153. ALDIZKARIA - 2010eko abenduaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURIETA

Datu pertsonalen fitxategien arauketa

Alkatetzaren 73/2010 Dekretua, 2010eko azaroaren 18koa:

Udalean badaude datu pertsonalak dituzten datu-base batzuk, eta datutegi horiek arautu eta erregistratu egin behar dira, Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoari (DBLO) jarraikiz.

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/99 Lege Organikoaren (DBLO) 20. artikuluan xedatuarekin bat,

Ebatzi dut:

Lehenbizikoa.-Onetsi da datu pertsonalen fitxategiak sortzea, titulartasun publikokoak eta Murietako Udalaren ardurapekoak; horiek egokitu beharko dira Datu Pertsonalak Babesteari buruzo abenduaren 13ko 15/99 Lege Organikoaren 20. artikuluan aurreikusten diren baldintzetara, baita hura garatzeko xedapenetan agertzen direnetara ere, bereziki Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa garatzeko Erregelamendua onetsi zuen abenduaren 21eko 1720/2007 Errege Dekretuan ezartzen dituen aginduetara.

Fitxategian sartu, datuak zuzendu, deuseztatu eta aurka egiteko eskubideak erabili daitezke Murietako Herriko Etxean, Estación karrikako 16an, 31280 p.k. Murietan (Nafarroa).

Bigarrena.-Fitxategi horien berri emanen zaio Datuak Babesteko Agentziari, Datuak Babesteko Erregistro Orokorrean inskribatu ahal izateko.

Hirugarrena.-Ebazpen honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

1. ERANSKINA

-Fitxategiaren izena: Nominak, langileak eta giza baliabideak.

Fitxategiaren deskripzioa: Udaleko funtzionario eta enplegatuen datu pertsonalak; hona zertarako erabiliko den: langileriaren kudeaketa, nominak, aseguruak, senda-agiriak eta ezgai-agiriak, karrera administratiboa eta laneko arriskuen prebentzioa.

Fitxategiaren oinarrizko egitura, eta hartan sarturik dauden datu pertsonalen deskripzioa: NAN/IFZ, GS/Mutualitate zk.a, izen-deiturak, helbidea, telefonoa, ezaugarri pertsonalak, datu ekonomiko, finantzario eta aseguruenak, enpleguaren gaineko xehetasunak, datu akademiko eta profesionalak.

Aurreikusitako xede eta erabilerak: nomina eta giza baliabideen kudeaketa.

Datuen iturri diren pertsona edo taldeak edo datu horiek eman behar dituztenak: Udaleko funtzionario eta enplegatuak.

Segurtasun neurriak: oinarrizko maila.

Datuak biltzeko prozedura: interesdunak berak edo haren legezko ordezkariak emanda.

Datuen lagapenak eta nazioarteko trasferentziak: Gizarte Segurantzaren erakundeei, zerga administrazioari, banku, aurrezki kutxa eta baserritarren kutxei, aseguru entitateei.

Fitxategiaren arduraduna: Murietako Udala.

Eskubideak erabiltzeko organo, zerbitzu edo unitateak: Murietako Herriko Etxea, Estación karrikako 16a, 31280 p.k. Murieta (Nafarroa).

-Fitxategiaren izena: Gainbalioak.

Fitxategiaren deskripzioa: gainbalioak ordaindu behar dituzten pertsonen datuak, zerga honen kobrantzarako erabiliko direnak.

Fitxategiaren oinarrizko egitura, eta hartan sarturik dauden datu pertsonalen deskripzioa: N.A.N./I.F.K.: izen-deiturak, helbidea, telefonoa, ezaugarri pertsonalak, datu ekonomiko, finantzario eta aseguruenak.

Aurreikusitako xede eta erabilerak: zerga administrazioaren kudeaketa.

Datuen iturri diren pertsona edo taldeak edo datu horiek eman behar dituztenak: zergadunak eta ordaindu behar dutenak.

Segurtasun neurriak: oinarrizko maila.

Datuak biltzeko prozedura: interesdunak berak edo haren legezko ordezkariak emanda.

Datuen lagapenak eta nazioarteko trasferentziak: zerga administrazioari, banku, aurrezki kutxa eta baserritarren kutxei.

Fitxategiaren arduraduna: Murietako Udala.

