153. ALDIZKARIA - 2010eko abenduaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DONEZTEBE

2011ko aurrekontua. Hasierako onespena

Doneztebeko Udalak, 2010eko azaroaren 17an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Udalaren 2011ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra, eta Musika Eskolako Patronatuarena.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Donezteben, 2010eko azaroaren 24an.-Alkatea, Miguel San Miguel Azpiroz.

Iragarkiaren kodea: L1019653