135. ALDIZKARIA - 2010eko azaroaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OTSAGABIA

Aldaketa aurrekontuan

Otsagabiko Udalak, 2010eko urriaren 5ean egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2010eko aurrekontu orokor eta bakarreko aldaketa, kreditu bereziak sortzeko eta kreditu gehikuntzak egiteko.

Espedientea jendaurrean egonen da hamabost egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, aztertu eta, kasua bada, erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez daitezen.

Argitara ematen da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean xedatua betetzeko.

Otsagabian, 2010eko urriaren 14an.-Alkate udalburua, Juan Manuel Tohane Contín.

Iragarkiaren kodea: L1016913