Eskubideak erabiltzeko organo, zerbitzu edo unitateak: Murietako Herriko Etxea, Estación karrikako 16a - 31280 p.k. Murieta (Nafarroa).

-Fitxategiaren izena: ezkontza zibilak eta izatezko bikoteak.

Fitxategiaren deskripzioa: Udalean zibilez ezkontzen direnen eta haien lekukoen gaineko informazioa edukitzea eta izatezko bikoteen erregistroa. Elkartzea egin dela egiaztatzeko eta ziurtagiriak luzatzeko erabiliko da

Fitxategiaren oinarrizko egitura, eta hartan sarturik dauden datu pertsonalen deskripzioa: N.A.N./I.F.K., izen-deiturak, helbidea, telefonoa, helbidea, ezaugarri pertsonalak.

Aurreikusitako xede eta erabilerak: administrazio prozedura.

Datuen iturri diren pertsona edo taldeak edo datu horiek eman behar dituztenak: eskatzaileak.

Segurtasun neurriak: oinarrizko maila.

Datuak biltzeko prozedura: interesdunak berak edo haren legezko ordezkariak emanda.

Datuen lagapenak eta nazioarteko trasferentziak: erregistro publikoei.

Fitxategiaren arduraduna: Murietako Udala.

Eskubideak erabiltzeko organo, zerbitzu edo unitateak: Murietako Herriko Etxea, Estación karrikako 16a - 31280 p.k. Murieta (Nafarroa).

-Fitxategiaren izena: Bideozaintza.

Fitxategiaren deskripzioa: bideo zaintzaren kudeaketa.

Fitxategiaren oinarrizko egitura, eta hartan sarturik dauden datu pertsonalen deskripzioa: irudia.

Aurreikusitako xede eta erabilerak: bideozaintza.

Datuen iturri diren pertsona edo taldeak edo datu horiek eman behar dituztenak: Udaleko funtzionario eta enplegatuak, herritarrak eta bizilagunak.

Segurtasun neurriak: oinarrizko maila.

Datuak biltzeko prozedura: interesdunak berak edo haren legezko ordezkariak emanda.

Datuen lagapenak eta nazioarteko trasferentziak: segurtasun indar eta kidegoei.

Fitxategiaren arduraduna: Murietako Udala.

Eskubideak erabiltzeko organo, zerbitzu edo unitateak: Murietako Herriko Etxea, Estación karrikako 16a - 31280 p.k. Murieta (Nafarroa).

-Fitxategiaren izena: Zerga kudeaketa.

Fitxategiaren deskripzioa: fitxategi mistoa, udal ordainarazpenen berezko elementuak jasotzen dituena, udal zerga guztiak kudeatzeko, bai borondatezko epean bai derrigorrezko diru-bilketan.

Fitxategiaren oinarrizko egitura, eta hartan sarturik dauden datu pertsonalen deskripzioa: N.A.N./I.F.K., izen-deiturak, helbidea, telefonoa, ezaugarri pertsonalak, datu ekonomiko, finantzario eta aseguruenak.

Aurreikusitako xede eta erabilerak: zerga administrazioaren kudeaketa.

Datuen iturri diren pertsona edo taldeak edo datu horiek eman behar dituztenak: zergadunak eta ordaindu behar dutenak

Segurtasun neurriak: oinarrizko maila.

Datuak biltzeko prozedura: interesdunak berak edo haren legezko ordezkariak emanda.

Datuen lagapenak eta nazioarteko trasferentziak: zerga administrazioari, banku, aurrezki kutxa eta baserritarren kutxei.

Fitxategiaren arduraduna: Murietako Udala.

Eskubideak erabiltzeko organo, zerbitzu edo unitateak: Murietako Herriko Etxea, Estación karrikako 16a - 31280 p.k. Murieta (Nafarroa).

-Fitxategiaren izena: Sarrera-irteeren erregistroa.

Fitxategiaren deskripzioa: agirien sarrera eta irteeraren erregistroa.

Fitxategiaren oinarrizko egitura, eta hartan sarturik dauden datu pertsonalen deskripzioa: N.A.N./I.F.K., izen-deiturak, helbidea, telefonoa.

Aurreikusitako xede eta erabilerak: administrazio prozedura.

Datuen iturri diren pertsona edo taldeak edo datu horiek eman behar dituztenak: herritarrak eta bizilagunak.

