135. ALDIZKARIA - 2010eko azaroaren 5a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

TUTERAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
4. EPAITEGIA

Ediktua. 1006/2010 jabari-espedientea

Elena Galarza Arratibel andreak, Tuterako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 4. Epaitegiko idazkari judizialak,

Aditzera ematen dut: Milagros Arriazu Villafrancak eskaturik, epaitegi honetan jabariaren gaineko 1006/2010 espedientea bideratzen ari da, finka hau inmatrikulatzeko:

Ribaforadako Konstituzioaren etorbideko 40an dagoen etxea. Beheko solairua, goiko solairu bat eta eskorta estaligabea ditu. Mugakideak: aurrean, bere helbideko etorbidea; sartu eta eskuinean, San Jose kalea; ezkerrean, Konstituzioaren etorbideko 41eko finka; eta hondoan, San Jose kaleko 7-Ako finka.

Ribaforadako udalerriko 4. poligonoko 1180. lurzatia da.

Honen bidez, egun honetako probidentzian erabakitakoarekin bat, eskatutako inskripzioaren ondorioz kalte har dezaketen pertsona aipatugabeei dei egiten zaie ediktu hau argitaratu ondoko hamar egunetan espedientean ager daitezen eta eskubidez komeni zaiena alega dezaten.

Tuteran, 2010eko urriaren 22an.-Idazkaria, Elena Galarza Arratibel.

Iragarkiaren kodea: J1017428