153. ALDIZKARIA - 2010eko abenduaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEATXE

Udal zergen karga-tasak, indizeak eta portzentajeak 2011. urterako

Leatxeko Udalak 2010eko azaroaren 26an egin bilkuran 2011. urteko udal zergetarako karga-tasak, indizeak eta ehunekoak onetsi zituen. Hona hemen:

-Lur-ondasunen kontribuzioa:

Hirilurreko ondasunetarako ezartzen den urteko karga-tasa %0,18 da hirilurren balorazio txosten berriaren ondorioz ondasunek katastroan duten balioaren gainean.

Landalurretarako ezartzen den urteko karga tasa: %0,53, ondasunek katastroan duten balioaren gainean.

-Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergarentzat karga-tasa %2,91 izanen da eraikuntza, instalazio eta obrak gauzatzeko aurrekontuaren gainean.

-Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: Indizea: %1,4.

-Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga: 1) Benetako igoeraren zenbatekoa zehazteko, sorrarazpenaren momentuan lurrak zuen balioaren gainean portzentajerik txikiena aplikatuko da (urte batetik bortzera bitarteko aldia: %2,2; hamar urte bitarte: %2,1; hamabost urtera bitarte: %2,0; hogei urte bitarte: %2).

Hirilurren balio igoeraren gaineko zergaren kuotak zehazteko karga-tasa bakarra ezarriko da: %13; zerga-oinarriari aplikatuko zaio.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Leatxen, 2010eko azaroaren 29an.-Alkatea, Jesus Ayesa Aristu.

Iragarkiaren kodea: L1019732