135. ALDIZKARIA - 2010eko azaroaren 5a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.2. Foru Dekretuak

58/2010 FORU DEKRETUA, irailaren 13koa, Nafarroako Foru Komunitatean Farmazia eta Parafarmaziako teknikari tituluaren egitura eta curriculuma ezartzen dituena.

ZIOEN AZALPENA

1

Lanbide Kualifikazioei eta Lanbide Heziketari buruzko ekainaren 19ko 5/2002 Legeak Kualifikazioen Katalogo Nazionalaren definizioan aurrera egitea ahalbidetu du. Lanbide sektore edo arlo bakoitzerako kualifikazio batzuk zehaztu dira katalogoan, hiru mailatan antolatuak, eta horiexek osatzen dute lanbide heziketako tituluen curriculumaren muina.

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak lanbide ikasketen antolaketa eta haien egituraren eta antolamenduaren printzipio orokorrak arautzen ditu hezkuntza-sistemaren barnean. Etapa, maila eta ikasketa mota guztiak eredu koherente batean biltzen ditu, zeinean heziketa zikloek eginkizun garrantzitsuak betetzen baitituzte, lanbide gaitasunen, gaitasun pertsonalen eta gizarte gaitasunen garapenari lotuak, eta, funtsean, lanbide kualifikazioaren, lan munduan sartzearen eta helduen bizitzan parte hartzearen esparruetan kokatuak.

Foru dekretu honen bitartez, Farmazia eta Parafarmaziako teknikari titulua eskuratzea ahalbidetzen duen erdi mailako heziketa zikloaren egitura eta curriculuma ezartzen dira. Hezkuntza sistemako lanbide heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duen abenduaren 5eko 1538/2006 Errege Dekretuaren 17. artikulua aplikatuz, eta Nafarroako Foru Eraentza Birrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 47. artikuluan Nafarroako Foru Komunitateari arlo honetan ematen zaizkion eskumenak erabiliz, honako curriculum honek abenduaren 14ko 1689/2007 Errege Dekretua garatzen du, Farmazia eta Parafarmaziako teknikari titulua ezarri eta horren gutxieneko ikasketak finkatzen dituen dekretua, hain zuzen.

Bestalde, Nafarroako Foru Komunitateko hezkuntza-sistemaren esparruan lanbide heziketaren antolamendua eta garapena arautzen dituen maiatzaren 26ko 54/2008 Foru Dekretuak lanbide heziketako tituluetako curriculuma garatzeko eredu bat definitu du, estrategia eta arau berriak ekarri dituena enpresara hobeki egokitzeko, ikasketen antolaketa malgutzeko, ikastetxeen curriculum-autonomia areagotzeko eta ikasleei prestakuntza zabalagoa emateko.

Horregatik, Farmazia eta Parafarmaziako teknikari tituluaren curriculuma Nafarroako Foru Komunitaterako egokitu eta garatzean, kontuan hartu dira maiatzaren 26ko 54/2008 Foru Dekretu horrek onetsi dituen diseinuari buruzko jarraibideak.

2

Arau multzo honetan, ondoko elementuak jorratzen dira, titulu honetako curriculuma osatzen dutenak: lanbide erreferentea, curriculuma, ikasketen antolaketa eta sekuentziazioa, sarbideak eta ezarpenerako baldintzak.

Titulu honen lanbide erreferenteak, arau honen 3. artikuluan aurkeztu eta 1. eranskinean garatzen denak, oinarrizko bi alderdi ditu: tituludunaren lanbide profila eta haren lan ingurunea izanen den produkzio sistema. Lanbide profilaren barnean, haren gaitasun orokorra zein den definitzen da eta erreferentzia gisa hartu den lanbide kualifikazioa azaltzen da. Lanbide kualifikazio hori, alegia, Farmazia, irailaren 16ko 1087/2005 Errege Dekretuan arautua, hainbat gaitasunek definitzen duten lanbide jarduketarako gune bat da. Gune horrek, euskarri gisa gehitu diren lanbide moduluekin batera, badu zabaltasun nahikoa eta behar adinako espezializazioa teknikari honek lana lortzen ahalko duela bermatzeko.

Produkzio sistemari dagokionez, zenbait zehaztapen ezartzen dira, Nafarroarako elementu bereizgarriekin, tituludun hauek beren lanean eta lanbidean izanen duten inguruneari buruz. Gutxienez ere bi dimentsio osagarri dituen sistema batean kokatzen da ingurune hori. Lehenbizikoa geografikoa da, tituludun hauen lanbide jarduera Estatuko eta atzerriko beste zona batzuekin loturik dagoelako eta zona horiek elkarri eragiten diotelako. Bigarrena denboraren dimentsioa da, eta lanbideak etorkizunean izanen duen bilakaerari buruzko ikuspegi prospektiboa dakar.

3

Laugarren artikulua, berari loturik dagoen 2. eranskinarekin batera, Nafarroan arautzen den titulazioaren curriculum osagaiaz ari da eta bi zatitan banaturik dago. Alde batetik, titulu honen helburuak daude eta, bestetik, lanbidearen ikaskuntzaren muina osatzen duten lanbide moduluen garapena eta iraupena. Lanbide modulu guztien curriculumak badu orientabide didaktikoen atala. Orientabide horiek moduluen ikuspuntuari, koordinazioari eta sekuentziazioari eta lan unitateen eta irakaskuntza-ikaskuntza jardueren tipologiari eta definizioari dagozkie.

4

Arau honen esparruan moduluen erreferentziazko sekuentziazioa arautzen da zikloko bi kurtsoetan, bai eta lanbide modulu bakoitza prestakuntza unitatetan zatitzeko modua ere. Zatiketa horrek, prestakuntza eskaintza arruntetan irakaskuntza-ikaskuntza jardueren antolaketa errazteaz gainera, bide ematen du lanbide prestakuntzaren beste eskaintza batzuei ekiteko; horien xedea langileen hobekuntza izan daiteke edota gaitasuna ebaluatu eta onartzeko prozedurak eta prestakuntza eskaintzak berak bat egiten duten ibilbideen diseinua. Elementu hori 5. artikuluan eta 3. eranskinean garatzen da.

5

Sarbideei eta baliozkotzeei dagokienez, 6. artikuluak Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzatik heziketa ziklo honetara sartzeko bideak arautzen ditu, 7. artikuluak zehazten du nola pasa daitekeen beste ikasketa batzuetara Farmazia eta Parafarmaziako teknikari titulurako heziketa zikloa amaitu eta gero, 8. artikuluak baliozkotze eta salbuespenak arautzeko esparrua definitzen du, eta 9. artikuluak (5. eranskinean garatua) lanbide moduluen eta titulu honetako kualifikazioetako gaitasun unitateen arteko korrespondentziak ezartzen ditu, haiek egiaztatu, baliozkotu edo salbuesteko.

6

Azkenik, foru dekretu honek arautzen duen azken elementua 10. eta 11. artikuluetan eta dagozkien 6. eta 7. eranskinetan deskribatzen da, heziketa ziklo hau ezartzeko baldintzez ari baitira horiek guztiak. Baldintza horiek irakasleen profilari eta behar diren irakaslekuen ezaugarriei buruzkoak dira.

Horiek horrela, Hezkuntzako kontseilariak proposatuta, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hamarreko irailaren hamahiruan egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. artikulua. Xedea.

1. Foru dekretu honen xedea da Farmazia eta Parafarmaziako teknikari tituluaren egitura eta curriculum ofiziala ezartzea Nafarroako Foru Komunitatean. Titulu hori Osasunaren lanbide arlokoa da.

2. artikulua. Identifikazioa.

Farmazia eta Parafarmaziako teknikari titulua ondoko elementuen bidez identifikatzen da:

a) Izena: Farmazia eta Parafarmazia.

b) Maila: 2-Erdi mailako Lanbide Heziketa.

c) Iraupena: 2.000 ordu.

d) Lanbide arloa: Osasuna.

e) Europako erreferentea: HNSN - 3 (Hezkuntzaren Nazioarteko Sailkapen Normalizatua).

3. artikulua. Lanbide erreferentea eta lanbide jarduera.

Foru dekretu honen 1. eranskinean zehazten dira tituluaren lanbide profila, gaitasun orokorra, kualifikazioak eta gaitasun unitateak, lanbide gaitasunak, gaitasun pertsonalak eta sozialak, bai eta produkzio sistemaren erreferentzia, haren Nafarroako ingurunea eta haren prospektiba ere, maiatzaren 26ko 54/2008 Foru Dekretuaren 21. artikuluan ezarritakoari jarraituz.

4. artikulua. Curriculuma.

1. Farmazia eta Parafarmaziako heziketa zikloaren helburu orokorrak eta hura osatzen duten lanbide moduluak foru dekretu honen 2. eranskinean ageri dira.

2. Heziketa ziklo hau ematen duten lanbide heziketako ikastetxeek programazio didaktiko bat prestatuko dute, zikloko ikasketak osatzen dituzten lanbide moduluetako bakoitzerako. Programazio hori lan unitateen bitartez garatu eta zehaztuko da.

5. artikulua. Lanbide moduluak eta prestakuntza unitateak.

1. Heziketa ziklo hau osatzen duten lanbide moduluak foru dekretu honen 2.B) eranskinean garatu dira, abenduaren 14ko 1689/2007 Errege Dekretuaren 10. artikuluan ezarritakoarekin bat.

2. Lanbide modulu horiek bi ikasturtetan antolatuko dira, foru dekretu honen 2.B) eranskinean ezarritako denbora banaketaren arabera. Maiatzaren 26ko 54/2008 Foru Dekretuaren 16.2 artikuluan dauden arauekin bat, denbora banaketa horrek erreferentziazko balioa izanen du heziketa ziklo hau ematen duten ikastetxe guztientzat eta Hezkuntza Departamentuaren baimena beharko da hartan edozein aldaketa egiteko.

3. Lanbide moduluak foru dekretu honen 3. eranskinean ezarritako prestakuntza unitateetan antolaturik ematen ahalko dira, bizitzan zeharko prestakuntza sustatze aldera. Lanbide modulu bakoitza osatzen duten prestakuntza unitateen edukiek modulu horretako eduki guztiak bildu behar dituzte.

4. Prestakuntza unitateen ziurtapenak Nafarroako Foru Komunitatean soilik izanen du balioa. Modulu bereko prestakuntza unitate guztiak gaindituz gero, ikasleak lanbide moduluaren ziurtapenerako eskubidea izanen du. Ziurtapenak Estatu osoan izanen du balioa, heziketa zikloan sartzeko baldintza akademikoak betetzen diren bitartean.

6. artikulua. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzatik ziklora sartzeko bideak.

1. Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 31. eta 41. artikuluetan eta maiatzaren 26ko 54/2008 Foru Dekretuaren 7. artikuluan ezarritakoarekin bat, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu titulua dutenak sartzen ahalko dira Farmazia eta Parafarmaziako erdi mailako heziketa zikloan.

2. Halaber, maiatzaren 26ko 54/2008 Foru Dekretuaren 7. artikuluak xedatzen duenez, baldintza akademikoak betetzen ez dituztenak ere lanbide heziketan sartzen ahal dira, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak araututako proba bat gainditzen badute. Erdi mailako heziketa zikloetan bide horretatik sartzeko, hamazazpi urte eduki behar dira gutxienez, proba egiten den urtean beteak.

7. artikulua. Ziklotik beste ikasketa batzuetara pasatzea.

