135. ALDIZKARIA - 2010eko azaroaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EL BUSTO

Aldaketa 2010eko aurrekontuan. Behin betiko onespena

2010eko aurrekontuko 1 eta 2. aldaketak hasiera batean onesten duen erabakia 2010eko 89. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 23an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa hori behin betikoz onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

1.-Kreditu berezia.

GASTUAK:

2. kapitulua.-Balorazio txostena. 4.200 euro.

DIRU-SARRERAK:

8. kapitulua.-Gastu orokorretako gerakina. 4.200 euro.

2.-Kreditu gehikuntza.

GASTUAK:

6. kapitulua.-Administrazio elektronikoa. 1.000 euro.

DIRU-SARRERAK:

8. kapitulua.-Gastu orokorretako gerakina. 1.000 euro.

El Buston, 2010eko urriaren 14an.-Alkatea, Jesús Ripa Asensio.

Iragarkiaren kodea: L1016914