153. ALDIZKARIA - 2010eko abenduaren 17a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 4. EPAITEGIA

Ediktua
Titulu judizialak betearazteko 183/2010 prozedura
Zitazio zedula

Aipatu prozeduran, zeina 655/10 demandaren ondorioz bideratu baita, horrela erabakirik, alderdi demandatuari, Aerosleep Baby, S.L.ri, zitazioa egin zaio, epaitegi honetan ager dadin Lan Prozedurari buruzko Legearen 278. artikuluan adierazitako agerraldian parte hartzeko, 2010eko abenduaren 20an, goizeko 09:10ean. Erabili nahi dituen frogabideak ekarri beharko ditu.

Eta Aerosleep Baby, S.L.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Iruñean, 2010eko abenduaren 2an.-Idazkari judiziala, Alfonso Pérez Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1020117