1. Farmazia eta Parafarmaziako teknikari tituluak zuzeneko sarbidea ematen du erdi mailako beste edozein heziketa ziklotarako, onarpenerako ezartzen diren baldintzetan betiere.

2. Farmazia eta Parafarmaziako teknikari tituluak sarbidea ematen du, hemezortzi urte eduki eta proba bat gaindituz gero, salbuespenak salbuespen, goi mailako heziketa zikloetarako, abenduaren 14ko 1689/2007 Errege Dekretuaren 13.2 artikuluan ezarritako eran.

3. Farmazia eta Parafarmaziako teknikari tituluak bide ematen du Batxilergoaren edozein modalitatetara sartzeko, maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 44.1 artikuluan eta abenduaren 15eko 1538/2006 Errege Dekretuaren 16.3 artikuluan xedatutakoarekin bat.

8. artikulua. Baliozkotzeak eta salbuespenak.

1. Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoaren babesean Farmaziako teknikari tituluan ezarritako lanbide moduluen eta maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren babesean Farmazia eta Parafarmaziako teknikari tituluan ezarritakoen arteko baliozkotzeak foru dekretu honen 4. eranskinean ageri dira.

2. Lanbide moduluetako baliozkotze eta salbuespenetarako, abenduaren 14ko 1689/2007 Errege Dekretuaren 14. artikuluan ezarritakoa hartuko da kontuan.

9. artikulua. Gaitasun unitateek lanbide moduluekin duten korrespondentzia.

1. Ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoaren 8. artikuluan ezarritakoaren arabera egiaztaturiko gaitasun unitateen eta Farmazia eta Parafarmaziako teknikari titulurako ikasketak osatzen dituzten lanbide moduluen arteko korrespondentziak, haiek baliozkotzeko edo salbuesteko erabiliko direnak, foru dekretu honen 5.A) eranskinean ageri dira.

2. Halaber, titulu bereko ikasketak osatzen dituzten lanbide moduluen eta gaitasun unitateen arteko korrespondentziak, haiek egiaztatzeko erabiliko direnak, foru dekretu honen 5.B) eranskinean zehazten dira.

10. artikulua. Irakasleak.

1. Heziketa ziklo honetako ikasketak osatzen dituzten lanbide moduluetan irakaslanean aritzea Bigarren Hezkuntzako katedradunei, Bigarren Hezkuntzako irakasleei eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoei dagokie, bidezkoa denaren arabera. Foru dekretu honen 6.A) eranskinean ezarritako espezialitateetakoak izan behar dute.

2. Irakasleei eskatzen zaizkien titulazioak, oro har, otsailaren 23ko 276/2007 Errege Dekretuaren 13. artikuluan ezarritakoak dira. Dekretu horren bidez, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan aipatzen diren irakasle kidegoetan sartzeko eta espezialitate berriak eskuratzeko erregelamendua onesten da eta lege organiko horren hamazazpigarren xedapen iragankorrean aipatzen den sarrera araubide iragankorra arautzen da. Irakaslanari dagokionez aurrekoen baliokideak diren titulazioak, irakasleen espezialitate desberdinetarako, foru dekretu honen 6.B) eranskinean ageri dira.

3. Eskatzen diren titulazioak eta titulua osatzen duten lanbide moduluak emateko bete behar diren gainerako baldintzak, ikastetxe pribatuetako edo Hezkuntzakoak ez diren administrazioen ikastetxe publikoetako irakasleentzat, foru dekretu honen 6.C) eranskinean azaltzen dira.

11. artikulua. Irakaslekuak eta ekipamenduak.

1. Heziketa ziklo honetako ikasketak emateko behar diren irakaslekuak foru dekretu honen 7. eranskinean ezarritakoak dira.

2. Irakaslekuek azalera nahikoa izanen dute haietako bakoitzean ematen diren lanbide moduluei dagozkien irakaskuntza-jarduerak garatu ahal izateko. Gainera, ekipamenduek baldintza hauek beteko dituzte:

a) Irakaslekuaren azalera zehazteko, kontuan hartuko da zenbat lagunentzat den. Azalera nahikoa izanen da irakaskuntza-ikaskuntza jarduerak behar adinako ergonomia eta mugikortasunarekin egin ahal izateko.

b) Irakaslekuetan altzari, ekipamendu eta lanerako tresna osagarrietarako nahikoa leku izanen da.

c) Irakaslekuetan erabiltzen diren makina eta ekipamenduetarako segurtasun tarte edo eremuak errespetatu beharko dira.

d) Laneko arriskuen prebentzioari buruzko arauak, lanpostuko segurtasunari eta osasunari buruzkoak eta gainerako arau aplikagarriak beteko dira.

3. Ikasle talde batek baino gehiagok erabiltzen ahalko dituzte irakaslekuak, heziketa ziklo eta hezkuntza etapa berekoak izan edo ez.

4. Irakaslekuek ez dute nahitaez itxituraz bereizirik egon behar.

5. Irakasleku bakoitzean behar adina ekipamendu jarri behar da, ikasleei ikaskuntzaren emaitzen lorpena eta irakaskuntzaren kalitatea bermatzeko. Gainera, ekipamenduek baldintza hauek beteko dituzte:

a) Ekipamendu, makina, eta abarrekoek ongi ibiltzeko behar duten instalazioa edukiko dute. Segurtasunari eta arriskuen prebentzioari buruzko arauak eta aplikatu behar diren gainerakoak beteko dituzte.

b) Ekipamenduen kopurua eta ezaugarriak ikasle kopuruaren araberakoak izanen dira, eta ikaskuntzaren emaitzak lortzea ahalbidetuko dute, irakasleku bakoitzean ematen diren lanbide moduluetako ebaluazio irizpideak eta edukiak kontuan izanik.

6. Hezkuntza Departamentua arduratuko da irakasleku eta ekipamenduen kopurua eta ezaugarriak egokiak izan daitezen modulu bakoitzeko ikaskuntza-emaitzen araberako irakaskuntza eta ikaskuntza prozesuak garatzeko, eta ikasketen eboluzioak sortzen dituen eskarietara egokitu daitezen, horrela ikasketen kalitatea bermatuko baita.

XEDAPEN GEHIGARRIAK

Lehen xedapen gehigarria.-Tituluaren baliokidetasunak.

1. Abenduaren 14ko 1689/2007 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriaren arabera, Farmazia eta Parafarmaziako teknikari laguntzailearen tituluak eta foru dekretu honetan curriculuma arautzen zaion Farmazia eta Parafarmaziako teknikari tituluak ondorio profesional berak sortuko dituzte.

2. Halaber, Nafarroako Foru Komunitatean Farmaziako teknikari tituluari dagokion erdi mailako heziketa zikloaren curriculuma ezartzen duen ekainaren 29ko 212/1998 Foru Dekretuaren bidez araututako Farmaziako teknikari tituluak ere foru dekretu honetan curriculuma arautzen zaion Farmazia eta Parafarmaziako teknikari tituluak bezalako ondorio profesional eta akademikoak izanen ditu.

Bigarren xedapen gehigarria.- Beste lanbide trebakuntza batzuk.

Lanerako prestakuntza eta orientazioko moduluak trebakuntza ematen du laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko jardueretarako behar diren lanbide erantzukizunak hartzeko (horiek Prebentzio Zerbitzuen Erregelamendua onesten duen urtarrilaren 17ko 39/1997 Errege Dekretuan ezarrita daude), baldin eta moduluak gutxienez 45 eskola ordu baditu, abenduaren 14ko 1689/2007 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriaren 2. zenbakian ezarritakoarekin bat.

Hirugarren xedapen gehigarria.-Lanbide jarduera.

Farmazia eta Parafarmaziako teknikari titulua Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak Ospitaleko Farmaziaren arloan lanbide jarduera egiteko definitzen dituen espezialitateetako baten moduan erabiltzen ahalko da.

XEDAPEN IRAGANKORRA

Xedapen iragankor bakarra.-Aurreko tituluko ikasleen eskubideak eta trantsizio prozesua.

Ekainaren 29ko 212/1998 Foru Dekretuan ezarritako Farmaziako teknikariaren tituluari dagozkion ikasketak osorik egin ez dituztenek trantsizio epe bat izanen dute hura eskuratzeko. Nafarroako Foru Komunitateko Hezkuntza Departamentuak titulu hori eskuratzeko prozedurak erraztuko ditu, horretarako ezarriko den arau esparruan.

XEDAPEN INDARGABETZAILEA

Xedapen indargabetzaile bakarra.-Arauak indargabetzea.

Indarrik gabe utzi dira foru dekretu honetan xedatutakoari aurka egiten dioten maila bereko edo apalagoko xedapen guztiak.

AZKEN XEDAPENAK

Azken xedapenetan lehena.-Ezarpena.

Nafarroako Foru Komunitateko Hezkuntza Departamentuak 2010-2011 ikasturtetik aurrera ezartzen ahalko du foru dekretu honetan arautzen den curriculuma, maiatzaren 26ko 54/2008 Foru Dekretuaren 5. artikuluan ezarrita dauden eskaintza modalitateetako edozeinetan.

Azken xedapenetan bigarrena.-Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2010eko irailaren 13an.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.-Hezkuntzako kontseilaria, Alberto Catalán Higueras.

1. ERANSKINA

Lanbide erreferentea

A) Lanbide profila.

a) Lanbide profila.

Farmazia eta Parafarmaziako teknikari tituluaren lanbide profila zehazten duten alderdiak ondokoak dira: gaitasun orokorra, lanbide gaitasunak, gaitasun pertsonalak eta gaitasun sozialak, eta Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionaleko kualifikazio eta, hala badagokio, gaitasun unitateetatik titulu honetan biltzen direnen zerrenda.

b) Gaitasun orokorra.

Titulu honen gaitasun orokorra honetan datza: farmaziako produktuak eta antzekoak banatzen eta egiten laguntzea, eta parafarmaziako produktuak saltzea, osasunaren sustapena bultzatuz eta administrazioko nahiz biltegiaren kontroleko lanak eginez, eta kalitateari, segurtasunari eta ingurumenaren babesari buruzko zehaztapenak betez.

c) Kualifikazioak eta gaitasun unitateak.

Farmazia eta Parafarmaziako teknikari tituluan biltzen den kualifikazioa eta gaitasun unitateak honako hauek dira:

SAN123-2: Farmazia, ondoko gaitasun unitate hauek biltzen dituena:

-UC0363-2: Produktu eta materialak, fakturazioa eta dokumentazioa kontrolatzea farmazia-establezimendu eta zerbitzuetan.

-UC0364-2: Farmaziako produktuen banaketan laguntzea, erabiltzaileei produktuok erabiltzeko aholkua ematea, parametro somatometriko errazak zehaztea, fakultatibo batek gainbegiraturik.

-UC0365-2: Osasun arloko eta parafarmaziako produktuen banaketan laguntzea, erabiltzaileei produktuok erabiltzeko aholkua ematea, fakultatibo batek gainbegiraturik.

-UC0366-2: Laguntza ematea maisu-formulak eta prestakin ofizinal, dietetiko eta kosmetikoak egiteko, fakultatibo batek gainbegiraturik.

-UC0367-2: Oinarrizko eta normalizatutako analisi klinikoak egiten laguntzea, fakultatibo batek gainbegiraturik.

-UC0368-2: Osasunaren babes eta sustapenean, eritasunen prebentzioan eta osasun-hezkuntzan laguntzea, fakultatibo batek gainbegiraturik.

d) Lanbide gaitasunak, gaitasun pertsonalak eta sozialak.

