153. ALDIZKARIA - 2010eko abenduaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

Hirigintzako araudia, Tafalla Hiri Antolamendurako Plan Orokorraren determinazioetan aldaketa egiteko, 24. poligonoko 331. lurzatiaren zati batean, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak sustatua

Lurraldearen Antolamenduko eta Etxebizitzako kontseilariak azaroaren 25ean eman zuen 202/2010 Foru Agindua, 2010eko 145. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, azaroaren 29an. Haren bidez behin betiko onetsi zen Tafallako Hiri Antolamendurako Plan Orokorrean aldaketa egiteko espedientea, 24. poligonoko 331. lurzatiari dagokionez, hezkuntzako ekipamendurako erabiltzeko. Sustatzailea Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentua da.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 81.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, bidezko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean zabalkundea ematea udal planeamenduko aldaketa horren hirigintza araudiari.

ARAUDI BERRIA

Aldaketa Tafallako Hiri Antolamendurako Plan Orokorrean, 24. poligonoko 331. lurzatiari dagokionez (UC 72A unitatea)

66 bis artikulua. UC-72-A unitatea

1.-Araudi orokorra

-Mugaketa

Aldaketa honen planoetan UC-72-A deitutako lurzoruek osatzen dute. (3.791,58 m²)

-Hirigintzako helburuak.

UC 72 unitatean dauden erabilerak eta eraikuntzak handitzea, unitateko eraikuntzan egun dagoen okupazio maila kontuan harturik, betiere hala behar denean araudia aldatu delako edo egungo ikastetxean behar bezala arrazoitzen denean.

-Sailkapena: hiri lurzoru finkatuak.

-Kalifikazioa: eskolako ekipamendua (institutua)

-Onartutako jarduketa motak.

UC 72 unitatean dauden erabilerak eta eraikuntzak handitzea.

2.-Eraikuntzak bete beharreko baldintzak.

Ondorio horietarako, eraikuntza baldintzatuko duten parametroak izanen dira UC-72 unitatean dagoen eraikuntza zehazten dutenak; hortaz, UC-72-A unitateko eraikuntza UC-72 unitateko eraikuntza bezalakoa izanen da altuerari eta bolumetriari dagokienez.

3.-Erabilerari buruzko baldintzak.

-Erabilera nagusiak: hezkuntza eta kirol ekipamendua.

-Erabilera toleratuak: erabilera nagusiari lotutakoak.

-Erabilera debekatuak: gainerako guztiak.

4.-Kudeaketa baldintzak.

Eremu hori exekuzio unitate bat da onartzen diren jarduketetarako. Horietarako lizentzia eskuratu beharko da, obra proiektua aurkeztuta.

5.-Beste determinazio batzuk.

Unitate hori sortuta, bertan egiten ahal da 66. artikuluaren atal berean UC-72 unitatean institutua handitzeari buruz xedatua.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Tafallan, 2010eko abenduaren 1ean.-Alkatea, Cristina Sota Pernaut.

Iragarkiaren kodea: L1019892