135. ALDIZKARIA - 2010eko azaroaren 5a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

GIZARTE SEGURANTZAREN DIRUZAINTZA OROKORRA

Iragarkia. Ondasun higiezinen enkantea (TVA-603)
(45/10 enkante-espedientea)

Tuterako Diru-bilketa Exekutiboko 3. Unitateko buruak

Aditzera ematen du: Agrocomercial Fustiñana, S.L. zordunaren aurka, Gizarte Segurantzarekiko zorrak direla-eta, nire ardurapeko unitate honetan instruitzen ari den premiamendu-espediente administratiboan, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorreko probintzia zuzendariak honako hau eman du:

Probidentzia: aipatu zordunari ondasun higiezin batzuk enbargatu zaizkio bere aurka bideratu den premiamendu-prozedura administratiboan, eta 2010eko urriaren 6an baimena eman zen ondasun horien enkantea egiteko. Horrenbestez, egin bedi enkantea 2010eko abenduaren 15eko 09:30ean, Iruñeko Oliveto kondearen etorbideko 7an, 5. solairuan, eta tramiteak eta enkantea bera egitean bete bitez Gizarte Segurantzaren Diru-bilketari buruzko Erregelamendu Orokorraren 114. artikulutik 121.era bitartekoetan ezarritako arauak. Erregelamendu hori ekainaren 11ko 1415/2004 Errege Dekretuaren bidez onetsi zen (ekainaren 25eko Estatuko Aldizkari Ofiziala).

Erantsitako zerrendan ageri dira saldu beharreko ondasun enbargatuak eta enkantea hasteko prezioa.

Jakinaraz bekie probidentzia hau zordunari, hirugarren edukitzaileei eta, halakorik bada, hartzekodun hipotekario eta pignoratizioei, zordunaren ezkontideari eta jabekideei. Berariaz adieraziko zaie esleipenaren aurretik noiznahi askatzen ahal dituztela enbargatutako ondasunak, zorra osorik ordainduz, printzipala, errekargua, interesak eta prozedurako kostuak barne, eta hala eginez gero ondasunen enkantea bertan behera utziko dela.

Probidentzia hori betez, iragarki hau argitaratzen da eta enkantean parte hartu nahi dutenei honako hau ohartarazten zaie:

1.-Besterendu behar diren ondasun enbargatuak eta enkantea hasteko prezioa enkante-probidentzian adierazitakoak dira.

2.-Lizitatzaileek espedientera ekarri diren jabetza tituluekin konformatu beharko dute eta ez dute eskubiderik izanen besterik eskatzeko; ondasunak Erregistroan inskribaturik ez badaude, esleipen eskritura behar adinako titulua izanen da inmatrikulazioa egiteko, Hipotekei buruzko Legearen 199. b) artikuluak xedatzen duen moduan; eta hala behar den gainerako kasuetan, lege horren VI. tituluak agintzen duen eran jokatu beharko dute, hala nahi badute.

3.-Lehentasunezko zamak, halakorik bada, bere horretan geldituko dira, eta errematearen prezioa ez da haiek azkentzeko erabiliko.

4.-Posturak Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrak ezarritako eredu ofizialean egin behar dira eta gutun-azal itxian aurkeztu. Aurkezteko epeak 2010eko abenduaren 14ko 14:00etara arte iraunen du. Eskaintza aurkeztearekin batera lizitatzaileek gordailua egin behar dute, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorraren izenean egindako txeke adostu bat erantsiz postura bakoitzari. Gordailuaren zenbatekoa enkantea hasteko prezioaren %25 izanen da.

5.-Enkantearen ekitaldian ahozko posturak egin ahalko dira, hasierako prezioaren %75etik gorakoak betiere, eta hala egiten dutenek berehala hasierako prezioaren %30eko gordailua utzi beharko dute, ez badute aldez aurretik beste posturaren bat gutun-azal itxian aurkeztu eta zegokion gordailua egin.

6.-Ahozko eskaintza batetik besterako igoera hasierako prezioaren %2 izanen da gutxienez.

7.-Esleipen-hartzaileak, esleipen egunaren ondoko bost egun balioduneko epean, esleipen prezioaren eta egindako gordailuaren arteko diferentzia ordaindu beharko du, dirua kontuan sartuz, edo txeke adostu bat eginez Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorraren izenean edo banku transferentzia eginez, eta bestela gordailua galduko du. Gainera, esleipena baliogabetzeak dakartzan galerak gordailuaren zenbatekoa baino handiagoak badira, erantzukizuna eskatu ahal izanen zaio.

