135. ALDIZKARIA - 2010eko azaroaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LODOSA

Administrazio elektronikoa arautzen duen udal ordenantza. Hasierako onespena

Udalak, 2010eko urriaren 18an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Lodosako Udalaren administrazio elektronikoa arautzen duen udal ordenantza, behar bezala eginbideturik espedientean baitago eta erabaki honen zati baita.

Onespena jendaurrean egonen da hogeita hamar egunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki oholean, herritarrek eta bidezko interesa dutenek azter dezaten eta erreklamazioak, kexak eta oharrak aurkez ditzaten. Hasierako onespen hau behin betikoa bilakatuko da, inork alegaziorik aurkezten ez badu, eta, kasu horretan, ondorio juridikoak sortzeko, behin betiko testuarekin batera argitaratuko da hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Lodosan, 2010eko urriaren 19an.-Alkatea, Jesús María García Antón.

Iragarkiaren kodea: L1017134