153. ALDIZKARIA - 2010eko abenduaren 17a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 2. EPAITEGIA

Ediktua. Titulu judizialak betearazteko 108/2009 prozedura

Aránzazu Ballesteros Pérez de Albénizek, Iruñeko Lan arloko 2. Epaitegiko idazkari judizialak,

Aditzera ematen dut: Idoia Tejedor Arrondok eskaturik, Producciones Artesanas Tejedor S.L. enpresaren aurka, kaleratzea dela-eta, lan arloko epaitegi honetan bideratu den 108/2009 betearazpen-prozeduran, xedapen zatian hauxe dioen ebazpena eman da gaurko egunean:

Ikusirik emandako legezko manuak eta oro har kasu honetan aplikatzekoak diren gainerakoak, epaileak hauxe erabaki du idazkari honen aurrean:

2009ko urriaren 21eko Autoaren xedapen zatia argitzea, esanez Producciones Artesanas Tejedor S.L.ren aurkako betearazpena abiarazten dela, xedapen zatian azaltzen diren diru kopuruez gainera, 8.216,91 euro gehiagorengatik, kaleratzearen egunetik epaia jakinarazi zen egunera bitarteko tramitazioaldiko soldata gisa. Guztira, tramitazioaldiko soldatak 13.132,91 eurokoak dira. Betearazpena abiarazten da, guztira 46.755,41 euroko printzipala ordain dadin, gehi 2,805,32 euroko interesak eta 4.675,541 euroko kostuak, azken bi zenbateko horiek behin-behinekoz kalkulatuta.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei legeak agindu bezala eta adieraz bekie, horrekin batera, haren kontra ezin dela errekurtsorik jarri.

Hori erabaki, agindu eta sinatu du Luis Gabriel Martínez Rocamorak, Iruñeko Lan arloko 2. Epaitegiko epaile magistratuak. Fede ematen dut.

Eta Producciones Artesanas Tejedor S.L.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio ez dela beste jakinarazpenik eginen, autoenak, epaienak edo epatzeenak izan ezik.

Iruñean, 2010eko irailaren 29an.-Idazkari judiziala, Aránzazu Ballesteros Pérez de Albéniz.

Iragarkiaren kodea: J1019623