135. ALDIZKARIA - 2010eko azaroaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOBEITI

Egiturazko aldaketa, Berriobeitiko Udal Planeko
7 eta 87. artikuluetan. Hasierako onespena

Berriobeitiko Udalak, 2010eko urriaren 5ean egin bilkura berezian, erabaki zuen hasiera batean onestea egiturazko aldaketa, Berriobeitiko Udal Planeko 7 eta 87. artikuluetan.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74.1.a) artikuluan xedatutakoa aplikatuz, espedientea hilabetez egonen da jendaurrean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita; epe horretan, interesdunek eskura izanen dute espedientea Udalaren bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Berriobeitin, 2010eko urriaren 14an.-Alkate udalburua, José María Irisarri Ollacarizqueta.

Iragarkiaren kodea: L1017006