135. ALDIZKARIA - 2010eko azaroaren 5a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

LIZARRAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
2. EPAITEGIA

Ediktua. 22/2010 berehalako falta-judizioa

Lizarrako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2. Epaitegian, 2010eko urriaren 15ean.

Aditzera ematen da epaitegi honetan berehalako falta-judizioa bideratzen ari dela mehatxuengatik, irainengatik eta agintaritzaren agenteenganako errespetu eta begiramen ezagatik, eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen epaiaren idazpurua eta xedapen zatia, hitzez hitz:

Nik, Esther Fernández Arjonilla andreak, Lizarrako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2. Epaitegiko magistratuak, 22/2010 berehalako falta-judizioko autoak aztertu ditut. Horietan alderdi gisa aritu dira Fiskaltza eta, inplikatu gisa, Byron Roberto Sarango Quizhpe. Konstituzioak eman dizkidan ahalmenez baliatuta, ondoko epaia ematen dut Erregearen izenean.

Epaitza:

Byron Roberto Sarango Quizhpe kondenatzen dut, Zigor Kodearen 634. artikuluan zehaztutako falta baten egilea eta erantzule kriminala den aldetik, hogei eguneko isuna ordaintzera eguneko sei euroko kuotarekin, ezertan galarazi gabe ordaindu ezean izan dezakeen erantzukizun pertsonal subsidiarioa.

Kostuak ofizioz ordainduko dira.

Ebazpen hau ez da irmoa eta honen aurka apelazio-errekurtsoa jar daiteke bi ondorioetan epaitegi honetan, Nafarroako Probintzia Auzitegiari zuzendua, jakinarazten denetik bost eguneko epean.

Beraz, epai honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Eta Byron Roberto Sarango Quizhpehoyri jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Lizarran, 2010eko urriaren 15ean.-Idazkaria, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: J1017008