135. ALDIZKARIA - 2010eko azaroaren 5a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

1699/2010 EBAZPENA, urriaren 22koa, Gizarte Gaien eta Garapenerako Lankidetzaren zuzendari nagusiak emana, edukiera handiko igogailuak (oheak edo esku-oheak sartzeko modukoak) eraberritzeko edo aldatzeko diru-laguntzen deialdia ebazten duena 2010. urterako, Nafarroako Foru Komunitatean adineko pertsonen arloan aritzen diren irabazi asmorik gabeko egoitzetan irisgarritasuna errazteko.

Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariaren uztailaren 29ko 232/2010 Foru Aginduaren bidez, edukiera handiko igogailuak (oheak edo esku-oheak sartzeko modukoak) eraberritzeko edo aldatzeko diru-laguntzen deialdiko oinarriak onetsi ziren 2010. urterako, Nafarroako Foru Komunitatean adineko pertsonen arloan aritzen diren irabazi asmorik gabeko egoitzetan irisgarritasuna errazteko.

Ikusirik Kalitate eta Ikuskapen Zerbitzuaren aldeko txostena eta balorazio batzordearen 2010eko urriaren 8ko akta.

Horrenbestez, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen bidez eta Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 3ko 125/2007 Foru Dekretuaren bidez esleitu dizkidaten eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Azkoiengo San Miguel egoitzari, IFZ G31129984 duenari, 36.868,18 euroko diru-laguntza ematea oheak edo esku-oheak eramateko igogailua aldatzeko, "Diru-laguntzak homologazio inbertsioetarako" izeneko 900001 91500 7800 231000 kontu-sailaren kargura, 2010eko E-10/000026-01 gastuen aurrekontutik.

2. Ordaintzeko modua eta baldintzak deialdiaren hamalaugarren oinarrian ezarritakoak izanen dira. Aipatutako kontu-sailaren kargura ordainduko da.

3. Baimena kentzea 12.288,57 euroko gasturako, "Diru-laguntzak homologazio inbertsioetarako" izeneko 900001 91500 7800 231000 kontu-sailaren kargura, 2010eko E-10/000026-01 gastuen aurrekontutik.

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta entitate interesdunari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan. Aditzera ematen da ebazpen honek ez duela administrazio bidea amaitzen eta haren kontra bidezkoa dela gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

5. Ebazpen hau igortzea Kalitate eta Ikuskapen Zerbitzuari, Koordinazio eta Kudeaketa Administratiboaren Ataleko Administrazio Aferetarako Bulegoari eta Idazkaritza Tekniko Nagusiko Aurrekontuen Kudeaketarako Ataleko Kontabilitate Zentroari.

Iruñean, 2010eko urriaren 22an.-Gizarte Gaien eta Garapenerako Lankidetzaren zuzendari nagusia, Marta Álvarez Alonso.

Iragarkiaren kodea: F1017532