153. ALDIZKARIA - 2010eko abenduaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

URDIAIN

Urdiaingo Udal Plan Orokorra. Hasierako onespena

Urdiaingo Udalak, 2010ko apirilaren 26an egindako osoko bilkura berezian, behin behinean onartu zuen Urdiaingo Udalaren Plan Orokorra eta bere ingurumen ondorioen azterlana, Arribas Echeveste arkitektoak prestatua.

Espediente hau jendaurrean egon zen 2010eko maiatzaren 22tik uztailaren 30era arte Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta prentsan iragarri ondoren.

Planaren dokumentazioa euskaratu eta gero, Plan osoa eta bere ingurumen ondorioen azterlana jendaurrean ikusgai egoteko beste 30 laneguneko epe berri bat zabalduko da, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik hasita eta bulego orduetan (astelehenetik ostiralera 11:00etatik 14:00etara) interesdunek espedientea ikusi eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkeztu ahal izateko.

35/2002 Foru Legeko 69.2 artikuluaren arabera etenda gelditzen da hirigintzako lizentziak ematea Urdiaingo lurralde osoan.

Urdiainen, 2010ko azaroaren 29an.-Alkatea, Miguel Angel Zubiria Galarza.

Iragarkiaren kodea: L1019776