135. ALDIZKARIA - 2010eko azaroaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Tramitazioko laguntzaileen izendapena (C mailakoak)

Tuterako Udalaren zerbitzuko tramitazioko laguntzaile izateko bost lanpostu huts, C mailakoak, oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko deialdia 2009ko 92. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 27an. Hautapen proben epaimahaiak egindako proposamenarekin bat, eta Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesten duen 113/1985 Foru Dekretuaren 32. artikuluan ezarritakoa betetzeko, Tuterako Udalak, Alkatetzaren 2010eko urriaren 15eko 1230. Ebazpenaren bitartez, erabaki zuen eranskinean aipatzen diren lagunak tramitazioko laguntzaile (C mailakoak) izendatu eta lanpostu hutsak haiei esleitzea, haiek izan baitira probak gainditu eta puntuaziorik handienak lortu dituzten izangaiak.

ERANSKINA

-Ana Gárate Martínez, 0508C01203 lanpostua.

-Marta Castellano Córdova, 0508C01205 lanpostua.

-Jesús Hernández Ortín, 0508C01204 lanpostua.

-Esther De Miguel San Martín, 0508C01206 lapostua.

-María De Irache Lanz Peón, 0508C01207 lanpostua.

Tuteran, 2010eko urriaren 15ean.-Alkatea, Luis Casado Oliver.

Iragarkiaren kodea: L1017130