153. ALDIZKARIA - 2010eko abenduaren 17a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 3. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua.
Titulu judizialak betearazteko 104/2010 prozedura

Lourdes García Ruizek, Iruñeko Lan arloko 3. Epaitegiko idazkari judizialak,

Aditzera ematen dut: María Isabel García Ortegak eskaturik, diru kopuru bat dela eta, Aerosleep Baby S.L. enpresaren aurka lan arloko epaitegi honetan bideratu den 104/2010 prozeduran, xedapen zatian hauxe dioen ebazpena eman da 2010eko irailaren 14an:

"Egin bedi interesen likidazioa epaitegi honetako Idazkaritzan. Ondoren alderdiei jakinaraziko zaie eta hamar eguneko epea izanen dute egokitzat jotzen dituzten alegazioak egiteko.

Interesen likidazioaren eginbidea, behean sinatzen duen idazkari judizialak egin duena, Aerosleep Baby S.L.ren aurka bideratutako betearazpen honetan.

Interesen likidazioa.

Printzipala: 3.275,67 euro.

Epaiaren eguna: 2010eko apirilaren 23a.

Diru sarreraren eguna: 2010eko uztailaren 5a.

2010eko apirilaren 23tik 2010eko uztailaren 5era arte sortutako interesak, %6ko tasarekin:

0,54 euro/eguneko x 73 egun: 39,42 euro.

Interesak, guztira: 39,42 euro.

Interesen likidazioaren zenbatekoa, guztira (oker edo hutsik ezean): hogeita hemeretzi euro eta berrogeita bi zentimo (39,42 euro).

Eta Aerosleep Baby S.L.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo jakinarazpenak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari amaiera ematen dioten ebazpenenak.

Iruñean, 2010eko azaroaren 24an.-Idazkari judiziala, Lourdes García Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1019705