153. ALDIZKARIA - 2010eko abenduaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERA

Datu pertsonalen fitxategiak arautzea

Berako Udaleko Alkateak, 2010eko azaroaren 16an, ondoko ebazpena onetsi du:

254/2010 Ebazpena, azaroaren 16koa, Berako alkateak emana, datu pertsonalen fitxategiak arautzen dituena.

Udalean badira zenbait fitxategi datu pertsonalak dituztenak, eta datutegi horiek arautu eta erregistratu behar dira, 15/1999 Lege Organikoan xedatutakoarekin eta hura garatzen duten arauekin bat.

Espainiako Konstituzioaren 140. artikuluak Toki Administrazioari onartzen dizkion autonomia eta antolatzeko gaitasuna direla bide, eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21. artikuluan udal gobernua eta administrazioa zuzentzeko emandako eskudantziekin bat.

DEKRETATU DUT:

1. Udalak ondoko fitxategi hauek ditu datu pertsonalak bildu eta prozesatzeko, eta dekretu honen bidez indarra hartzen dute:

Fitxategiaren izena:

Taxien baimenak erregistratzeko fitxategia.

Hirigintza hitzarmenen fitxategia.

Eranskina: fitxategien deskribapena.

Taxien baimenak erregistratzeko fitxategia.

Deskripzioa: fitxategi mistoa; taxien baimenak eman eta kudeatzeari buruzko pausuen tramitazioa biltzen du.

Tratamendu sistema: fitxategi mistoa.

Maila: ertaina.

Xedeak eta erabilerak: toki entitatean taxien baimenak eman eta kudeatzeari buruzko pausuen tramitazioa egin.

Ukituak: taxien baimenen titularrak.

Datuak nola biltzen diren: interesatuak beraiek edo beraien ordezkari legalak.

Bilketan erabiltzen den euskarria: papera.

Datuen komunikazioa: Nafarroako Gobernuko Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuari, Taxiei buruzko uztailaren 6ko 9/2005 Foru Legea.

Nazioarteko transmisioak: ez dira eginen.

Unitate arduradunak: toki entitatea, Idazkaritza.

Non erabili fitxategietan sartu, datuak zuzendu eta ezabatzeko eta haien auka jotzeko eskubideak: toki entitatearen udal bulegoetan.

FITXATEGIAN BILDUTAKO DATUEN EZAUGARRIAK

NORTASUNA

X

Izen / Deiturak

X

NAN / IFZ

X

Helbidea

X

Telefonoa eta faxa

ENPLEGUAREN ZEHAZTASUNAK

X

Lanpostua

ARAU-HAUSTEAK

X

Arau-hauste administratiboak

Hirigintza hitzarmenen fitxategia.

Deskripzioa: fitxategi mistoa, hirigintza hitzarmenen erregistroa.

Tratamendu sistema: fitxategi mistoa.

Maila: oinarrizkoa.

Xedeak eta erabilerak: erregistro administratibo honetan toki entitatean dauden hirigintza hitzarmenak jasotzen dira.

Ukituak: hirigintza hitzarmenen negoziazioan, egite eta betetzean parte hartzen duten pertsonak.

Datuak nola biltzen diren: interesatuak, rdezkari legalak.

Bilketan erabiltzen den euskarria: papera.

Datuen komunikazioa: Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintzako abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legea, 26-3 artikulua.

Nazioarteko transmisioak: ez dira eginen.

Unitate arduradunak: Udala, Idazkaritza.

Non erabili fitxategietan sartu, datuak zuzendu eta ezabatzeko eta haien auka jotzeko eskubideak: Toki Entitatearen udal bulegoetan.

FITXATEGIAN BILDUTAKO DATUEN EZAUGARRIAK

NORTASUNA

X

Izen / Deiturak

X

NAN / IFZ

X

Helbidea

X

Telefonoa eta faxa

GIZARTE INGURUABARRAK

X

Jabetzak / Ondasunak

MERKATARITZA INFORMAZIOA

X

Jarduerak negozioak

TRANSAKZIOAK

x

Hartutako ondasun eta zerbitzuak

2. Udal honen fitxategietako datu pertsonalak, lehenbiziko atalean aipatu direnak, berariaz ezarri zaizkien xedeetarako baizik ez dituzte erabiliko baimena duten langileek.

3. Ebazpen honen aurka errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da, aukeran:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, erabakia hartu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Beran, 2010eko azaroaren 23an.-Alkatea, Josu Iratzoki Agirre.

Iragarkiaren kodea: L1019778