135. ALDIZKARIA - 2010eko azaroaren 5a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

BERRIKUNTZA, ENPRESA ETA ENPLEGU DEPARTAMENTUA. Iragarkia. Honako lanbide erakunde honen estatutuen gordailua: "Sociedad Pediátrica de Especialistas Quirúrgicos e Intensivos (SOPEQUIN)". Bere lurralde eremuak Nafarroa hartzen du.

Abuztuaren 2ko 11/1985 Lege Organikoaren 4. artikuluaren 4. idatz-zatian xedatutakoari jarraikiz, eta bertan aurreikusitako ondorioetarako, aditzera ematen da Nafarroako Gobernuko Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuan 2010eko urriaren 8ko 12:00etan aurkeztu direla ''Sociedad Pediátrica de Especialistas Quirúrgicos e Intensivos (SOPEQUIN)'' lanbide erakundearen estatutuak. Elkarte horrek Nafarroan dihardu, eta dagokion lanbide eremuak arlo horretan aritu eta askatasunez eta nahita elkartzea erabakitzen duten langileak biltzen ditu.

Eraketa aktaren lehenbiziko bi sinatzaileak hauek dira: Javier Pisón Chacón jauna eta Alberto Pérez Martínez jauna.

Hori guztia aditzera ematen da, interesdunei horren berri eman eta jakinaren gainean egon daitezen. Interesdunek honi buruz bidezkoa iruditzen zaiena alegatzen ahal dute, idatziz, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman eta hamar eguneko epean.

Iruñean, 2010eko urriaren 13an.-Laneko zuzendari nagusia, Javier Zubicoa León.

Iragarkiaren kodea: F1017009