Segurtasun neurriak: oinarrizko maila.

Datuak biltzeko prozedura: interesdunak berak edo haren legezko ordezkariak emanda.

Datuen lagapenak eta nazioarteko trasferentziak: ez da lagapenik eginen.

Fitxategiaren arduraduna: Murietako Udala.

Eskubideak erabiltzeko organo, zerbitzu edo unitateak: Murietako Herriko Etxea, Estación karrikako 16a - 31280 p.k. Murieta (Nafarroa).

-Fitxategiaren izena: Herrilurretako aprobetxamenduak.

Fitxategiaren deskripzioa: Udal mugapeko herrilurretako ondasunen aprobetxamenduak esleitu, mantendu eta horien diru-bilketa egitea.

Fitxategiaren oinarrizko egitura, eta hartan sarturik dauden datu pertsonalen deskripzioa: N.A.N./I.F.K., izen-deiturak, helbidea, telefonoa, ezaugarri pertsonalak, datu ekonomiko, finantzario eta aseguruenak.

Aurreikusitako xede eta erabilerak: bertzelako xedeak.

Datuen iturri diren pertsona edo taldeak edo datu horiek eman behar dituztenak: zergadunak eta ordaindu behar dutenak.

Segurtasun neurriak: oinarrizko maila.

Datuak biltzeko prozedura: interesdunak berak edo haren legezko ordezkariak emanda.

Datuen lagapenak eta nazioarteko trasferentziak: banku, aurrezki kutxa eta baserritarren kutxei.

Fitxategiaren arduraduna: Murietako Udala.

Eskubideak erabiltzeko organo, zerbitzu edo unitateak: Murietako Herriko Etxea, Estación karrikako 16a - 31280 p.k. Murieta (Nafarroa).

-Fitxategiaren izena: Katastroa.

Fitxategiaren deskripzioa: katastroko mantentze lanak eta ziurtagirien luzapena, landalurreko eta hirilurreko ondasunen gaineko kontribuzioaren diru-bilketa.

Fitxategiaren oinarrizko egitura, eta hartan sarturik dauden datu pertsonalen deskripzioa: N.A.N./I.F.K., izen-deiturak, helbidea, telefonoa, ezaugarri pertsonalak, datu ekonomiko, finantzario eta aseguruenak.

Aurreikusitako xede eta erabilerak: zerga administrazioaren kudeaketa.

Datuen iturri diren pertsona edo taldeak edo datu horiek eman behar dituztenak: zergadunak eta ordaindu behar dutenak.

Segurtasun neurriak: oinarrizko maila.

Datuak biltzeko prozedura: interesdunak berak edo haren legezko ordezkariak emanda. Datuen lagapenak eta nazioarteko trasferentziak:

zerga administrazioari, banku, aurrezki kutxa eta baserritarren kutxei.

Fitxategiaren arduraduna: Murietako Udala.

Eskubideak erabiltzeko organo, zerbitzu edo unitateak: Murietako Herriko Etxea, Estación karrikako 16a - 31280 p.k. Murieta (Nafarroa).

-Fitxategiaren izena: Hilerria.

Fitxategiaren deskripzioa: hilerriaren kudeaketa, kontzesioen kontrola, titularrak eta ehortziak, eta titularraren kontura diren ordainagiriak.

Fitxategiaren oinarrizko egitura, eta hartan sarturik dauden datu pertsonalen deskripzioa: N.A.N./I.F.K., izen-deiturak, helbidea, telefonoa, ezaugarri pertsonalak, datu ekonomiko, finantzario eta aseguruenak.

Aurreikusitako xede eta erabilerak: kontabilitatearen, zergen eta administrazioaren kudeaketa. Datuen iturri diren pertsona edo taldeak edo datu horiek eman behar dituztenak: kontzesiodunak.

Segurtasun neurriak: oinarrizko maila.

Datuak biltzeko prozedura: interesdunak berak edo haren legezko ordezkariak emanda.

Datuen lagapenak eta nazioarteko trasferentziak: banku, aurrezki kutxa eta baserritarren kutxei.

Fitxategiaren arduraduna: Murietako Udala.

Eskubideak erabiltzeko organo, zerbitzu edo unitateak: Murietako Herriko Etxea, Estación karrikako 16a - 31280 p.k. Murieta (Nafarroa).

