135. ALDIZKARIA - 2010eko azaroaren 5a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 4. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua.
Titulu judizialak betearazteko 126/2010 prozedura

Isidoro Domingo Villaverdek eskaturik, kaleratzea dela-eta, Embalajes Iruña, S.L.L.ren aurka epaitegi honetan titulu judizialak betearazteko bideratu den 126/2010 prozeduran, xedapen zatian hauxe dioen ebazpena eman da gaurko egunean:

Lehenbizikoa: Isidoro Domingo Villaverderen eta Embalajes Iruña, S.L.L.ren arteko lan harremana ebazpen honen egunean amaituta dagoela adieraztea, eta enpresa kondenatzea langileari diru kopuru hauek ordaintzera:

Kalte-ordain gisa (oker edo hutsik ezean) 24.325,65 euro (hogeita lau mila hirurehun eta hogeita bost euro eta hirurogeita bost zentimo).

Ez da bidezkoa tramitazio aldiko soldatarik ezartzea, 2010eko urtarrilaren 11tik auzi-jartzailea aldi baterako ezintasun egoeran dagoelako.

Bigarrena: diru kopuru horiek ordaintzen ez badira, betearazpen honetan jada erabaki baita betearazpen agindu orokorra ematea eta betearazpena abiaraztea, PZLaren 551.3 artikuluan aurreikusitako tramiteak egiten jarraitzeko, idazkari judizialak ematen duen dekretuari lotu beharko zaio eta, horretarako, kontsulta bitez eskuratzen ahal diren erregistro eta erakundeetako datu-baseen aplikazio informatikoak. Zorraren printzipala 24.325,65 eurokoa da, interesak 1.459,53 eurokoak eta kostuak 2.432,56 eurokoak, azken bi zenbateko horiek behin-behinekoz kalkulatuta Lan Prozedurari buruzko Legearen 249. artikuluan ezarritako moduan.

Ebazpen hau alderdiei jakinaraz bekie, adieraziz haren aurka berraztertzeko errekurtsoa jar dezaketela, epaitegi honi zuzendua, ebazpena jaso eta ondoko bost egun balioduneko epean. Errekurtsoa jartze hutsak ez du etenen erabakitakoa bete beharra (Lan Prozedurari buruzko Legearen 184.1 artikulua).

Eta Embalajes Iruña, S.L.L.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio ez dela beste jakinarazpenik eginen, autoenak, epaienak edo epatzeenak izan ezik.

Iruñean, 2010eko urriaren 18an.-Idazkari judiziala, Alfonso Pérez Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1017116