153. ALDIZKARIA - 2010eko abenduaren 17a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

2669/2010 EBAZPENA, abenduaren 1ekoa, Enpresako zuzendari nagusiak emana, Biurrun-Olkozko eta Tebas-Muru Artederretako udal mugapeetan, 13,2 kV-eko aireko-lurpeko linea elektrikoaren (Biurrun BTA-21,09 euskarria) eta 13,2 kV-eko aireko linearen (Biurrun-Gares) proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideak okupatu aurreko aktak egitera deitzen duena.

Enpresako zuzendari nagusiaren azaroaren 17ko 2563/2010 Ebazpenaren bidez, baimena ematen da 13,2 kV-eko aireko-lurpeko linea elektrikoaren (Biurrun BTA-21,09 euskarria) eta 13,2 kV-eko aireko linearen (Biurrun-Gares) proiektuaren instalazio elektrikoa eraikitzeko Biurrun-Olkozko eta Tebas-Muru Artederretako udal mugapeetan, onartu diren aldaketekin, haren onura publikoa adierazten da eta proiektuaren eranskina onesten da.

Onura publikoaren adierazpen horrek berarekin dakar ukitutako ondasunak presaz okupatu beharra. Hori dela eta, bidezkoa da ondasun horien titularrei dei egitea, okupatu aurreko aktak egiteko.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Biurrun-Olkozko eta Tebas-Muru Artederretako udal mugapeetan, 13,2 kV-eko aireko-lurpeko linea elektrikoaren (Biurrun BTA-21,09 euskarria) eta 13,2 kV-eko aireko linearen (Biurrun-Gares) proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei eta Biurrun-Olkozko eta Tebas-Muru Artederretako alkateei edo hoien eskuordetza duten zinegotziei dei egitea, okupatu aurreko aktak eta, behar izanez gero, behin betiko okupaziokoak, egitera ager daitezen. Tebas-Muru Artederretako eta Biurrun-Olkozko udaletxeetan izanen da 2011ko urtarrilaren 25ean eta 26an, hurrenez hurren.

Aktak egiteko ordena interesdun bakoitzari jakinaraziko zaio, banakako zitazio zedularen bitartez.

Ekitaldi horretara titularrak berak joan beharko du, edo bere izenean aritzeko behar bezala baimendutako pertsona bat bidali; titularra dela frogatzen duten agiriak eraman beharko ditu (eskritura publikoa, jabetza erregistroko ziurtagiria, etab.); egoki baderitzo, peritoak eta notarioak eraman ditzake, baina, betiere, norberak ordainduta.

2. Ebazpen hau eta eranskina Iberdrola Distribución Eléctrica S.A.U. enpresa onuradunari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzaten.

3. Ebazpen hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Foru Komunitateko bi egunkaritan eta Biurrun-Olkozko eta Tebas-Muru Artederretako udaletxeetako iragarki oholetan argitaratzea.

Iruñean, 2010eko abenduaren 1ean.-Enpresako zuzendari nagusia, Begoña Urien Angulo.

ERANSKINA

13,2 kV-eko aireko-lurpeko linea elektrikoaren (Biurrun BTA-21,09 euskarria) eta 13,2 kV-eko aireko linearen (Biurrun-Gares) proiektua, Biurrun-Olkozko eta Tebas-Muru Artederretako udal mugapeetan

Aktak egiteko tokia: Tebas-Muru Artederretako udaletxea

Eguna: 2011ko urtarrilaren 25a.


Hitzordua

Helbidea osatu gabe edo ezezaguna duten titularrak edo toki ezezagunean daudenak


Polig.


Lurz.


Udal
mugapea

11:00

Ascensión Sala Goñi andrea

3

277

Tebas-Muru Artederreta

Aktak egiteko tokia: Biurrun-Olkozko udaletxea

Eguna: 2011ko urtarrilaren 26a

Hitzordua

Titularrak

Poligonoa

Lurzatia

Udal mugapea

13:00

Ezezagunak

2

270

Biurrun-Olkotz

Iragarkiaren kodea: F1019957