153. ALDIZKARIA - 2010eko abenduaren 17a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

3162/2010 EBAZPENA, azaroaren 15ekoa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Joaquín Esteban López jauna, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioa, Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuko Afera Ekonomikoen Ataleko buru izendatzen duena, merezimendu lehiaketa eginda.

Merezimendu lehiaketa eginda, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak azaroaren 15ean emandako 3162/2010 Ebazpenaren bidez Joaquín Esteban López jauna Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuko Afera Ekonomikoen Ataleko buru izendatu da sei urte naturalerako, lanpostuaren jabetza hartzen duenetik hasita.

Deialdia maiatzaren 18ko 1378/2009 Ebazpenaren bidez onetsi, eta 2009ko 69. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 5ean.

Iruñean, 2010eko azaroaren 15ean.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.

Iragarkiaren kodea: F1020021