153. ALDIZKARIA - 2010eko abenduaren 17a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 6. EPAITEGIA

Ediktua. 1422/2010 prozedura

Iruñeko Lehen Auzialdiko 6. Epaitegian, 2010eko azaroaren 23an.

Aditzera ematen da epaitegi honetan Prozedura Zibilari buruzko 2000ko Legeari jarraituz hitzezko judizioa bideratzen ari dela diru kopuru baten erreklamazioagatik, eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen epaia, hitzez hitz:

Iruñean, 2010eko azaroaren 22an.

Ana Sol Lezaun Larumbe andreak, Iruñeko eta bere barrutiko Lehen Auzialdiko 6. Epaitegiko epaile magistratu ordezkoak, epaitegi honetan bideratzen ari diren 1422/2010 hitzezko judizioaren (PZL 2000) autoak aztertu ditu. Auzia Lodisna, S.L.k sustatu du, Jaime Ubillos Minondo prokuradore jaunak ordezkatuta eta Eduardo Sanz Aguirre legelari jaunak lagunduta, Bruma Constantinen aurka, diru kopuru bat erreklamatzeko.

Epaitza:

Osorik baiesten dut Lodisna, S.L.k auzi-ihesean den Bruma Constantinen aurka jarri duen demanda, eta horrenbestez, demandatua kondenatzen dut demandatzaileari 4.534,26 euro ordaintzera, gehi demanda aurkeztu zenetik sortutako legezko interesak, eta auzi honen kostuak demandatuari ezartzen dizkiot.

Beraz, epai honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut. Epaiaren lekukotza egin bedi autoei eransteko.

Eta Bruma Constantini jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2010eko azaroaren 23an.-Idazkaria, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: J1019666