153. ALDIZKARIA - 2010eko abenduaren 17a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 4. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua. 273/2010 demanda

Sergio Leza Garcesek eskaturik, diru kopuru bat dela-eta, Burolite, S.L.ren eta Soldatak Bermatzeko Funtsaren aurka epaitegi honetan bideratu den 273/2010 demanda-prozeduran, xedapen zatian hauxe dioen ebazpena eman da gaurko egunean:

Auzi-jartzailea atzera egintzat jotzen dut kaleratze objektiboagatiko 674,10 euroko kalte-ordainaren erreklamazioan. Partez baiesten dut Sergio Leza Garcés jaunak Burolite, S.L.ren eta Soldatak Bermatzeko Funtsaren aurka jarritako demanda, judizio ekitaldian zehaztuta geratu den moduan, eta horrenbestez alderdi demandatua kondenatzen dut demandatzaileari 4.739,99 euro ordaintzera, gehi 3.391,69 euroren %10 urtean, berandutza-interes gisa. Soldatak Bermatzeko Funtsa demandatutzat jotzen dut, behar diren legezko ondorioetarako, eta demandatuak absolbitu egiten ditut demandan azaltzen diren gainerako eskakizunetatik.

Epai honen aurka bidezko da erregutze-errekurtsoa aurkeztea Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Lan arloko Salari zuzendua, jakinarazpena egin eta ondoko bost egunetan. Horretarako, aski izanen da jakinarazpena egiten denean alderdiak, haren abokatuak edo ordezkariak asmo horren berri ematea, baina zilegi da, orobat, adierazitako epean pertsona horiek agertzea edo idazkia aurkeztea.

Errekurtsoa iragartzearekin batera, epaitegi honek Baneston duen Gordailu eta Kontsignazioen Kontuan, 4148 0000 65 0273 10 espedientearen erreferentziarekin, 150,00 euro sartu izanaren gordekina aurkeztuko da, eta horrez gainera, banku eta kontu beretan baina aparteko eragiketa batean eta 4148 0000 67 0273 10 zenbakia aipatuz, kondenaren xede den dirua sartu izanarena. Diru sarrerak banku-transferentziaren bidez egiten badira, 0030.1846.42.0005001274 kontura eginen da transferentzia, eta goian aipatu erreferentziak jarriko dira kontzeptu gisa.

Diru kopuru horren ordez banku-abala aurkez daiteke, abal-emailearen erantzukizun solidarioa jaso beharko duena.

Errekurtsoa aurkezteko asmoaren berri ematean, errekurtsoaz arduratuko den legelaria edo lan harremanetako gradudun elkargokidea izendatuko da, dela idazki baten bidez, dela bertan agertuz, bestela ofizioz izendatuko baita, doako justizia izateko eskubidea duen langilea edo enpresaburua bada.

Beraz, epai honen bidez, behin betiko epaituz, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Eta Burolite, S.L.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio ez dela beste jakinarazpenik eginen, autoenak, epaienak edo epatzeenak izan ezik.

Iruñean, 2010eko azaroaren 25ean.-Idazkari judiziala, Alfonso Pérez Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1019669