1) Farmazia- eta parafarmazia-produktuak antolatzea eta izakinak kontrolatzea, eta produktuak kontserbazio-eskakizunen arabera biltegiratzea.

2) Farmazia-produktuen banaketan laguntzea, eta produktuen ezaugarrien eta zentzuzko erabileraren berri ematea.

3) Parafarmazia-produktuak saltzea, eta horretarako, eskariei arreta jartzea eta erabiltzaileei informazio argia ematea.

4) Farmazia-produktuak prestatzea ospitale-unitateetan banatzeko moduan, fakultatibo batek gainbegiraturik.

5) Farmazia- eta parafarmazia-produktuak prestatzen laguntzea, segurtasun eta kalitateko protokoloak aplikatuz.

6) Fakultatiboari laguntzea erabiltzailearen jarraipen farmakoterapeutikoan.

7) Erabiltzailearen bizi-konstanteen eta parametro somatometrikoen balioak lortzea, fakultatibo batek gainbegiraturik.

8) Kontrol analitikoak egitea fakultatibo batek gainbegiraturik, eta materiala eta ekipoak prestatzea ezarritako segurtasun eta kalitateko protokoloen arabera.

9) Laneko materiala, tresnak, ekipamendua eta gunea erabiltzeko baldintza hobezinetan mantentzea.

10) Erabiltzaileen bizimodu osasuntsua sustatzea, haien osasuna mantentzeko edo hobetzeko eta eritasuna saihesteko.

11) Errezeten fakturazioa bideratzea, aplikazio informatikoak erabiliz.

12) Administrazio-zereginak egitea establezimenduan sortzen den dokumentazioa abiapuntu izanik.

13) Larrialdiko egoeretan hasierako oinarrizko arreta ematea, ezarritako protokoloaren arabera.

14) Erabiltzaileei psikologikoki laguntzea, diskrezioari eta gizalegezko eta errespetuzko tratuari eutsiz.

15) Zuhurtasunez eta segurtasunez esku hartzea, jasotako laneko jarraibideak errespetatuz.

16) Hondakinak eta iraungitako produktuak hautatzea, indarrean dagoen araudiaren arabera botatzeko.

17) Kalitaterako, laneko arriskuei aurrea hartzeko eta ingurumena zaintzeko prozedurak aplikatzea, farmaziako prozesuetan ezarritakoari jarraituz.

18) Bere eskubideak baliatzea eta lan harremanek dakartzaten eginbeharrak betetzea, indarra duen legedian ezarritakoarekin bat.

19) Bere lanbide karrera kudeatzea, enplegurako, autoenplegurako eta ikasteko aukerak aztertuz.

20) Enpresa txiki bat sortu eta kudeatzea; produktuen bideragarritasunari, produkzioaren plangintzari eta merkaturatzeari buruzko azterlanak egitea.

21) Bizitza ekonomiko, sozial eta kulturalean modu aktiboan parte hartzea, jarrera kritiko eta arduratsuarekin.

22) Arazoak konpontzea eta bakarkako erabakiak hartzea, bere eskumeneko eremuan ezarritako arau eta prozedurei jarraituz.

B) Produkzio sistema.

a) Lanbide eta lan ingurunea.

Profesional honek farmazia eta parafarmazia-produktuak eta, oro har, giza osasunarekin edo animalia-osasunarekin lotzen diren produktuak, kosmetikako produktuak, fitoterapiako produktuak eta antzekoak saltzen dituzten establezimenduetan egiten du lan. Era berean, farmazia-produktuak eta antzekoak egiteko laborategi txikietan egin dezake lan.

Hauek dira jarduera eta lanpostu aipagarrienak:

-Farmaziako teknikaria.

-Farmaziako teknikari laguntzailea.

-Sendagai-biltegiko teknikaria.

-Ospitale-farmaziako teknikaria.

-Parafarmazia-establezimenduetako teknikaria.

b) Nafarroako lurralde ingurunea.

Farmazia Laguntzari buruzko azaroaren 16ko 12/2000 Foru Legearen bidez, Nafarroak malgutasun planifikatuan oinarritutako ereduaren alde egin zuen. Oraingo sistemak farmazia berriak irekitzeko bide eman du, profesional bakoitzaren borondatearen eta interesaren arabera, farmazia berria irekitzeko bi baldintza baizik ez dagoelako: udalerri bakoitzean, haien arteko distantzia, 150 metrokoa gutxienez, eta farmazien kopurua, osotara, 700 biztanleko bat izan beharko baita, gehienez ere.

Farmazia Laguntzari buruzko Foru Legeak herritarrei eskubide hauek aintzatesten dizkie:

-Nahi duten farmazia aukeratzea eta farmazialariaren aholku eta laguntza izatea.

-Denentzat berdina eta denentzat irisbide erraz eta eraginkorrekoa den farmazia laguntza hartzea.

-Sendagaiak eta osasun-produktuak erabiltzeko behar duten informazio objektiboa jasotzea.

-Beren osasun egoeraren eta eman zaizkien sendagai eta osasun-produktuen gaineko datu guztiak sekretuak izatea.

-Farmazia aholkuak pribatutasunez, sekretua gordez, doan, argiro eta, hala eskatuz gero, idatziz jasotzea.

Lege horri esker, Nafarroan farmazien kopuruak gora egin du, eta horregatik, Farmazia eta Parafarmaziako teknikari tituluak ematen den zerbitzuaren kalitatea hobetzen lagundu behar du.

Farmazia etengabe garatzen ari den sektorea da, eta hala, azken urteetan, sendagaia ardatz hartzen duen eredutik eria ardatz duen eredura bilakatzen ari dela ikusten da. Eredu berri horrek berekin dakar farmazia laguntza izenekoa. Laguntza hori orain egin den bezala farmazia aholku hutsetik eta besterik gabe modu aktiboan banatzetik harago doa. Orain, horrez gain jarraipen farmakoterapeutikoa egiten da, eta farmaziari balio erantsia ematen dioten zerbitzu berriak ezartzen dira.

Zeregin berri horiek egitean, foru dekretu honetan arautzen den teknikaria oso lagungarria izan daiteke farmazialariarentzat, curriculumak erantzunak ematen baititu osasun sistemak lanbide profil honetarako ezartzen dituen eskarietarako.

Farmaziek eskaintzen dituzten zerbitzu berrien artean nabarmendu behar da Nafarroan dosifikazio sistema pertsonalizatuak gero eta garrantzitsuagoak direla. Osasun Departamentuak horri buruzko irizpideak zehatu ditu.

Nafarroan, halaber, homeopatia eta fitoterapia ere gero eta garrantzi handiagoa hartzen ari dira. Horregatik, horiei buruzko ezagutza ere teknikari honen prestakuntzan kontuan hartu da.

Farmazien jarduerako beste alderdi garrantzitsu bat parafarmaziako gainerako produktuen eskaria gero eta handiagoa izatea da, adibidez dermofarmaziakoak, nutriziokoak, haurrentzako produktuak, ortopediakoak, etab. Kapitulu honi dagokionez, kontuan hartu da, dagokion mailan, "mirari produktuak" detektatzeko prestakuntza, hau da, sendatzeko erremedio moduan edo organismoaren ahalmen edo ezaugarri jakin batzuk indartzeko saltzen diren arren osasuna kaltetzen ahal duten produktuei buruzko prestakuntza.

Kudeaketa eta administrazio alderdiei dagokienez, Komunitateko farmazia guztiak informatizatuta daude, eta kontuan hartuta errezeta elektronikoaren ezarpena, profesional hauei teknologia berri horiekin lan egiteko aukera emanen dien prestakuntza aurreikusten da, datuen babesari buruzko legediak ezartzen dituen eskakizunei arreta berezia emanda.

Kontuan hartu beharreko beste ikuspegi da bat da korporazioaren erantzukizun soziala gero eta garrantzitsuagoa izaten ari dela farmazian, gainerako lanbide jardueretan bezala. Ildo horretan, nabarmendu behar dira toxikomanien kalte eta arriskuak murrizteko programak, bai metadona banatzeko programa, bai xiringak trukatzeko programa.

c) Prospektiba.

Osasun sektorearen joera sendagaiak kontsumitzen dituen erabiltzailea xede duten laguntza jarduerak indartzea da. Horretarako, tratamendu farmakoterapeutiko indibidualizatuaren jarraipena orokorra izatea helburu duen farmazia laguntzako eredua sustatuko da, eriak erabili behar dituen sendagaien eraginkortasunik handiena lortzeko helburuz.

Jarraipen farmakoterapeutiko pertsonalizatua egiteko, sendagaiekin lotutako arazoak detektatu, prebenitu eta ebazten dira. Zerbitzu horrek berekin dakar eriaren eta osasun sistemako gainerako profesionalen arteko elkarlana, tratamenduaren emaitzak hobetzea helburu dela. Jarraipen farmakoterapeutiko pertsonalizatuaren bilakaera egokia izan dadin, etengabeko azterketarako eta prestakuntzarako ahalegin berezia egin beharko da, eta gainera, profesionalak trebetasun berriak garatu beharko ditu, eriarekiko nahiz beste osasun-profesional batzuekiko komunikazioa hobetzeko.

Farmaziaren eredu tradizionalean, erabiltzailearen beharrizanak "farmazia aholkua" delakoaren bitartez artatzen dira. Aitzitik, ereduaren aldaketaren ondorioz elementu berriak txertatzen dira, funtsean honako hauek: sendagaia erabiltzearen ondorioei buruz jarrera aktiboagoa eta lanbide erantzukizuna hartzea banaketa-egintza guztietan. Modu horretan arreta ez da helburua izanen, bitartekoa baizik. Kasu honetan, profesionalaren jarduerak balizko arazoak dauden ala ez bereiztea izan behar du helburu, eta gainera, sendagaia behar bezala erabiltzeari buruzko jarraibideak eman behar dira.

Parafarmazia-produktuak etengabe ugaritzen ari dira, eta gainera, erabiltzaileek horietariko asko eskatzen dituzte. Horren ondorioz aldaketak egin behar direnez, komenigarria izanen da salmenta-jarduerei buruzko prestakuntza egokia sustatzea, erabiltzaileentzako arreta hobetzeko eta establezimenduei merkataritza arloko aukera handiagoak eskaintzeko.

Kudeaketa eta administrazio alderdiei dagokienez, farmazia gehienak informatizatuta daude eta ikusten da teknologia berrietan gero eta inbertsio handiagoa egiten ari dela, farmazia arloko laguntza hobetze aldera; horregatik, arlo horietako langile laguntzaileek prestakuntza egokia izan beharko dute.

Azkenik, kontuan hartu behar dira sektorearen etengabeko aldaketak, besteak beste Dermofarmaziaren arloan; izan ere, kosmetikaren aurrerakuntzen ondorioz, etengabe formulazio eta osagai aktibo berriak sortzen ari dira; edo Fitoterapia, produktu naturalek, berez edo beste sendagai batzuekin batera hartuta, dituzten eraginak aztertzen dituena.

