2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
SAN ADRIÁN
Jarduera sailkatua
Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean xedatua bete dadin, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituta gertatzen direnek epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten.
Sustatzailea: Construcción y Promoción de Viviendas, S.L. (VIPROCON). Jarduera: garajea. Tokia: El Río kalea, 2.
San Adrianen, 2010eko urriaren 20an.-Alkatea, Carlos Monasterio Muro.
Iragarkiaren kodea: L1017265