153. ALDIZKARIA - 2010eko abenduaren 17a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO INSTRUKZIOKO 3. EPAITEGIA

Ediktua. 245/2010 falta-judizioa

Iruñean, 2010eko azaroaren 24an.

Aditzera ematen da epaitegi honetan 245/2010 falta-judizioa bideratzen ari dela, kalteengatik, eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen epaiaren idazpurua eta xedapen zatia, hitzez hitz:

576/2010 epaia. Iruñean, 2010eko azaroaren 18an.

M. Paz Benito Oses andreak, Iruñeko Instrukzioko 3. Epaitegiko epaile magistratuak, Erregearen izenean, kalte-falta baten ondoriozko auzia aztertu du ahozko eta jendaurreko 245/2010 falta-judizioan. Bertan parte hartu dute, batetik, Fiskaltzak, akzio publikoaren ordezkari gisa, eta bestetik, inplikatu gisa, salatzaileak, María Pichardo Cruzek, eta salatuak, Miren Gurutxe Lanas Lazcanok. Azken hori ez da agertu, legezko zitazioa egin zaion arren.

Epaitza:

Miren Gurutxe Lanas Lazcano kondenatzen dut, kalte-falta baten egilea eta erantzulea den aldetik, hogei egunez egunero sei euroko isuna ordaintzera, guztira ehun eta hogei euro, gehi prozesuko kostuak.

Zigortuak ezarri zaion isuna borondatez edo premiamendu bidean ordaintzen ez badu, ordaindu gabe uzten dituen bi kuotagatik egun bateko atzipenaldia bete beharko du subsidiarioki dagokion espetxean.

Erantzukizun zibila dela-eta, María Pichardo Cruzi ehun eta hamalau euroko kalte-ordaina eman beharko dio.

Ebazpen hau ez da irmoa eta horren aurka apelazio-errekurtsoa jar daiteke Probintzia Auzitegian, jakinarazi eta hurrengo bost egunetan, Prozedura Kriminalari buruzko Legearen 795. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Eta Miren Gurutxe Lanas Lazcanori jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2010eko azaroaren 24an.-Epaile magistratua, M. Paz Benito Oses.

Iragarkiaren kodea: J1019616