2. ERANSKINA

Curriculuma

A) Heziketa zikloaren helburu orokorrak.

a) Eskariak kudeatzeko eta jasotzeko sistemak aztertzea eta kudeaketarako programa informatikoak eta bestelako sistemak maneiatzea, farmazia- eta parafarmazia-produktuen izakinak kontrolatzeko.

b) Farmazia- eta parafarmazia-produktuak jaso direla egiaztatzea, izakinak kontrolatzearren.

c) Biltegiratzeko prozesua planifikatzea eta, horretarako, sailkatze-irizpideak aplikatzea eta kontserbazio-baldintzak betetzea, farmazia- eta parafarmazia-produktuen antolamendua kontrolatzeko.

d) Farmazia- eta parafarmazia-produktuen ezaugarriak eta aurkezpena ezagutzea, eta produktu horiek haien aplikazioekin lotzea, produktuen banaketan laguntza eskaintzeko.

e) Produktuaren erabilera egokiari buruz informatzea, eta, horretarako, farmazia- eta parafarmazia-produktuak banatzeko emandako informazio teknikoa interpretatzea, kontsultei arreta eskaintzea eta argi eta garbi jakinaraztea erabiltzaileei produktuen ezaugarriak eta produktuen zentzuzko erabilera.

f) Farmazia-produktuen sortak egitea, dosifikatzea eta ontziratzea, kalitate eta segurtasuneko baldintzetan, ospitale-unitateetarako prestatu eta banatzeko.

g) Beharrezko ekipamenduak, lehengaiak eta erreaktiboak prestatzea, argibide teknikoei eta segurtasun eta kalitateko protokoloei jarraituz, betiere fakultatiboari maisu-formulak, prestakin ofizinalak eta kosmetikoak prestatzen laguntzeko.

h) Laborategiko oinarrizko eragiketak egitea, argibide teknikoei eta segurtasun eta kalitateko protokoloei jarraituz, betiere fakultatiboari maisu-formulak, prestakin ofizinalak eta kosmetikoak prestatzen laguntzeko.

i) Tratamenduari dagozkion datuak erregistratzea eta bidezko formularioak betetzea, fakultatiboari erabiltzailearen jarraipen farmakoterapeutikoan laguntzeko.

j) Somatometriako prozedurak eta bizi-konstanteak hartzeko prozedurak aplikatzea, eta, horretarako, erabiltzailearen parametro somatometrikoak eta bizi-konstanteak lortzeko protokoloak eta jarraibide teknikoak interpretatzea.

k) Analisirako ekipamenduak eta materiala prestatzea, argibide teknikoak jarraituz eta kalitate, segurtasun eta higieneko arauak aplikatuz, eta oinarrizko analisi klinikoak egiteko prozedurak aplikatzea.

l) Zehaztapen analitikoak eta klinikoak egitea, argibide teknikoak jarraituz eta kalitate, segurtasun eta higieneko arauak aplikatuz eta oinarrizko analisi klinikoak egiteko prozedurak aplikatuz.

m) Materiala, tresneria eta ekipamenduak higienizatzea, eta hondakinak ezabatzeko arauen eta protokoloen arabera garbitzea, desinfektatzea eta esterilizatzea, erabiltzean baldintza ezin hobeetan mantentzeko.

n) Arrisku-egoerak identifikatzea, erabiltzailearengandik jasotako informazioak hautatuz, betiere bizi-ohitura osasuntsuak sustatzeko.

ñ) Erabiltzaileak sentsibilizatzea, haien beharrizanen araberako informazioa hautatuz, betiere bizi-ohitura osasuntsuak sustatzeko, osasuna mantentzeko edo hobetzeko eta eritasunak saihesteko.

o) Administrazio-lanak egitea, eta dokumentazioa indarrean dagoen legediaren arabera antolatzea eta betetzea, errezeten fakturazioa tramitatzeko eta establezimenduan sortzen den dokumentazioa kudeatzeko.

p) Lehen sorospenetako teknikak identifikatzea, larrialdi-egoeretan hasierako eta oinarrizko laguntza emateko ezarritako jardun-protokoloen arabera.

q) Erabiltzailearen egoera psikologikoa identifikatzea eta haren beharrizanak eta jokabide anomaloak detektatzea, haren beharrizan psikologikoei arreta emateko.

r) Laguntza psikologikoko eta komunikazioko teknikak interpretatzea, eta beharrizan eta jokabide anomaloak hautematea, erabiltzaileen beharrizan psikologikoei arreta emateko.

s) Iritzi-aniztasuna aberastasun-iturri gisa baloratzea, beste jardunbide, ideia edo sinesmen batzuk ezagututa, arazoei konponbidea aurkitzeko eta erabakiak hartzeko.

t) Lanbidean hobetzeko aukerak ezagutzea eta identifikatzea, informazioa biltzea eta ezagutzak eskuratzea, bere lanaren esparruan berritzeko eta eguneratzeko.

u) Gizarteko eragile aktiboa den aldetik dituen eskubideak eta betebeharrak ezagutzea, eta herritar demokratiko gisa parte hartzeko baldintza sozialak eta lan arlokoak arautzen dituen lege-esparrua aztertzea.

v) Negozio-aukerak ezagutzea eta identifikatzea, merkatua analizatuta eta bideragarritasuna aztertuta, bere enplegua sortzeko.

B) Lanbide moduluak.

a) Izena, iraupena eta sekuentziazioa.

Farmazia eta Parafarmaziako teknikariaren curriculumeko lanbide moduluen zerrenda ematen da jarraian, izena, iraupena eta denbora banaketa zehazturik.

KODEA

IZENA

ORDUAK,

GUZTIRA

ASTEKO

IRAKASTORDUAK

KURTSOA

0100

Farmazia-bulegoa

200

6

1.

0101

Farmazia-produktuen banaketa

280

9

1.

0103

Laborategiko oinarrizko eragiketak

200

6

1.

0020

Lehen sorospenak

60

2

1.

0061

Oinarrizko anatomofisiologia eta patologia

160

5

1.

0107

Enpresa eta ekimena

60

2

1.

0099

Produktuen antolamendua eta salmenta

110

5

2.

0102

Parafarmazia-produktuen banaketa

220

10

2.

0104

Maisu-formulazioa

110

5

2.

0105

Osasunaren sustapena

130

6

2.

0106

Lanerako prestakuntza eta orientazioa

90

4

2.

0108

Lantokietako prestakuntza

380

Lanaldian

2.

b) Lanbide moduluen garapena.

Lanbide modulua: Farmazia-bulegoa

Kodea: 0100.

Iraupena: 200 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Estatuko nahiz komunitateko osasun-sistema publikoaren eta pribatuaren egitura identifikatzen du, baita farmazia-establezimenduek sistema horren barnean betetzen duten zeregina ere.

Ebaluazio irizpideak:

a) Osasun-sistemaren funtsezko ezaugarriak definitu dira eta laguntza sistema publikoaren eta pribatuaren berezitasunak adierazi dira.

b) Farmazia-laguntzari buruzko legediari dagokionez Autonomia Erkidego bakoitzaren berezko ezaugarriak ezagutu dira.

c) Osasun sistemako farmaziako establezimendu eta zerbitzuen ezaugarriak definitu dira.

d) Osasun-langileek farmazia eta parafarmaziako zerbitzu eta establezimenduetan dituzten zeregin eta eskumenak deskribatu dira.

e) Farmazia eta parafarmaziako teknikariak farmaziako establezimendu eta zerbitzuetan duen berezko zeregina deskribatu da.

f) Farmaziako bulego eta zerbitzuek osasun sisteman dituzten berezko zereginak ezagutu dira.

g) Errezetak sailkatu dira ordainketa geroratua abalatzen duen entitate aseguratzailearen arabera, prestazioaren onuradunaren arabera eta agindutako produktu sendagarriaren motaren arabera.

2. Farmazia-dokumentazioa administratzen du, eta bildu behar duen informazioarekin erlazionatzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Osasun-egiturari eta farmaziako establezimendu eta zerbitzuen erregulazioari buruz indarrean dagoen legedia ezagutu da.

b) Erabilitako euskarri informatiko eta paperezko dokumentu motak sailkatu dira.

c) Farmazia-zerbitzuetan erabilitako dokumentazioa bete da.

d) Farmaziako establezimendu eta zerbitzuen farmazia arloko dokumentazioa erregistratu da informatika erabiliz.

e) Substantzia eta prestakin sendagarri psikotropikoak eta sorgorgarriak erregistratzearen eta kontabilizatzearen arloan indarrean dagoen legezko araudia interpretatu da.

3. Farmazia- eta parafarmazia-produktuen biltegia kontrolatzen du eta izakinak kontrolatzeko eragiketa administratiboak deskribatzen eta aplikatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Izakinak baloratu dira eskariaren arabera eta gutxieneko eskakizunen arabera.

b) Farmazia- eta parafarmazia-produktuen aurkezpena identifikatzeko aukera ematen duten farmazia-kodeak bereizi dira.

c) Inbentario mota ezberdinak egin dira.

d) Produktuen biltegiko mugimenduak erregistratu eta kontrolatu dira.

e) Biltegia kontrolatzeak farmaziako eta parafarmaziako zerbitzuan duen garrantzia baloratu da.

f) Farmazia- eta parafarmazia-produktuen izakinak antolatzeko eta biltegiratzeko gune bereiziak ezarri dira.

g) Farmazia- eta parafarmazia-produktuen biltegiratze-irizpideak eta kontserbazio-baldintzak identifikatu dira, betiere produktu horien ezaugarriak kontuan izanik.

h) Farmazia-produktuetan ohikoenak diren aldaketen agerpenak deskribatu dira, eta eragiten dituzten kausekin erlazionatu dira.

i) Produktuek garraioan jasan ditzaketen aldaketak identifikatu dira.

j) Iraungitako produktuak itzultzeko erabili behar den prozedura deskribatu da, indarreko lege-araudia betez.

4. Eskariak kontrolatzen ditu eta farmazia- eta parafarmazia-produktuen erosketaren ezaugarriak aztertzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Salerosketako eragiketen berariazko dokumentuak deskribatu dira.

b) Egin daitezkeen eskarien modalitateak identifikatu dira.

c) Eskariak egiaztatzeko, albaranetan agertzen diren datuak egiaztatu dira.

d) Eskariak baliozkotu ditu, hornitzaileei, gaiei eta hobariei dagokienez.

e) Substantzia sorgorgarriak eta psikotropikoak, berariazko legediaren arabera, eskuratzeko, itzultzeko eta erregistratzeko baldintza bereziak deskribatu dira.

f) Programa informatiko baten bitartez egin da eskarien transmisioa eta harrera.

g) Jasotako produktuak banaketa-biltegietara eta laborategietara itzultzearen inguruabarrak eta arrazoiak zehaztu dira, horiek ordain daitezen.

5. Errezeten fakturazioa bideratzen du, eta administrazio eta legezko prozesua zehazten du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Farmazia-prestaziorako emandako errezeten ezaugarriak deskribatu dira -erregimen eta entitateen arabera-, baita bertan nahitaez agerrarazi behar diren datuak ere.

b) Betetzen ez badira errezetak baliogabetzea eraginen duten ezaugarriak eta eskakizunak identifikatu dira.

c) Errezeta motak farmazia-espezialitatearen arabera eta horiek agintzeko baldintza berezien arabera bereizi dira.

d) Errezeta modalitateen arabera aplikatu beharreko kobratze-ekarpenak kalkulatu dira, indarrean dagoen legezko araudiaren arabera.

e) Produktuak biltzeko kartoiaren eta kupoiaren/zigiluaren informazioa identifikatu da.

f) Organismo edo entitate aseguratzailearen arabera, prestazioaren onuradunaren arabera eta agindutako farmazia-espezialitatearen arabera sailkatu dira errezetak.

g) Errezetak fakturatzeko beharrezko inprimakiak eta izapideak likidazio ekonomikorako epe eta baldintza egokietan egin dira.

h) Programa informatiko baten bitartez bideratu da entitate aseguratzaileetarako fakturazioa.

