazoiengatik edo, oker bat dela-kausa, enkantearen deialdia igande baterako edo jaiegun baterako egiteagatik, enkantea adierazitako egunean eta orduan egiterik ez badago, ulertuko da hurrengo egun baliodunean eginen dela, ordu berean, larunbatak kenduta.

Tuteran, 2010eko azaroaren 22an.-Idazkari judiziala, Elías Marchite Lorente.

Iragarkiaren kodea: J1019624