153. ALDIZKARIA - 2010eko abenduaren 17a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

3242/2010 EBAZPENA, azaroaren 22koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko zerbitzu orokorretako 58 lanpostu oposizio bidez betetzeko prozeduran Edurne Serrat Cea izendatu eta lanpostua esleitzen diona. Lanpostu horietarik 7 lan araubidekoak dira, lanaldi partzialeko kontratuarekin aritzeko.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiaren ekainaren 11ko 1959/2007 Ebazpenaren bidez onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko zerbitzu orokorretako 58 lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdia. Lanpostu horietarik 7 lan araubidekoak dira, lanaldi partzialeko kontratuarekin aritzeko.

Deialdia 2007ko 81. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 2an.

Urtarrilaren 14ko 99/2008 Ebazpenaren bidez (2008ko 14. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, urtarrilaren 30ean), izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsi eta deialdiaren 1.2 oinarrian atzemandako akats bat zuzendu zen.

Otsailaren 18ko 560/2008 Ebazpenaren bitartez, izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsi zen (2008ko 33. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, martxoaren 12an).

Hautaprobak amaiturik, epaimahaiak proposamena egin zuen deitutako lanpostuetan sartzen ziren izangaiak izendatzeko.

Izendapenaren hasierako proposamena argitaratu ondoren, maiatzaren 14ko 1377/2009 Ebazpenaren bidez, 51 izangai izendatu ziren, beste 7 kontratatzea bidezkoa zela xedatu zen eta lanpostuak esleitu zitzaizkien.

Lanpostu horietatik 7 ez ziren bete, lanpostua eskuratu zutenek lanpostuaren jabetza hartu ez zutelako edo kontratua sinatu ez zutelako edo eszedentzia onartu zitzaielako lanpostuaren jabetza hartzearen egunetik aurrerako ondorioekin, beste administrazio publiko batean ari baitziren lanean.

Hortaz, izendapen proposamen osagarria eginik, aurkeztutako dokumentazioa azterturik eta deialdian ezarritako betebeharrak betetzen dituztela egiaztaturik, dokumentazioa 6 izangaik besterik ez baitzuten aurkeztu, urriaren 26ko 2975/2009 Ebazpenaren bidez, 5 izangai izendatu ziren, beste bat kontratatzea bidezkoa zela xedatu zen eta lanpostuak esleitu zitzaizkien.

Ondoren, dela deialdian izendatua izateko eskatutako agiriak ez direlako aurkeztu, dela eszedentzia eman delako jabetza hartzearen egunetik aurrerako ondorioekin, dela jabetza hartu ez delako edo deialdiko eskubideei espresuki uko egin zaielako, kasuaren arabera, beste bi proposamen osagarri egin dira, eta beste horrenbeste izendapen, azkenekoa bi izangairena.

Era berean, bi izangai horietako bat eszedentzian deklaratu da, jabetza hartzearen egunetik aurrerako ondorioekin, une horretan beste administrazio publiko batean ari baitzen lanean. Horregatik, bidezkoa zen proposamen osagarri berri bat egitea. Edurne Serrat Cea andrea proposatu zen, txanda irekian oposizioa gainditu dutenen zerrendan ondorengoa izateagatik.

Orain aurkeztutako dokumentazioa azterturik eta eskatzen diren betebeharrak betetzen dituela egiaztatu ondoren, bidezkoa da izendapena egitea eta lanpostua esleitzea.

Horrenbestez, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Edurne Serrat Cea andrea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea, zerbitzu orokorretako lanpostuan aritzeko, eta 2976 lanpostu hutsa esleitzea. Lanpostu huts hori funtzionario araubidekoa da eta Nafarroako Mendekotasun Agentziako Corellako "Niño Jesús" haurtzaindegiari atxikita dago.

Lanpostuaz jabetu ondoren, izangai izendatuak Nafarroako Foru Komunitateko funtzionarioen arloan indarrean dauden xedapenetan ezarri diren eskubide eta betebehar guztiak izanen ditu.

Lanpostuak E mailako edo taldeko ordainsariak izanen ditu, uztailaren 4ko 158/1984 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Ordainsariei buruzko Behin-behineko Erregelamenduan eta aipatutako lan hitzarmen kolektiboan xedatutakoaren arabera.

Izendatutako izangaia, hala badagokio, Gizarte Segurantzaren araubide orokorrean afiliatuko da eta bertan alta emanen zaio.

Lanaldia zerbitzuaren beharren araberakoa izanen da, eta administrazio organo eskudunek noiznahi alda dezakete.

Izendatutako izangaiak hilabeteko epean hartu beharko du lanpostuaren jabetza, Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Erregistro Orokorrean (Karlos III.aren etorbidea 2, 2. solairua, Iruña), izendapena jakinarazi eta biharamunetik. Aipatutako epean eta behar bezala arrazoitutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, ez baldin badu lanpostuaren jabetza hartzen, Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izateko eskubide guztiak galduko ditu.

2. Ebazpen hau igortzea Nafarroako Mendekotasun Agentziako Mendekotasunerako Zerbitzuen Zuzendariordetzari, eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuari, Gizarte Prestazioen Zerbitzuari eta Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuari, eta interesdunari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan. Interesdunari adierazten zaio gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57. artikuluan eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluetan xedatutakoarekin bat. Lege hori urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen bidez aldatu zen.

3. Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Iruñean, 2010eko azaroaren 22an.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.

Iragarkiaren kodea: F1019927