-Fitxategiaren izena: Kultur, kirol eta aisialdi jarduerak.

Fitxategiaren deskripzioa: kultur, kirol eta aisialdi jarduera guztien kudeaketa.

Fitxategiaren oinarrizko egitura, eta hartan sarturik dauden datu pertsonalen deskripzioa: N.A.N./I.F.K., izen-deiturak, helbidea, telefonoa, ezaugarri pertsonalak, datu ekonomiko, finantzario eta aseguruenak.

Aurreikusitako xede eta erabilerak: bertzelako xedeak.

Datuen iturri diren pertsona edo taldeak edo datu horiek eman behar dituztenak: herritarrak eta bizilagunak.

Segurtasun neurriak: oinarrizko maila.

Datuak biltzeko prozedura: interesdunak berak edo haren legezko ordezkariak emanda.

Datuen lagapenak eta nazioarteko trasferentziak: banku, aurrezki kutxa eta baserritarren kutxei.

Fitxategiaren arduraduna: Murietako Udala.

Eskubideak erabiltzeko organo, zerbitzu edo unitateak:

Murietako Herriko Etxea, Estación karrikako 16a - 31280 p.k. Murieta (Nafarroa).

-Fitxategiaren izena: Zirkulazioa.

Fitxategiaren deskripzioa: ibilgailuen errolda edukitzea eta zirkulazio zergaren diru-bilketa.

Fitxategiaren oinarrizko egitura, eta hartan sarturik dauden datu pertsonalen deskripzioa: N.A.N./I.F.K., izen-deiturak, helbidea, telefonoa, ezaugarri pertsonalak, datu ekonomiko, finantzario eta aseguruenak.

Aurreikusitako xede eta erabilerak: zerga administrazioaren kudeaketa.

Datuen iturri diren pertsona edo taldeak edo datu horiek eman behar dituztenak: zergadunak eta ordaindu behar dutenak.

Segurtasun neurriak: oinarrizko maila.

Datuak biltzeko prozedura: interesdunak berak edo haren legezko ordezkariak emanda.

Datuen lagapenak eta nazioarteko trasferentziak: zerga administrazioari, banku, aurrezki kutxa eta baserritarren kutxei.

Fitxategiaren arduraduna: Murietako Udala.

Eskubideak erabiltzeko organo, zerbitzu edo unitateak: Murietako Herriko Etxea, Estación karrikako 16a - 31280 p.k. Murieta (Nafarroa).

-Fitxategiaren izena: Kontabilitatearen kudeaketa.

Fitxategiaren deskripzioa: Udalarekin harreman ekonomikoak izan dituztenen datu pertsonalak. Aurrekontuetako kontabilitate publikoa eramateko datuak erabiliko dira.

Fitxategiaren oinarrizko egitura, eta hartan sarturik dauden datu pertsonalen deskripzioa: N.A.N./I.F.K., izen-deiturak, helbidea, telefonoa, ezaugarri pertsonalak, gizarte inguruabarrak, merkataritza arloko informazioa, ondasun eta zerbitzuen eskualdaketak, datu ekonomiko, finantzario eta aseguruenak.

Aurreikusitako xede eta erabilerak: kontabilitatearen, zergen eta administrazioaren kudeaketa.

Datuen iturri diren pertsona edo taldeak edo datu horiek eman behar dituztenak: zergadunak eta ordaindu behar dutenak, hornitzaileak.

Segurtasun neurriak: oinarrizko maila.

Datuak biltzeko prozedura: interesdunak berak edo haren legezko ordezkariak emanda.

Datuen lagapenak eta nazioarteko trasferentziak: zerga administrazioari, banku, aurrezki kutxa eta baserritarren kutxei.

Fitxategiaren arduraduna: Murietako Udala.

Eskubideak erabiltzeko organo, zerbitzu edo unitateak: Murietako Herriko Etxea, Estación karrikako 16a - 31280 p.k. Murieta (Nafarroa).

-Fitxategiaren izena: JEZ.

Fitxategiaren deskripzioa: jarduera ekonomikoen gaineko zerga ordaindu behar dutenen datu pertsonalak biltzea. Jarduera ekonomikoen gaineko zergaren kobrantza jasotzeko eta ziurtagiriak luzatzeko erabiliko da.