6. Aplikazio informatikoak erabiltzen ditu, eta biltegia kontrolatzeko erabilgarritasunaren arabera baloratzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Aplikazio informatikoak definitu dira.

b) Aplikazioaren hasierako parametroak identifikatu dira, proposatutako datuen arabera.

c) Produktuen, hornitzaileen eta erabiltzaileen artxiboak aldatu dira, eta altak eta bajak egin dira.

d) Izakinen sarrerak eta irteerak erregistratu dira, eta dagozkion artxiboak eguneratu dira.

e) Biltegia kontrolatzeko dokumentuak landu, artxibatu eta inprimatu dira.

f) Izakinen inbentarioa landu, artxibatu eta inprimatu da.

Edukiak.

Osasunaren antolaketa:

-Osasun sistemaren egitura Espainian eta Nafarroan.

-Lehen mailako arreta: farmazia-bulegoak, lehen mailako arretako farmazia-zerbitzuak eta botika-kutxak.

-Ospitaleak eta zentro soziosanitarioak: farmazia-zerbitzuak.

Farmazia-dokumentazioa administratzea:

-Farmazia-banaketa. Farmazia-biltegiak.

-Farmazia-antolakundeak.

-Jarduera-eremuari aplikatzen zaion indarreko legedia.

-Dokumentazioa farmaziako establezimendu eta zerbitzuetan.

-Farmakozaintza-sistemari buruzko informazioa eta dokumentazioa.

Farmazia- eta parafarmazia-produktuen biltegia kontrolatzea:

-Segurtasun- eta higiene-arauak osasun-biltegietan.

-Produktuak biltegiratzeko eta kontserbatzeko baldintzak.

-Produktuak biltegiratzeko sistema eta antolatzeko irizpideak.

-Stocka kudeatzea.

-Sendagaiak identifikatzeko farmazia-kodeak.

-Biltegiaren kudeaketa eta kontrolerako aplikazio informatikoak.

-Produktuak kontrolatzea.

-Sendagaien eta osasun-produktuen ospitale barneko banaketa-sistemak.

-Farmaziako zerbitzuetan sendagaiak berriro ontziratzea eta berriro etiketatzea.

-Dosifikatzeko sistema pertsonalak.

Eskariak kontrolatzea:

-Produktuak erostea: eskariak egin eta hartzea.

-Substantzia sorgorgarriak eta psikotropikoak eskuratzeko baldintza berezietan beharrezkoak diren eskakizunak.

-Eskariak egin eta hartzeko aplikazio informatikoak.

Errezetak fakturatzeko izapidea:

-Farmazia-prestazioko ekarpenen modalitate eta motak.

-Mediku-errezeta. Errezeta elektronikoa.

-Errezetak fakturatzeko aplikazio informatikoak.

Biltegia kudeatzean Informazioren eta Komunikazioaren Teknologiak aplikatzea:

-Aplikazio informatikoak (kalkulu-orriak, testu-prozesadoreak eta berariazko aplikazioak).

-Informazioaren transmisioa: komunikazio sareak eta posta elektronikoa.

Orientabide didaktikoak.

Farmazia-bulegoari buruzko lanbide moduluaren bitartez ikasleek farmazia-bulego eta- zerbitzu baten kudeaketa eta administrazioari buruzko alderdietan sartu eta kokatzeko aukera izanen dute. Farmaziako establezimendu eta zerbitzuetan produktu eta materialak, fakturazioa eta dokumentazioa kontrolatzeko zereginak betetzeko beharrezkoa den prestakuntza ematen du.

Farmazia-bulegoa kudeatzeko programa informatikoak erabiltzea (farmazia-arloko dokumentazioa kudeatzea eta farmazia- eta parafarmazia-produktuen biltegia kontrolatzea), funtsezkoa da gaur egun. Hortaz, ordenagailua kudeatzeko eta antolatzeko ezinbesteko tresna da, dela farmazia-bulegoan, dela parafarmaziako establezimenduetan eta ortopedia eta ortoprotesiko establezimenduetan. Farmazia-bulegoak informatizatuta daude eta ikusten da teknologia berrietan gero eta inbertsio handiagoa egiten ari dela, farmazia arloko laguntza hobetze aldera. Horregatik, biltegiaren kudeaketan IKTak aplikatzea eta errezeten fakturazioan aplikazio informatikoak aplikatzea ikasturte osoan modu integratuan landuko dira, irakaskuntza-ikaskuntzako eta ebaluazioko jarduera batzuetan zein besteetan.

Beharrezkoa da espazio egokiak eskura izatea, adibidez lantegi-gela, farmazia-bulegoetan erabiltzen diren ekipamendu informatiko eta programekin. Nabarmentzekoa da errezeta elektronikoaren eta farmazia-bulegoen kudeaketa-programetan integratutako berariazko softwarearen (errezeta elektronikoko aplikazioa) garrantzia. Era berean, irakasleek etengabe lanbide-arloarekin harremanetan egon beharko dute, programa horiek erabiltzeari dagokionez eguneratze egokia lortzeko. Gainera, planteatzen diren jarduerak egiteko, farmazia-dokumentazioko ereduak erabiltzea iradokitzen da (errezetak, fakturak, albaranak...).

Edukien sekuentziazioa honako hau izan daiteke: hasteko, sarrera-saio batzuk, osasunaren antolaketari buruzko edukiak lantzeko, ikasleek estatuko zein gure komunitateko osasun-egitura eta farmazia-bulegoen eta ospitaleko farmazia-zerbitzuen zereginak ezagutu behar dituztelako. Gerora, farmazia-dokumentazioa, mediku-errezeten tramitazioa eta, azkenik, biltegiaren kudeaketa landuko dira. Halaber, gainerako edukiak garatzen diren aldi berean IKTak erabiltzea gomendatzen da.

Eduki teorikoak prozedurazko edukien eta jarrerazko edukien mende daude modulu honetan. Horregatik, edukiei batik bat praktikotasunaren aldetik ekitea proposatzen da. Prozedurazko edukiak funtsezkoak dira modulu honetako metodologiaren planteamenduan. Hortaz, komenigarria litzateke kasu praktikoekin eta simulazioekin lan egitea.

Gainera, lan indibiduala eta talde txikiko lana bateratzea gomendatzen da. Bakarkako lanak aukera emanen luke ikasleen gaitasun pertsonalak garatzeko: erantzukizuna, jarraibideak (ahozkoak eta idatziak) betetzea, antolatzeko ahalmena, ekimena, ordena, zorroztasuna... Taldeko lanak aukera emanen du ikasleen gaitasun pertsonalak garatzeko pertsona arteko harremanetan: gizarte gaitasunak, besteak beste, entzuteko gaitasuna eta enpatia, iritzi aniztasunarekiko errespetua, gatazken konponketa elkarrizketaren bidez (negoziazioa, bitartekotza...).

Farmaziako lantegi-gelan taldeko lana eta simulazioak bideratzeko helburuz, eskolak bi saioko tartetan -gutxienez astean bi egunetan- taldekatzea iradokitzen da.

Lantegi-gelan egin beharreko jardueren tipologiari dagokionez, honelako jarduera motak iradokitzen dira:

-Eskabide orriak, albaranak, fakturak, gastu-oharrak, ordainketa-oharrak, itzulketa-orriak aztertzea, hornitzaile batzuen eta besteen dokumentuen ereduak kontuan hartuta.

-Errezeta-mota diferenteak identifikatzea aginduen, prestazioaren eta banatutako produktuaren modalitateen arabera.

-Errezeta elektronikoaren aplikazioa erabiltzea.

-Errezeta mota batzuek eta besteek agertu behar duten dokumentazioa aztertzea.

-Errezetak eredu diferenteekin tramitatzeko ariketa praktikoak.

-Maximo-minimotako termometroak erabili, kalibratu eta garbitzeko eragiketak, eta tenperaturak grafikoki erregistratzea.

-Biltegia kudeatu eta kontrolatzeko aplikazio informatikoak erabiltzea, eta horretarako gehieneko eta gutxieneko stockak erabiltzea, eta eskariak egin eta hartzea.

-Iraungipenen kontrolak egitea programa informatikoen bidez.

-Errezeta mota batzuk eta besteak fakturatzea aplikazio informatikoen bitartez.

-Osasun Departamentuak farmaziako produktuei eta farmazia arloko legediari buruz egiten dituen argitalpen batzuk eta besteak IKTen bidez bilatu eta berrikustea.

Zikloaren edukiak eta, bereziki, modulu honetakoak kontuan hartuta, interesgarria litzateke ikasleek haien prestakuntza ikastetxetik kanpo egin beharreko jarduera hauen bidez osatzea:

-Farmaziako produktuak banatzeko biltegi batera bisita egitea.

-Farmazia- eta parafarmazia-produktuen laborategi batera bisita egitea.

Horren bidez, ikasleek alderdi praktikoak behatzen ahalko lituzkete, eta gelan ikusitako alderdi teorikoetan sakontzen ahalko lukete.

Ebaluazioari dagokionez, nabarmendu behar da prestakuntza izaera duela, eta ikasleen ikasketa-prozesuei nahiz ikasturtearen bilakaeran eragina izan dezaketen gainerako curriculum-elementuei buruzko informazioaren etengabeko bilketan oinarritzen dela, behaketa zuzenaren bidez eta ikasleen jarduera bera aztertuz. Jarduera hori lanetan, laneko koadernoan eta proben emaitzetan agertzen da.

Garrantzitsua da farmaziako establezimendu eta zerbitzuetan produktu eta materialak, fakturazioa eta dokumentazioa kontrolatzeko zereginak betetzeko beharrezkoak diren oinarri teorikoak eskuratu diren ebaluatzea, eta oinarri teoriko horiek proposatutako egoera batean aplikatzeko modua (kasu praktikoa) ere ebaluatzea.

Alderdi hauen ebaluazioa egin liteke:

-Lantokietan beharrezkoa den dokumentazioari buruzko ezagutza teorikoak baloratzea.

-Ariketa praktikoak baloratzea. Ariketa horietan, lehenago proposatutako jarduerak eginen dira, farmazia-bulegoak eta ospitaleko farmazia-zerbitzuak berezko dituzten dokumentuak erabiliz.

-Farmaziaren kudeaketa integraleko programa informatikoa erabiltzeko trebetasuna modu praktikoan baloratzea, biltegia kontrolatzen, errezetak fakturatzen eta produktuak banatzen lan egin ahal izateko.

Horretarako, proba objektiboak zein lan praktikoak erabiltzen ahal dira. Erabiltzen den prozedura edozein dela ere, beti, ahal dela, ebaluazioa ikasteko tresna erabilgarria izanen da (ebaluazio hezitzailea), batez ere, ikasleek gaitasun pertsonalak bereganatu dituzten ala ez baloratu behar denean.

Prozedurarekin eta jarrerarekin zerikusia duten alderdiak ebaluatzeko, komenigarria da ikasleek gelan nahiz lantegi-gelan egin duten lanaren ebaluazioa (behaketa sistematikoa) edukitzea, bai eta ikasleak berak egindako gogoetazko autoebaluazioa ere. Kontuan hartu behar da teknikariak zein lanbide-ingurunetan eginen duen bere lana. Izan ere, gune txiki batean eginen du lan, eta profesionalen arteko harremana oso estua izanen da. Horregatik, talde-lanaren balorazioa ebaluazioaren adierazleetako bat izanen da.

