153. ALDIZKARIA - 2010eko abenduaren 17a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO INSTRUKZIOKO 4. EPAITEGIA

Ediktua. 264/2010 falta-judizioa

Aditzera ematen da epaitegi honetan goian adierazitako prozedura bideratzen ari dela, maula-falta batengatik, eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen epaiaren xedapen zatia, hitzez hitz:

Epaitza:

Iván Antonio Sobrino Castiñeiras, maula-falta baten egilea eta erantzule kriminala den aldetik, 50 eguneko isuna ordaintzera kondenatzen dut eta eguneko 10 euroko kuota finkatzen dut; beraz, Iván Antonio Sobrino Castiñeirasek 500 euroko isuna ordaindu behar du.

Iván Antonio Sobrino Castiñeiras kondenatzen dut Rubén Marcos del Pradori 295 euroko kalte-ordaina ematera.

Iván Antonio Sobrino Castiñeiras kondenatzen dut prozedura honen tramitazioan sortutako prozesu-kostuak ordaintzera.

Ebazpen hau ez da irmoa eta haren aurka apelazio-errekurtsoa jar daiteke bi ondoreetan epaitegi honetan, idatziz, Nafarroako Probintzia Auzitegiari zuzendua, ebazpen hau jakinarazten denetik bost eguneko epean.

Jakinaraz bekie epai hau alderdi guztiei eta eraman bedi haren lekukotza jatorrizko autoetara.

Beraz, epai honen bidez, auzialdi honetan behin betiko epaituz, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Eta Iván Antonio Sobrino Castiñeirasi jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2010eko azaroaren 22an.-Idazkari judiziala, Lorena Pegenaute Grajal.

Iragarkiaren kodea: J1019581