135. ALDIZKARIA - 2010eko azaroaren 5a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 8. EPAITEGIA

Epatze ediktua.
Adostasun gabeko dibortzioaren gaineko 1291/10 prozedura

Iruñean, 2010eko urriaren 15ean.

María Pilar Alguacil Arteta andreak, Iruñeko Lehen Auzialdiko 8. Epaitegiko (Familia Epaitegia) epaile magistratuak, honen bidez aditzera ematen dut: Ana Imirizaldu Pandilla prokuradore andreak eskaturik Segundo Jacinto Torres Condo jaunaren aurka bideratzen ari diren adostasun gabeko dibortzioaren gaineko 1291/2010 autoetan erabakitakoari jarraikiz, eta Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat, honen bidez Segundo Jacinto Torres Condo jauna epatu egiten da, non den jakiterik ez baitago, epatu eta biharamunetik hogei egun balioduneko epean autoetan agertu eta demandari erantzun diezaion, eta ohartarazten zaio epe horretan agertu ezean auzi-iheslari deklaratuko dutela (PZLaren 496.1 artikulua). Prokuradoreak Marlene Ojeda Ojeda andrearen izenean eta hura ordezkatuz jardun du. Ohartaraz bekio, halaber, prokuradoreak ordezkatuta eta abokatuak lagunduta agertu behar duela judizioan (PZLaren 750. artikulua).

Eta Segundo Jacinto Torres Condo jauna legezko eran epatzeko balio izan dezan, honako hau egin eta sinatzen dut. Fede ematen dut.

Iruñean, 2010eko urriaren 15ean.-Epaile magistratua, María Pilar Alguacil Arteta.

Iragarkiaren kodea: J1017146