135. ALDIZKARIA - 2010eko azaroaren 5a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 4. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua. 68/2010 demanda

José Manuel Peñas Visok eskaturik, diru kopuru bat dela-eta, Instalaciones Eléctricas Heferva, S.L.ren aurka epaitegi honetan bideratu den 68/2010 demanda-prozeduran, xedapen zatian hauxe dioen ebazpena eman da gaurko egunean:

Baiesten dut José Manuel Peñas Visok Instalaciones Eléctricas Heferva, S.L.ren aurka jarritako demanda eta, horrenbestez, alderdi demandatua kondenatzen dut demandatzaileari 651,58 euro ordaintzera, gehi diru kopuru horren %10 urtean, berandutza-interes gisa.

Jakinaraz bekie epaia alderdiei, eta ohartarazi haren aurka ezin dela inolako errekurtsorik jarri forma urratzearen ondoriozko erregutze-errekurtsoa izan ezik, Lan Prozedurari buruzko Legearen 189.1 artikuluko d) letraren arabera.

Eta Instalaciones Electricas Heferva, S.L.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio ez dela beste jakinarazpenik eginen, autoenak, epaienak edo epatzeenak izan ezik.

Iruñean, 2010eko urriaren 15ean.-Idazkari judiziala, Alfonso Pérez Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1017052