153. ALDIZKARIA - 2010eko abenduaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLLARAN

Aldaketa Ollarango Udal Planeko antolamendu xehakatuko determinazioetan. Hasierako onespena

Ollarango Udalak, 2010eko azaroaren 18an egin bilkura berezian, besteak beste honako erabaki hau hartu zuen:

1. Hasiera batez onestea Ollarango Udal Planeko antolamendu xehakatuko determinazioak aldatzeko espedientea, Ollarango 9. poligonoko 53, 54 eta 55. lurzatiak hartzen dituen eremuan. Hori guztia, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74. artikuluan, 79.3 artikuluak igorririk, ezarritakoari jarraituz.

2. Espedientea jendaurrean jartzea hilabetez, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Foru Komunitatean editatzen diren egunkarietan iragarrita, eta ale bat igortzea Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentura, haren gaineko txostena egin dezan, 35/2002 Foru Legean ezarritakoari jarraituz.

Ollaranen, 2010eko azaroaren 24an.-Alkatea, Javier Ecay Ilzarbe.

Iragarkiaren kodea: L1019599