135. ALDIZKARIA - 2010eko azaroaren 5a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

AGOIZKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 1. EPAITEGIA

Ediktua. 548/2010 hipoteka-betearazpena

Rodrigo Lacueva Bertolaccik, idazkari judizialak.

Aditzera ematen dut: organo judizial honetan bideratzen ari diren 548/2010 hipoteka-betearazpeneko autoetan erabaki da ediktu honen atal nagusian azaltzen diren ondasun higiezinen enkante publikoa egitea, eta halaxe adierazten da ekitaldia organo honetako entzunaldi-aretoan 2010eko abenduaren 17ko goizeko hamarretan egin dadin, baldintza hauei jarraikiz:

1. Posturak egiteko baldintzak: enkantean parte hartzeko, lizitatzaileek beren nortasuna frogatu beharko dute. Enkantearen baldintzak ezagutzen dituztela aitortu beharko dute. Gordailu eta kontsignazioen kontuan, hots, Banestoko 0030.8025.90.0000000000 kontuan, oharretan 3140.0000.05.0548/10 zenbakia jarriz, enkantean jartzen diren ondasunen balioaren %30 sartu izanaren gordekina aurkeztuko dute edo, bestela, kopuru hori adinako banku-abala jarri izanarena. (Gordailu hori osorik edo partez hirugarren batengandik jasotako diruarekin egiten bada, halaxe adierazi beharko da diru sarreraren gordekinean). Alderdi betearazleak enkantean parte har dezake, bakar-bakarrik, lizitatzailerik badago. Kasu horretan, ez du enkantean parte hartzeko dirurik jarri beharko. Posturak egin eta errematea hirugarren bati lagatzeko ahalmena alderdi betearazleari dagokio, ez beste inori (Prozedura Zibilari buruzko Legearen 647., 669.1 eta 666. artikuluak).

2. Idatzizko posturak. Idatzizko posturak enkantea iragartzen denetik hura hasi arte egin daitezke. Gutun-azal itxietan aurkeztuko dira, adierazitako baldintza berberetan. Gutun-azalak enkantearen hasieran irekiko dira. Gutun-azaletako posturak jendaurrean eginen dira, besteekin batera, eta ahoz egiten direnen ondorio berberak izanen dituzte (Prozedura Zibilari buruzko Legearen 648. artikulua).

3. Titulazioa eta zamak. Enkantean parte hartzeak berarekin dakar posturagileek autoetan agertzen den titulazioa askitzat hartzea edo, hala bada, titulaziorik ez dagoela onartzea. Era berean, auzi-jartzailearen kredituaren aurreko zamek eta kargek bere horretan segitzen dutela onartuko dute, halakorik bada, eta errematea beren alde esleituz gero, kredituen erantzukizunean subrogatuko direla.

Erregistroko ziurtagiriak eta, hala badagokio, ondasunen titulazioa epaitegiko idazkaritzan daude ikusgai (Prozedura Zibilari buruzko Legearen 668. eta 669.2 artikuluak).

4. Errematea onesteko baldintzak. Onartzen diren posturak.

1.1. Posturarik onena enkantean jarri den ondasunaren balioaren %70ekoa edo handiagoa bada, errematea posturagile onenaren alde onetsiko da, eta horrek 20 eguneko epea izanen du jarritako diruaren eta errematearen azkeneko prezioaren arteko aldea ordaintzeko.

1.2. Postura guztiak enkantean jartzen den ondasunaren balioaren %70etik gorakoak badira, baina behar adinako banku- edo hipoteka-bermea aurkeztu eta epeka ordaintzea eskaintzen badute, postura horietatik onenaren aldeko errematea onesten ahalko da, salbu eta alderdi betearazleak hurrengo 20 eguneko epean eskatzen badu higiezina berari esleitzea enkantearen hasierako balioaren %70 ordainduta.

1.3. Enkanteko posturarik onena enkantean jartzen den ondasunaren balioaren %70etik beherakoa bada, honako baldintza hauek bete beharko dira posturarik onenaren aldeko errematea onesteko:

Posturarik onena tasazio-balioaren %50etik gorakoa izatea edo, baxuagoa bada, abiarazitako betearazpenaren zenbatekoa berdintzea gutxienez, interesetarako eta kostuetarako aurreikusten den dirua barne.

Betearazpenpeko alderdiak ez erabiltzea PZLaren 670. artikuluaren 4. lerroaldean aitortzen zaion ahalmena (postura hobetzen duen hirugarren bat aurkeztea).

Edo aurreko inguruabarra gertatu gabe, alderdi betearazleak ez eskatzea higiezina tasazio-balioaren %70 ordainduta esleitzea edo kontzeptu guztien ordainean zor zaion diruaren truke, betiere diru kopuru horrek posturarik onena gainditzen badu (Prozedura Zibilari buruzko Legearen 670. artikulua).

5. Posturak egin ahal izateko jarritako gordailuen xedea. Enkantea bukatuta, posturagileei jarritako dirua itzuliko zaie, posturagile onenari izan ezik. Gainerako posturagileek eskatzen ahalko dute bakoitzak jarritako dirua epaitegiaren esku gelditzea, erremategileak gainerako dirua ordaindu ezean, haren ondotik daudenen aldeko errematea onets dadin, egindako posturen arabera. (Prozedura Zibilari buruzko Legearen 652. artikulua).

6. Enkantearen porrota. Erremategileak falta den dirua ezarritako epean ordaintzen ez badu edo bere erruagatik salmenta ondoriorik gabe gelditzen bada, egindako gordailua galduko du. (Prozedura Zibilari buruzko Legearen 653. artikulua).

Orubea, eraikinak eta industria nabea, Taxoareko mugapean, Aranguren Ibarrean, Talluntxe II industrialdean. Agoizko 1. Jabetza Erregistroan inskribatuta dago: 3.262. liburukia, Arangurengo 172. liburua, 45. orria, 10.893. finka.

Balorazioa: 7.385.403,05 euro.

Agoitzen, 2010eko urriaren 22an.-Idazkari judiziala, Rodrigo Lacueva Bertolacci.

Iragarkiaren kodea: J1017475