Fitxategiaren oinarrizko egitura, eta hartan sarturik dauden datu pertsonalen deskripzioa: N.A.N./I.F.K., izen-deiturak, helbidea, telefonoa, ezaugarri pertsonalak, datu ekonomiko, finantzario eta aseguruenak.

Aurreikusitako xede eta erabilerak: zerga administrazioaren kudeaketa.

Datuen iturri diren pertsona edo taldeak edo datu horiek eman behar dituztenak: zergadunak eta ordaindu behar dutenak.

Segurtasun neurriak: oinarrizko maila.

Datuak biltzeko prozedura: interesdunak berak edo haren legezko ordezkariak emanda.

Datuen lagapenak eta nazioarteko trasferentziak: zerga administrazioari, banku, aurrezki kutxa eta baserritarren kutxei.

Fitxategiaren arduraduna: Murietako Udala.

Eskubideak erabiltzeko organo, zerbitzu edo unitateak:

Murietako Herriko Etxea, Estación karrikako 16a - 31280 p.k. Murieta (Nafarroa).

-Fitxategiaren izena: Lizentziak, baimenak eta kontzesioak.

Fitxategiaren deskripzioa: lizentzia, baimen eta kontzesioen eskatzaileen datuak, obra lizentziak, irekitzeko lizentziak edo jarduera lizentziak eta bertzelako baimen eta kontzesio administratiboak kudeatu eta kontrolatzeko.

Fitxategiaren oinarrizko egitura, eta hartan sarturik dauden datu pertsonalen deskripzioa: N.A.N./I.F.K., izen-deiturak, helbidea, telefonoa, ezaugarri pertsonalak, datu ekonomiko, finantzario eta aseguruenak.

Aurreikusitako xede eta erabilerak: zerga administrazioaren kudeaketa.

Datuen iturri diren pertsona edo taldeak edo datu horiek eman behar dituztenak: eskatzaileak.

Segurtasun neurriak: oinarrizko maila.

Datuak biltzeko prozedura: interesdunak berak edo haren legezko ordezkariak emanda.

Datuen lagapenak eta nazioarteko trasferentziak: zerga administrazioari, banku, aurrezki kutxa eta baserritarren kutxei.

Fitxategiaren arduraduna: Murietako Udala.

Eskubideak erabiltzeko organo, zerbitzu edo unitateak:

Murietako Herriko Etxea, Estación karrikako 16a - 31280 p.k. Murieta (Nafarroa).

-Fitxategiaren izena: Biztanleen errolda.

Fitxategiaren deskripzioa: biztanleen erroldako datu pertsonalak biltzea eta edukitzea. Horiek mantentzeko, ziurtagiriak luzatzeko eta estatistiketarako erabiliko da.

Fitxategiaren oinarrizko egitura, eta hartan sarturik dauden datu pertsonalen deskripzioa: N.A.N./I.F.K., izen-deiturak, helbidea, telefonoa, ezaugarri pertsonalak, gizarte inguruabarrak, datu ekonomiko, finantzario eta aseguruenak.

Aurreikusitako xede eta erabilerak: Udal erroldaren kudeaketa.

Datuen iturri diren pertsona edo taldeak edo datu horiek eman behar dituztenak: herritarrak eta bizilagunak.

Segurtasun neurriak: oinarrizko maila.

Datuak biltzeko prozedura: interesdunak berak edo haren legezko ordezkariak emanda.

Datuen lagapenak eta nazioarteko trasferentziak: Estatistikaren Institutu Nazionalari; erregistro publikoei; organo judizialei; toki administrazioko bertze erakunde batzuei.

Fitxategiaren arduraduna: Murietako Udala.

Eskubideak erabiltzeko organo, zerbitzu edo unitateak: Murietako Herriko Etxea, Estación karrikako 16a - 31280 p.k. Murieta (Nafarroa).

Ebazpen hau irmoa da administrazio bidean, eta haren kontra errekurtso hauetariko edozein aurkez daiteke, jakinarazten edo argitaratzen denetik hasita:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, erabakia hartu duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina, edo bertzenaz

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik aitzina.

Murietan, 2010eko azaroaren 18an.-Alkatea, Jesús María Martínez de Morentin Berruete.

Iragarkiaren kodea: L1019605