8.-Ondasunak esleitu gabe daudelarik edozein momentutan zorra, interesak, errekarguak eta prozedurako kostuak ordaintzen badira, enkantea bertan behera utziko da eta gordailututako txekeak itzuliko dira.

9.-Zordunak eskubidea du enkantearen ekitaldian egin diren posturak hobetuko dituen hirugarren bat aurkezteko, gorago aipatutako Erregelamenduaren 120. artikuluko 5. idatz-zatian ezarritakoarekin bat. Enkantearen egunetik aurrera hiru egun balioduneko epea izanen du hori egiteko.

10.-Esleipenaren ziurtagiria edo salmentaren eskritura publikoa eman aurretik, eta gehienez ere 30 eguneko epean, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrak lehentasunez erosteko eskubidea erabili ahal izanen du. Kasu horretan, enkantean jarritako ondasuna berari esleituko zaio, horrela jakinaraziko zaie zordunari eta esleipen-hartzaileari, eta azken horri gordailua itzuliko zaio, baita ordaindutako prezioaren gainerako zatia ere.

11.-Esleitutako ondasunaren jabetza eskualdatzeko gastuak, tartean zergak eta erregistro gastuak, esleipen-hartzailearen kargura izanen dira betiere.

12.-Iragarki honen bidez jakinarazpena egiten zaie helbide ezagunik gabeko zordunei, legezko ondorio guztietarako.

13.-Enkanteari buruzko iragarki honetan berariaz xedatu ez den orotan, goian aipatutako Diru-bilketari buruzko Erregelamendu Orokorrean ezarritakoa beteko da.

Oharrak:

-Ediktu honen bidez, zordunari ez ezik hartzekodun hipotekarioei eta jabekideei ere jakinarazpena egiten zaie legezko ondorio guztietarako, non diren jakiterik ez baitago edo kanpoan baitira.

-Gordailurako txekeen data postura aurkeztu baino bi egun lehenagokoa izanen da gehienez ere (Diru-bilketari buruzko Erregelamendu Orokorraren 118.2 eta 22. artikuluak).

-Enkantea "B" letrako enbargo-idatzoharraren ondorioz eginen da.

-Víctor Manuel Arredondo Fernández jaunaren aldeko hipotekaren zenbatekoa 2010eko urriaren 4koa da eta baliteke geroztik handitu edo aldatu izana.

Jakinarazitako egintzak ez du administrazio bidea amaitzen eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorreko Probintzia Zuzendaritzari zuzendua, interesdunak jakinarazpena jaso eta hilabeteko epean, hala xedatzen baitu 34. artikuluan Gizarte Segurantzari buruzko Lege Orokorraren Testu Bateginak, ekainaren 20ko 1/1994 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsiak (ekainaren 29ko Estatuko Aldizkari Ofiziala). Errekurtsoa jarri arren, zorra ordaintzeko bermerik ematen ez bada premiamendu prozedura ez da etenen. Gora jotzeko errekurtsoa jarri eta hiru hilabetera, berariazko ebazpenik ez bada, errekurtsoa ezetsi dela ulertu ahal izanen da, horrela xedatzen baitu Gizarte Segurantzaren Diru-bilketari buruzko Erregelamendu Orokorraren 46.1 artikuluak, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen (azaroaren 27ko Estatuko Aldizkari Ofiziala) 115.2 artikuluari dagokionez. Hala jakinarazten da 30/1992 Legearen 42. artikuluko 4. idatz-zatian ezarritakoaren ondorioetarako.

Tuteran, 2010eko urriaren 11n.-Unitateko burua, Carlos Lambán Aranda.

ENKANTEAN JARTZEN DIREN ONDASUNEN ZERRENDA

Zorduna: Agrocomercial Fustiñana, S.L.

Finkaren zenbakia: 01.

Hiri finkaren datuak:

Industria pabiloi batez, bulegoez eta etxebizitzez osatutako eraikin baten beheko solairuan dagoen industria pabiloia. Fustiñanako Las Norias industrialdeko 1ean dago. Oinplanoan 2.697 metro karratu ditu.

Erregistroko datuak:

Erregistroaren zenbakia: Tuterako lehenbizikoa. Liburukiaren zenbakia: 3.332. Liburuaren zenbakia: 90. Orriaren zenbakia: 196. Finkaren zenbakia: 4.729.

Tasazioa: 2.176.398,00 euro.

Bere horretan iraun behar duten zamak:

Víctor Manuel Arredondo Fernández. Zama: hipoteka. Zenbatekoa: 315.216,00

Enkantea hasteko prezioa: 1.861.182,00 euro.

Iragarkiaren kodea: E1016970