135. ALDIZKARIA - 2010eko azaroaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SUNBILLA

Datuen babesari buruzko ordenantza orokorra,
Sunbillako Udalean datu pertsonalen fitxategiak sortzeko.
Hasierako onespena

Sunbillako Udalak, 2010ko urriaren 1ean egindako osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen Datuen babesari buruzko ordenantza orokorra, Sunbillako Udalean datu pertsonalen fitxategiak sortzeko.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz, jendaurrean egonen da gutxienez hogeita hamar eguneko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta entitatearen iragarki oholean argitara eman ondotik, bizilagunek eta bidezko interesa dutenek epe horretan espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Sunbillan, 2010ko urriaren 20an.-Alkatea, José Fco. Errandonea Zubieta.

Iragarkiaren kodea: L1017173