135. ALDIZKARIA - 2010eko azaroaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TORRES DEL RÍO

2011ko ekitaldiko karga-tasak

Torres del Rioko Udalak, 2010eko irailaren 9an egin osoko bilkuran, bertzeak bertze erabaki zuen 2011rako karga-tasak finkatzea hirilurreko nahiz landalurreko ondasunen gaineko kontribuzioetan, Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergan, Jarduera ekonomikoen gaineko zergan eta Hirilurren balio igoeraren gaineko zergan.

Espedientea, Udalaren Idazkaritzan baitago, jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesa dutenek hura aztertu eta, behar izanez gero, egoki iruditzen zaizkien alegazio, kexa eta oharrak aurkez ditzaten epe horretan.

Torres del Rion, 2010eko urriaren 14an.-Alkatea, Juan Luis Pérez Leuza.

Iragarkiaren kodea: L1016924