Modulu honek harremana du bigarren urtean egiten den Produktuen antolamendua eta salmenta izeneko lanbide-moduluarekin. Modulu horretarako beharrezkoa da biltegia behar bezala kudeatzeko eta produktuak higiene eta segurtasun baldintza egokietan kontserbatzeko modu egokiak zein diren jakitea. Gainera, harremana du Farmazia-produktuen banaketa eta Parafarmazia-produktuen banaketa izeneko moduluekin, produktu talde biak baldintza egokietan biltegiratu eta kontserbatu beharko direlako, eta gainera, izakinen kontrola eta salmenta egiteko tresna informatiko berbera erabiliko delako. Horretarako, gainera, mediku-errezetak ezagutu beharko dira, baita horien tramitazioa ere. Azkenik, modulu honek Maisu-formulazioari buruzko moduluarekin harremana du, garatu baino lehen lehengaiei, atondurari eta eragiteko moduari buruzko dokumentazioa ezagutu beharko direlako.

Lanbide modulua: Farmazia-produktuen banaketa

Kodea: 0101.

Iraupena: 280 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Farmazia-produktuak banatzeko protokoloak aplikatzen ditu eta agindua edo eskaria interpretatzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Produktuak banatzea eta saltzea bereizi da.

b) Erabiltzaileak kontsulta mediko batera zein kasutan jo behar duen deskribatu da.

c) Paketean agertzen diren sinboloen eta legenden arabera produktua banatzeko baldintzak identifikatu dira.

d) Produktua baliozkoa den epea, jarraibide posologikoak, elkarreraginak eta kontraindikazioak identifikatu dira.

e) Agindutako produktua eta banatutakoa bat datozela egiaztatu da, osaerari, hartzeko bideari eta aurkezpenari dagokionez.

f) Argibide-orrietako eta dokumentazio teknikoetako jarraibide posologikoak interpretatu dira.

g) Sendagaia aurkitu da datu-basean.

h) Farmazia-produktuak identifikatu dira eta horien ezaugarriak deskribatu dira.

i) Erabiltzailearen tratamenduari buruzko datuak euskarri informatikoan erregistratu dira.

2. Sendagaiak banatzen ditu eta aplikazio terapeutikoekin eta erabilera-baldintzekin erlazionatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Sendagaien sailkapen anatomiko-terapeutikoak deskribatu dira.

b) Printzipio aktibo adierazgarrienak identifikatu dira eta aplikazio terapeutikoekin erlazionatu dira.

c) Multzo terapeutikoak ekintza-tokiarekin, aplikazio nagusiekin, erabilera-baldintzekin eta sortutako ondorioekin erlazionatu dira.

d) Farmakoek dituzten kontrako ondorioak deskribatu dira, baita sendagaiekin intoxikatzearen ondoriozko egoerak ere.

e) Sendagai bat hartu ostean espero den erantzuna alda dezaketen egoera fisiologiko bereziak deskribatu dira.

f) Farmazia-espezialitateen katalogoan sendagaiei buruzko datuak aurkitu dira.

g) Farmazia-produktuak eta antzeko funtzioak, ondorioak, ezaugarriak eta erabilera-baldintzak dituzten antzeko beste batzuk erlazionatu dira.

h) Sendagaiari buruzko informazioa eman zaio erabiltzaileari.

i) Automedikazioaren arriskuak deskribatu dira.

j) Dosifikazioaren zerbitzu pertsonalizatua egin da.

3. Ospitale-erabilerako farmazia-produktuak banatzen ditu eta ospitalearen antolamendu-protokoloak identifikatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Unitate-dosi bidezko sendagaien banaketa-sistemaren banaketa definitu da.

b) Banaketarako ospitaleko aginduak eta protokoloak interpretatu dira.

c) Farmazia-produktuen ospitale-kontrola deskribatu da.

d) Sendagaien ospitale barneko banaketa-sistemak zehaztu dira.

e) Ospitaleko unitateen botika-kutxak berraztertzeko eta osatzeko lanetan lagundu da.

f) Eskatutako produktuen araberako agintze-baimenak eta banaketa-eskakizunak zehaztu dira.

g) Produktua aginduarekin bat datorrela egiaztatu da, betiere osagaiari, farmazia-formari, hartzeko bideari eta aurkezpenari dagokienez.

h) Banaketa-fitxak landu dira.

i) Indarrean dagoen legediak ezartzen duen dokumentazioa bete da, baita beste baldintza batzuk ere.

4. Homeopatia-produktuak banatzen ditu eta aplikazio nagusiekin, erabilera-baldintzekin eta sortzen duten ondorioarekin erlazionatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Homeopatia-printzipioak deskribatu dira.

b) Homeopatia-sendagaien ekintza terapeutiko nagusiak adierazi dira.

c) Homeopatia-aginduen oharren esanahia interpretatu da.

d) Homeopatia-sendagaiak erabiltzeko jarraibideak eta arretak azaldu dira, baita horiek zentzuz erabiltzeko jarraibideak ere.

e) Homeoterapian baliagarriak diren iturri dokumentalak identifikatu dira.

f) Homeopatia-produktuei buruzko datu-baseen programa informatikoak erabili dira.

g) Homeopatia-sendagaiari buruzko informazioa eman zaio erabiltzaileari.

5. Produktu fitoterapeutikoak banatzen ditu eta aplikazio nagusiekin, erabilera-baldintzekin eta sortzen duten ondorioarekin erlazionatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Printzipio aktiboak jatorri biosintetikoaren arabera sailkatu dira, eta haien garrantzi terapeutikoa deskribatu da.

b) Interes fitoterapeutikoko bigarren mailako metabolitoen multzo nagusiak deskribatu dira.

c) Sendabelarren printzipio aktiboak isolatzeko, identifikatzeko eta kuantifikatzeko prozedurak deskribatu dira.

d) Patologia bakoitzerako erabilitako sendabelarrak aipatu dira.

e) Sendabelar bakoitzerako ekintza farmakologikoak, erabiltzeko modua eta kontraindikazioak zehaztu dira.

f) Prestakin edo produktu fitoterapeutikoaren kontraindikazioen eta erabiltzeko moduaren berri eman zaio erabiltzaileari.

g) Fitoterapiako iturri dokumental erabilgarriak identifikatu dira, eta kontsultatzeko behar besteko zorroztasunik ez dutenetatik bereizi dira.

h) Sendabelarrei buruzko datu-baseen programa informatikoak erabili dira.

i) Sendabelarretako sendagaiei dagokienez indarrean dagoen legezko araudia azaldu da.

j) Produktu fitoterapeutikoari buruzko informazioa eman zaio erabiltzaileari.

6. Animaliengan erabiltzeko produktuak banatzen ditu eta aplikazio nagusiekin, erabilera-baldintzekin eta sortzen duten ondorioarekin erlazionatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Animaliengan erabiltzeko sendagaien kontzeptua definitu da.

b) Animaliengan erabiltzeko sendagaien artean terapeutikan gehien erabiltzen diren sendagaiak deskribatu dira.

c) Animaliengan erabiltzeko sendagaien ekintza terapeutiko nagusiak adierazi dira.

d) Animaliengan erabiltzeko sendagaiak erabiltzeko jarraibideak eta arretak zerrendatu dira, baita horien zentzuzko erabilera ere.

e) Farmazia-espezialitateen katalogoan animaliengan erabiltzeko sendagaiei buruzko datuak aurkitu dira.

f) Animaliengan erabiltzeko sendagaiei buruzko datu-baseen programa informatikoak erabili dira.

g) Animaliengan erabiltzeko produktuaren berri eman zaio erabiltzaileari, eta erabiltzeko baldintzak, aplikazioa eta kontraindikazioak deskribatu zaizkio.

Edukiak.

Farmazia-produktuen eskaera edo agindua interpretatzea:

-Farmazia laguntza. Farmaziako teknikariaren zereginak.

-Sendagaiak banatu eta saltzea:

  • Medikuaren agindua behar duten sendagaiak.
  • Agintze-baimenak eta banaketa-eskakizunak.
  • Medikuaren agindua behar ez duten sendagaiak banatzea.

-Banatutako sendagaiak erregistratzea.

-Sendagaiak atontzea.

-Farmaziako produktuak banatzeko aplikazio informatikoak eta horiek erabiltzeko aholkuak.

Sendagaiak banatzea:

-Sendagaiak hartzea:

  • Sendagaiaren jatorria.
  • Sendagaiaren osagaiak.
  • Farmazia-formak.
  • Sendagaiak emateko bideak.
  • Dosia: dosi motak eta kalkulua. Indize terapeutikoa. Dosifikazioan eragina duten faktoreak.

-LADMER prozesua: askatzea, xurgatzea, banatzea, metabolismoa, hustuketa eta erantzuna.

-Sendagaien elkarreraginak.

-Inguruabar berezietako sendagaiak.

-Sendagaiak sailkatzeko sistemak. Sailkapen anatomoterapeutiko eta kimikoa (ATC).

-Talde terapeutikoak. Farmaziako teknikariaren zereginak talde terapeutiko batzuetako eta besteetako sendagaien banaketarako farmazia-laguntzan.

-Farmazia-espezialitateen katalogoa.

-Sendagaiaren datu-baseetako aplikazio informatikoak.

Ospitale-erabilerako farmazia-produktuak banatzea:

-Unitate-dosi bidezko banaketa-sistema.

-Kontrol bereziak dituzten farmakoak.

-Indarrean dagoen legedia.

-Ospitale-zerbitzuko kudeaketa eta banaketako aplikazio informatikoa.

Homeopatia-produktuak banatzea:

-Homeopatiaren oinarrizko printzipioak.

-Farmakologia eta farmakognosi homeopatikoa.

-Homeopatiako produktuen aurkezpenak eta sendagai homeopatikoak hartzea.

-Albaitaritzako homeopatia.

Produktu fitoterapeutikoak banatzea:

-Fitoterapia gaur egungo terapeutikan.

-Sendabelarren erabilera terapeutikoa. Kontraindikazioak, prekauzioak eta elkarreraginak.

-Sendabelarrak aurkeztu eta prestatzea.

-Sendabelarren datu-baseak.

Animaliengan erabiltzeko sendagaiak banatzea:

-Animaliengan erabiltzeko sendagaien artean terapeutikan gehien erabiltzen direnak.

-Sendagaien arrastoa animalia-jatorria duten elikagaietan.

-Animaliengan erabiltzeko sendagaien datu-baseak.

Orientabide didaktikoak.

Lanbide modulu hau, eta Parafarmazia-produktuen banaketaren modulua, tituluaren muina dira, haien edukiak profesional honen berezko gaitasunak eskuratzeko oinarrizkoak direlako. Teknikari horrek fakultatibo baten gainbegiratupean farmaziako produktuen banaketako zerbitzugintzaren zereginak betetzeko beharrezkoa den prestakuntza ematen du.

Banaketa funtseko elementua da farmazia-laguntzan, eta banaketa modu eraginkorrean egin ahal izateko, harremanetarako ahalmena zeharkako eta garrantzirik handieneko prozedura bihurtzen da, dela bezero-eriarekiko harremana, dela lankideekikoa. Teknikariak erabiltzaileekin konfiantzazko harremana ezarri behar du, eta interesa, hurbiltasuna, errespetua, adeitasuna eta diskrezioa (konfidentzialtasuna errespetatzea) agertu behar ditu. Gaitasun pertsonal horri esker mailarik handienean egiten ahalko du bere lana, eta kontuz eta segurtasunez esku hartzen ahalko du, jasotako laneko jarraibideak betez, baita arazoak konpondu eta banakako erabakiak hartu ere, ezarritako arau eta prozedurei jarraituz, horiek bere eskumeneko eremuaren barnean definituta baitaude.

