135. ALDIZKARIA - 2010eko azaroaren 5a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 3. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua.
Titulu judizialak betearazteko 143/2010 prozedura

Epaitegi honetan titulu judizialak betearazteko bideratzen ari den 143/2010 betearazpen-prozeduran, xedapen zatian hauxe dioen ebazpena eman da gaurko egunean:

Bidezkoa da betearazpen agindu orokorra ematea, David Etayo Álvarezek, Adelaida Manzano Parrok eta Miguel Indurain Hualdek eskaturik, eta betearazpena abiaraztea Área Paternáin Sociedad Anómina, Ñam Restaurante Pamplona Sociedad Limitada, Área de Servicios Integrales para la Restauración Sociedad Limitada eta Roncesvalles Hostelería Sociedad Limitada enpresen aurka.

Área Paternáin Sociedad Anónima eta Roncesvalles Hostelería Sociedad Limitada enpresei errekerimendua egiten zaie, ebazpen hau jakinarazi ondoko hiru egun balioduneko epean berriro onar ditzaten beren lanpostuetan langile demandatzaileak, hots, David Etayo Alvarez, Adelaida Manzano Parro eta Miguel Indurain Hualde. Área de Servicios Integrales para la Restauración, Sociedad Limitada enpresari ere errekerimendua egiten zaio goian aipatutako epe berean berriro onar ditzan beren lanpostuetan Adelaida Manzano Parro eta Miguel Indurain Hualde langileak, eta berdin Ñam Restaurante Pamplona Sociedad Limitada enpresari, Miguel Indurain Hualde langilea berriro onar dezan bere lanpostuan.

Igor bitez errekerimendu hori egiteko behar diren idatzagiriak.

Jakinaraz bekie alderdiei ebazpen hau legezko eran eta ohartaraz bekie haren aurka ezin dela inolako errekurtsorik jarri (Prozedura Zibilari buruzko Legearen 551.4 artikulua). Hala ere, auto hau jakinarazi ondoko hamar eguneko epean betearazpenpeko alderdiak aurka egin ahal dio abian jarritako betearazpenari, PZLaren 556. artikuluan eta hurrengoetan adierazten den moduan.

Eta Ñam Restaurante Pamplona Sociedad Limitadari eta Área de Servicios Integrales para la Restauración, Sociedad Limitadari legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non diren jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileei ohartarazten zaie bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen zaizkiola hurrengo jakinarazpenak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari amaiera ematen dioten ebazpenenak.

Iruñean, 2010eko urriaren 14an.-Idazkari judiziala, Lourdes García Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1017002