135. ALDIZKARIA - 2010eko azaroaren 5a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 3. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua.
Titulu judizialak betearazteko 43/2004 prozedura

Faustino Arcibiales León Macasek eskaturik, diru kopuru bat dela-eta, Jesús María Puy Panosiainen aurka epaitegi honetan titulu judizialak betearazteko bideratu den 43/2004 prozeduran, xedapen zatian hauxe dioen ebazpena eman da gaurko egunean:

Egin bitez Faustino Arcibiales León Macasen aldeko ordainketa-agindu berriak, betearazpen honetan kontsignatutako 1.589 euroak ordain diezazkioten. Ohartaraziko zaio ezen, gordailu eta kontsignazio judizialak arautzen dituen apirilaren 21eko 467/06 Errege Dekretuaren 12.2 artikuluan ezarritakoaren arabera, ordainketa-aginduak hiru hilabeteko epean aurkeztu behar direla kobratzeko, ematen diren egunaren biharamunetik hasita, eta egun baliogabeak ere kontatu behar direla, baina, azken eguna baliogabea bada, ordainketa-agindua kobratzeko epea hurrengo egun baliodunean amaituko dela. Aipatu epean kobratzeko aurkeztu ez eta ordainketa-agindua iraungitzen bada, onuradunak beste agindu bat egiteko eskatu ahalko dio idazkari judizialari eta horrek ere iraungitzeko epe bera izanen du.

Ohartarazten da ezen, goian aipatutako errege dekretuaren 14. artikuluan ezarritakoarekin bat, ordainketa-agindua ematen den egunetik hasita urtebeteko epean diru kopuruak hartzaileei ematerik ez badago, helbidea edo bizilekua non duten jakiteko bide egokiak erabili arren, edo ordainketa-aginduen onuradunek ez badituzte horiek kobratzeko aurkezten, urtebeteko epea iraganik diru kopuruok "Behin-behinekoz bertan behera utzitako funtsen" kontu berezian sartuko direla.

Agindutako ordainketak egiten direnean, artxiba bitez berriro betearazpen-auto hauek, egin bitez idatzohar egokiak erregistro-liburuetan, eta baja eman ondorio estatistikoetarako.

Ebazpen honen aurka zilegi da berrikuspen-errekurtsoa jartzea, bost eguneko epean, ebazpena eman duen idazkari judizialari zuzendua. Errekurtsogileak ebazpenari zer akats egozten dion adierazi behar du.

Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoari azaroaren 3ko 1/2009 Lege Organikoak erantsitako 15. xedapen gehigarrian adierazten den moduan, errekurtsoa jartzearekin batera, epaitegi honek Baneston duen Gordailu eta Kontsignazioen Kontuan 25 euro sartu izanaren gordekina aurkeztuko da; agiri horretan 3160.0000.64.0034.04 espediente zenbakia idatzi behar da, eta kontzeptu gisa, "31 errekurtsoa". Diru kopuru hori sartzeko banku-transferentzia ere egin daiteke, 0030 1846 42 0005001274 kontura; espediente zenbaki bera jarriko da eta jarraian, hutsune batez bereizita, goian adierazitako kodea ("31 errekurtsoa").

Gizarte Segurantzako araubide publikoaren onuradunei edo langileei ez zaie gordailu hori eskatuko. Estatua, autonomia erkidegoak, toki entitateak eta horien guztien mendeko erakunde publikoak gordailu hori egin beharretik salbuetsita daude, baita urtarrilaren 10eko 1/1996 Legearen 6.5 artikuluaren babesean doako laguntza juridikorako eskubidea duten auzilariak ere.

Ohartarazten da gordailu hori egin ezean errekurtsoa ez dela tramitatzeko onartuko.

Eta Faustino Arcibiales León Macasi legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio ez dela beste jakinarazpenik eginen, autoenak, epaienak edo epatzeenak izan ezik.

Iruñean, 2010eko urriaren 15ean.-Idazkari judiziala, Lourdes García Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1017032