Modulu hau teoriko-praktikoa denez, komenigarria da lantegi-gela izatea bertan kasu praktikoak egiteko, horrela farmazia-bulegoetako benetako lana simulatzen baita. Simulazio horien bitartez ikasleek komunikaziorako trebetasunak erakutsiko dituzte, eta informazioa argi transmitituko dute, modu ordenatu, egituratu, argi eta zehatzean, eta aldi berean arretaz entzunen dute.

Edukiak lantzeko, interesgarria litzateke farmazia-laguntza identifikatzea -zerbitzugintzaren oinarri baita-, baita lan horretako laguntza-zeregina ere. Horrela, kontuan hartzen ahalko ditugu banaketa zein jarraipen farmakoterapeutikoa. Hortaz, komenigarria litzateke moduluari izaera globala ematea- modu horretan, ibilbide didaktikoa oinarrizko farmakologia eta farmakozinetikako kontzeptu batzuekin has liteke, kontzeptu horiek sendagaiak behar bezala banatzeko beharrezkoak direlakoan. Eduki horiek sendagai baten osagaiei eta farmazia-formei eta sendagaiak emateko bideei buruzkoak dira. Jarraian, LADMER prozesuarekin zerikusia duten alderdiak eta sendagaiekin zerikusia duten arazoak jorratzen ahalko lirateke. Moduluaren sarrera hau amaitzeko, atondura-materialaren ezaugarri egokiak eta sendagaiak ezin hobeto kontserbatzeko beharrezkoak diren baldintzak aztertzen ahalko lirateke.

Jarraian, ospitaleko banaketaren berezko ezaugarriak aztertzea iradokitzen da, baita aplikazio nagusiak ere, eta geroago produktu homeopatiko eta fitoterapeutikoen erabilera-baldintzak eta produktu horiek sortzen duten ondorioa. Teknikari horrek sendagaiak sailkatzeko sistemak ezagutu behar ditu. Talde terapeutikoak deskribatzeko, sistema eta aparatuen multzoen araberako irizpide bati jarraitzen ahalko litzaioke, bizi funtzioen ereduari erreparatuz: hasi nutrizio funtzioetatik (digestio aparatua, arnas aparatua, zirkulazio sistema, metabolismoa eta iraizte-sistema), jarraian harreman funtzioak (nerbio sistema, sistema immunitarioa, endokrinoa eta lokomozio aparatua) eta azkenik ugalketa funtzioak (ugalketa aparatua). Azkenik, sendagaiak egoera berezietan ematea aztertuko litzateke. Aurreko taldeetako bakoitzean gehien banatzen diren farmakoak eta osasunari buruzko aholku egokiak landuko dira.

Farmakoen merkataritzako izenak eta printzipio aktiboak ezagutzeko, Nafarroan gehienetan agintzen diren farmakoen zerrendak (Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentuaren datuak) eta biltegietako batean gehien saltzen direnen zerrendak (errezetarik gabeko farmakoak barne direla) erabiliko dira. Azkenik, albaitaritzako farmaziako produktuak aztertzen ahalko lirateke.

Metodologia teoriko-praktikoa erabili beharko litzateke, bereziki azpimarratuz, azken horretan, irakaskuntza-ikaskuntza prozesu osoa, kasu praktikoen eta simulazioen bidez. Gainera, lan indibiduala eta talde txikiko lana bateratzen ahalko lirateke, horrela, ikasleen gaitasun pertsonalak landu eta baloratu ahal izateko.

Bakarkako lanak aukera emanen du ikasleen gaitasun pertsonalak baloratzeko: erantzukizuna, jarraibideak betetzea (ahozkoak eta idatziak), antolatzeko gaitasuna, ekimena, ordena, zehaztasuna...

Taldeko lanak aukera emanen luke ikasleen gaitasun pertsonalak baloratzeko pertsona arteko harremanetan: gizarte gaitasunak, besteak beste, entzuteko gaitasuna eta enpatia, iritzi aniztasunarekiko errespetua, gatazken konponketa elkarrizketaren bidez (negoziazioa, bitartekotza)...

Modulu honetako ikaskuntzaren emaitzak lortzeko askotariko jarduerak daude aukeran. Hona hemen batzuk:

-Sendagai baten ezaugarriak eta funtzioak azaltzea.

-Farmazia-formak sailkatzea, egoera fisikoaren eta askatzeko moduaren arabera.

-Sendagaiak hartzeko bideen abantailak eta desabantailak identifikatzea.

-Farmakoen erantzuna aldarazi dezaketen egoera fisiologiko bereziak deskribatzea.

-Farmako nagusien jarraibide posologikoak, indikazioak eta kontraindikazioak deskribatzea.

-Sendagaiak atontzeko materialek izan behar dituzten ezaugarri egokiak aztertzea, eta horretarako sendagaietan agertzen den sinbologia interpretatzea.

-Farmaziako produktuak ez banatzeko irizpideak aztertzea, aginduan legezko eskakizunak falta direlako edo erabilera egokiari buruzko arrazoizko zalantza dagoelako, banaketa libreko produktuen kasuan.

-Farmazia-produktuen eta parafarmazia-produktuen arteko diferentziak azaltzea, eta horretarako banaketa eta salmenta kontzeptuekiko harremana ezartzea.

-Farmazialariari kontsulta egitea beharrezkoa deneko kasuak bereiztea.

-Sendabelarrei buruzko informazioa biltzea eta fitoterapiaren ekintza farmakologikoak, erabiltzeko modua eta kontraindikazioak deskribatzea.

-Homeopatia-produktuen ekintza terapeutiko nagusiak eta produktu horiek dosifikatzeko jarraibideak nahiz erabiltzeko arretak deskribatzea.

-Albaitaritzako farmaziako produkturik ohikoenak ezagutzea.

-Moduluko edukiei buruzko informazioa bilatu eta aztertzea, hainbat euskarritan.

Komenigarria litzateke ebaluazioa egiteko tresna gisa kasu praktikoak erabiltzea, proposatutako metodologiarekin bat eginez. Modu horretan baloratzen ahalko ditugu banaketarekin zerikusia duten alderdi batzuk: informazioa modu ordenatu, egituratu, argi eta zehatzean transmititzeko komunikazio-trebetasunak, eta aldi berean arretaz entzutea.

Gainera, egokia litzateke ikasleek gelan eta farmaziako lantegi-gelan egindako lanaren ebaluazioa (behaketa sistematikoa), etab. eskura izatea; halaber, ikaslearen beraren gogoetazko autoebaluazioa ere kontuan hartu beharko litzateke.

Erabiltzen den prozedura edozein dela ere, beti, ahal dela, ebaluazioa ikasteko tresna erabilgarria izanen da (ebaluazio hezitzailea), batez ere, ikasleek gaitasun pertsonalak bereganatu dituzten ala ez baloratu behar denean.

Kontuan hartu behar da teknikariak zein lanbide-ingurunetan eginen duen bere lana. Izan ere, gune txiki batean eginen du lan, eta profesionalen arteko harremana oso estua izanen da. Horregatik, talde-lanaren balorazioa ebaluazioaren adierazleetako bat izanen da.

Ikasturtean zehar jarduera orokorrak edo integratzaileak egiten ahalko lirateke. Jarduera horietan, moduluaren garapenean eskuratu diren jakintzak aplikatu beharko dira, eta horrela, ikasleek gaitasun orokorraz jabetzea lortuko dute.

Modulu hau eta Parafarmazia-produktuen banaketaren modulua lanbidearen muina dira, eta horrenbestez, zikloaren muina ere bai. Bi moduluetan agertzen da farmazia-bulegoetan eta farmazia-zerbitzu batzuetan eta besteetan egiten den funtsezko jarduera: banatzea, farmazia-laguntzaren funtsezko elementua, bi moduluen arteko diferentzia banatu beharreko produktuen mota dela. Horregatik, komenigarria litzateke modulu honetan ezartzen den oinarri teoriko-praktikoa bigarren urteko Parafarmazia-produktuen banaketaren moduluarekin bat etortzea.

Funtsezko harreman horrez gain, Oinarrizko anatomofisiologia eta patologiari buruzko moduluarekin ere koordinatu beharko litzateke. Horrela, Farmazia-produktuen banaketari buruzko moduluan sendagaien eraginari buruzko edukiak ematen direnerako, ikasleak anatomia eta fisiologiari buruz beharrezkoak diren edukiez jabetuta egonen dira.

Farmazia-bulegoari buruzko moduluarekin ere erlazionatuko da. Modulu horretan komenigarria litzateke errezeten antolaketa eta tratamendua aldez aurretik aztertzea, horien gaineko jakintza ezinbestekoa baita banaketari buruzko modulua garatzeko.

Farmazia-produktuen banaketari buruzko modulu honetan lortutako gaitasuna oinarri gisa erabiltzen ahalko da teknikariak -fakultatibo batek gainbegiratuta- osasuna sustatzeko jarduerak egin ahal izan ditzan. Horregatik, komenigarria litzateke Osasunaren sustapenari buruzko modulua ematen duten irakasleekin koordinatzea. Era berean, Produktuen antolamendua eta salmenta izeneko moduluarekin koordinatu beharko litzateke, komunikazio prozesu eta protokoloen aplikazioagatik eta bezeroen tipologiari buruzko ezagutzagatik.

Lanbide modulua: Laborategiko oinarrizko eragiketak

Kodea: 0103.

Iraupena: 200 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Segurtasun arauak karakterizatzen ditu, farmazia-bulegoetako laborategietan eta ospitaleko farmazia-zerbitzuetan indarreko legedia betez baldintza egokietan lan egiteko.

Ebaluazio irizpideak:

a) Laborategiaren barnean segurtasun-baldintza egokietan lan egitearen garrantzia baloratu da.

b) Laborategian dauden arrisku faktoreak identifikatu dira.

c) Arrisku egoera kontuan hartuta, babes neurriak deskribatu dira.

d) Prebentzio neurriak sailkatu dira laborategiaren barneko arrisku faktoreak kontuan hartuta.

e) Osasunerako kalteak deskribatu dira, horiek sortzen dituzten arrisku eragileen arabera.

f) Laborategian segurtasun arauak aplikatu dira, jarduera zehatzak kontuan hartuta.

2. Laborategiko zerbitzu osagarriko instalazioak eta materialak mantentzen ditu, beharrezko baliabideak identifikatuz eta tresna egokiak erabilitako teknika nagusiekin erlazionatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Beira, kortxo, kautxu eta metalezko materialak identifikatu ditu -ohiko izendapenaren eta eskema edo irudikapen grafikoaren bitartez- eta betetzen duten funtzioarekin erlazionatzen ditu.

b) Laborategiko berotze- eta hozte-sistemak prestatu dira, eta beroa edo hotza behar duten eragiketetan erabiltzeko elementuak, ekipamenduak eta aparatuak ezagutu dira.

c) Laborategian hutseko produkzioko ekipamenduak eta presio murriztuko oinarrizko eragiketak egiteko konexioak deskribatu dira, baita presioa neurtzeko tresna ere.

d) Laborategian erabili beharreko urak bitarteko egokiekin tratatzeko teknikak aplikatu dira, eta aplikatutako tekniken printzipioa azaldu da.

e) Laborategiko materialak eta tresnak sailkatu dira eta haien funtzioarekin eta erabiltzen diren teknikaren funtsarekin erlazionatu dira, prozedura jakin batean erabiltzea justifikatuz.

f) Laborategiko tresnak garbitzeko, kontserbatzeko eta esterilizatzeko teknika nagusiak aplikatu dira.

