153. ALDIZKARIA - 2010eko abenduaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

AR-2 eremuaren Plan Partzialeko 14. oinarrizko unitatearen (UB14) xehetasun azterlana. Hasierako onespena

Tafallako Udalak, Tokiko Gobernu Batzarrak 2010eko azaroaren 30ean egin bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batean onestea AR-2 Plan Partzialeko 14. oinarrizko unitatearen (UB14) xehetasun azterlana (katastroko 31. poligonoko 413, 415, 416, 417, 418, 419 eta 420. lurzatietan), José Luis Loizu Asiainek 2010eko azaroaren 18an aurkeztua (5678 zenbakia sarrera erregistroan) Promociones Busquil, S.A.ren izenean, AR-2 banaketa eremuaren Plan Partzialaren determinazioak bolumenari eta diseinuari dagokienez garatzeko aipatu lurzatietan.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarriari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, dokumentua behin betiko onetsiko da, bidezko bada.

Tafallan, 2010eko abenduaren 10ean.-Alkatea, Cristina Sota Pernaut.

Iragarkiaren kodea: L1020298