3. Kontzentrazio jakin bateko disoluzio motak prestatzen ditu, beharrezko kalkuluak eginez eta teknika eta ekipamendu egokiak erabiliz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Substantzia sinple eta konposatu kimiko nagusiak identifikatu dira, ontzia markatzeko sistemen laguntzarekin edo zehaztapen teknikoei buruzko dokumentuekin, betiere behaketaren bidez eta horien propietateekin alderatuz.

b) Konposatu kimikoak behar bezala sailkatu dira, multzo funtzionalari eta egoera fisikoari erreparatuz.

c) Disoluzioak zehaztu dira, haien fase fisikoaren eta kontzentrazioaren arabera.

d) Hainbat kontzentrazio-unitatetan adierazitako disoluzioak prestatzeko beharrezko kalkuluak egin dira.

e) Kontzentrazio-unitate bakoitzaren eskakizunen arabera disoluzioa prestatzeko moduak bereizi dira, eta disoluzio horiek egiteko beharrezko etapak eta ekipamenduak ezarri dira.

f) Konposatu kimikoak nazioarteko arauak erabiliz formulatzeko eta izendatzeko ariketak egin dira, eta lotura mota adierazi da, betiere osatzen dituzten elementuen propietateen arabera eta sistema periodikoan duten kokapenaren arabera.

g) Disoluzioak eta horien diluzioak prestatu dira, masa eta bolumen egokiak neurtu dira, eta prestatzeko teknika beharrezko segurtasunarekin aplikatu da.

4. Oinarrizko eragiketen bidez bereizten ditu substantzien nahasketak, eta egindako eragiketa sortzen den prozesuarekin edo aldatzen den aldagaiarekin erlazionatzen da.

Ebaluazio irizpideak:

a) Nahasketaren osagaien ezaugarriak identifikatu dira, bereizteko teknika eraginkorra hautatzearren.

b) Nahasketa baten osagaiak bereizteko edo substantzia bat arazteko gehien erabiltzen diren teknikak zehaztu dira, eta horien oinarriak deskribatu dira, osagaien izaerarekin erlazionatuz.

c) Ekipamendua osatzen duten elementu nagusiak muntatu eta desmuntatu dira, eta zerbitzu osagarriekiko beharrezko konexioak ezarri dira, betiere nahasketak bereizteko ekipamenduen planoak eta eskemak abiapuntu izanik.

d) Muntatzeko tresna edo aparatuen erabilera justifikatu da.

e) Tamaina murrizteko tekniken bitartez, saiakuntza edo analisia egiteko lagin jakin bat prestatu da, agregazioko eta arazketako egoerara egokituz.

5. Substantzia bat identifikatzen du eta haren parametrorik garrantzitsuenak neurtuz eta interpretatuz zehazten du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Jarraitu beharreko prozedura interpretatu da eta egin beharreko eragiketak identifikatu dira.

b) Neurtu beharreko substantziaren parametroak identifikatu dira.

c) Substantzien parametro fisikoak zehazteko neurketa materiala, tresnak eta aparatuak prestatu dira.

d) Analisia egiteko beharrezko disoluzioak edo erreaktiboak prestatu dira, prozeduraren zehaztapenen arabera.

e) Substantziak identifikatzeko beharrezko ezaugarrien balioak neurtu dira (dentsitatea, biskositatea, irakite-tenperatura, fusio-tenperatura, pH-a, kolorea).

f) Behar bezala jardun da, emaitzen kalkuluak egiteko adierazpen matematikoak erabiliz, eta datuak zeharka neurtuta.

g) Grafikoki irudikatu dira neurtutako aldagaia eta funtzioa, eta emaitzak lortzeko datuak sartu dira.

6. Laginak hartzeko ohiko teknikak aplikatzen ditu, eta identifikatzeko, kontserbatzeko eta erregistratzeko prozedura nagusiak jarraitzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Produktuaren egoera fisikoaren arabera hartu da lagina, eta horren homogeotasun-maila egiaztatu da.

b) Laginak hartzeko tresneria eta lagina jasoko duen ontzia garbi dauden egiaztatu da.

c) Lotea, lagina hartu behar den produktua eta laginaren data identifikatu dira, baita lagina zuzen markatzeko eta erreferentziatzeko beharrezko datu guztiak ere.

d) Laborategiko sarrera-erregistroa eta kontrol-fitxa osatu da.

e) Analisia egin ostean, lagina biltegiratu da, iraungitze data finkatu da, eta lagina dagokion ontzira itzultzea erabaki da -edo suntsitzea edo birziklatzea-.

f) Laginak hartzeko erabili beharreko materiala identifikatu da, laginaren agregazio-egoera hartu da kontuan, eta prozedura idatzi bati jarraituz hartu dira laginak.

g) Arauen arabera beharrezkoak diren laginketa-unitateen kopurua eta laginketa homogeneoa eta adierazgarria lortzeko beharra erlazionatu da.

h) Masa eta bolumena neurtzeko ohiko teknikak aplikatu dira, zein unitatetan adierazten den zehaztuz, eta erabiliko den laginaren alikuotarako teknika egokia aplikatu da.

i) Lagina identifikatzeko prozedurak aplikatu dira, baita laginaren ezaugarriak babesteko teknikak ere, laborategira garraiatzen den arte.

j) Erabili ostean, laginak diluitzeko edo kontzentratzeko, neutralizatzeko, ezabatzeko edo birziklatzeko teknikak bereizi dira, eta, kasu jakinetan, ingurumenaren gaineko eraginak saihesteko teknika egokia justifikatu da.

Edukiak.

Laborategiko segurtasun arauen ezaugarriak:

-Laborategian agertzen diren arrisku faktoreak.

-Prebentzio- eta babes-neurriak laborategian.

-Segurtasun arauak laborategian.

Laborategiko materialak prestatzea eta mantentzea:

-Laborategian ohikoak diren materialak.

-Laborategiko zerbitzu osagarriak.

-Materiala garbitu eta esterilizatzeko teknika eta prozedurak.

Disoluzioak prestatzea:

-Disoluzio motak.

-Disoluzioen propietateak.

-Disoluzio baten kontzentrazioa.

-Disoluzioak prestatzea. Etiketatzea, identifikazioa, kontserbazioa.

-Aparatu bolumetriko eta grabimetrikoak kalibratzea.

-Neurtzeko metodoak eta unitateak.

Substantziak bereiztea:

-Substantziak manipulatzea.

-Bereizte mekanikoak.

-Bereizte difusionalak.

-Eragiketako prozedura normalizatuak.

Substantziak identifikatzea eta haien ezaugarriak zehaztea:

-Saiakuntza fisikoak eta analisi kimikoak.

-Substantziak identifikatzeko prestaketa-eragiketak.

-Disoluzioak eta erreaktiboak prestatzea.

-Parametroak neurtzea.

Laginak hartzea:

-Laginak hartzeko eskuzko metodoa edo metodo automatikoa.

-Laginketarako ekipamendu eta materiala.

-Laginak tratatzeko ekipoak mantentzea.

-Laginak ontziratzeko, garraiatzeko, markatzeko eta atontzeko prozedurak.

Orientabide didaktikoak.

Modulu honen bitartez, ikasleek farmazia-bulegoetako laborategietan eta ospitaleko farmazia-zerbitzuetan argibide teknikoei eta segurtasun eta kalitateko protokoloei jarraituz farmazia-produktuak eta antzekoak egiteko beharrezkoak diren laborategiko oinarrizko eragiketak egiten ahalko dituzte.

Eduki teorikoak prozedurazko edukien eta jarrerazko edukien mende daude modulu honetan. Horregatik, edukiei batik bat praktikotasunaren aldetik ekitea proposatzen da.

Modulu praktikoa denez, eskola ordu gehienak farmazia-laborategian emanen dira. Laborategi horrek moduluan aztertuko diren jarduera eta prozedurak egiteko beharrezkoak diren tresna, material eta produktuak izan beharko ditu. Eduki kontzeptualenak Interneterako sarbidea eta proiektagailua dituen balio anitzeko gela batean garatzen ahalko lirateke.

Moduluaren ezaugarriak kontuan hartuta, eta jarduerak egiteko eskola aldiak ahalik eta ondoen aprobetxatzeko, eskolak 2 orduko saioetan taldekatzea iradokitzen da. Horrela, talde-lana eta farmazia-laborategiko praktikak egiten ahalko dira. Modulu honetako edukiak garatuz, ikasleek bere eginen dituzte laborategiko segurtasun eta higienearen balioak eta trebetasun eta lan ohitura egokiak hartuko dituzte, seguruak bai berentzat eta bai gainerako ikaskideentzat.

Laborategiko oinarrizko eragiketak aztertzeko, aldez aurretiko jakintza batzuk beharrezkoak dira. Jakintza horiek ezinbestekoak dira laborategi batean edozein lan egiteko. Horregatik, edukien sekuentziazioari dagokionez, egokia litzateke laborategiko segurtasuna, tresneria eta erabili ohi diren ekipamenduak aztertzen dituzten gaiekin hastea eduki horien garapena.

Jarraian, materiala garbitu eta esterilizatzeko teknika eta prozedurak zehaztuko dira. Hortik aurrera, gai orokorragoak aztertzen ahalko lirateke, orokorragoak, baina laborategiko lanerako funtsezkoak, adibidez magnitude eta unitateei eta disoluzioak egiteko eragiketei buruzko ezagutza. Gai horiek zeharkakoak direla uste da, eta ikasturte osoan landu beharko dira.

Azkenik, oinarrizko eragiketak azaltzeari ekinen zaio, substantzien bereizketa, identifikazioa eta karakterizazioa ardatz hartuta, eta azkenik, moduluko azken fasean laginak hartuko dira, eta lagin horiek ontziratzeko eta atontzeko metodo, ekipamendu eta prozedurak ezagutuko dira.

Laborategiko lanaren berezko jarrerekin zerikusia duten edukiak, adibidez lanaren doitasun eta txukuntasuna, protokoloak betetzeko zorroztasuna eta segurtasun eta higiene arauen errespetua, modu sistematikoan eta zeharka kontuan hartuko dira, irakaskuntza-ikaskuntzako jardueraren batean berariaz lantzen eta azaltzen badira ere.

Metodologia teoriko-praktikoa erabili behar litzateke, bereziki azken hori azpimarratuz, irakaskuntza-ikaskuntza prozesu osoan. Modulu honen garapenean, komenigarria litzateke kontzeptu teoriko asko ez sartzea baina, hori bai, landutakoak behar bezala barneratu direla ziurtatzea, horrek erraztuko baitu beste moduluetako edukiak behar bezala garatzea eta ongi ulertzea.

Ikasleek bakarka eginen dituzte irakaskuntza-ikaskuntza jardueretako asko, eta horrela ikasturtean zehar erakusten ahalko dute lortu beharreko gaitasunak lortu dituztela. Baina, horrez gain, zenbaitetan garrantzitsua izanen da talde-lana, laborategiko egiazko lanera hurbilduko baititu ikasleak. Izan ere laborategian zenbait pertsonaren egitekoak planifikatu eta koordinatu egiten dira denbora eta baliabideak ahalik ongien erabiltzeko.

Laborategian egiten ahal diren jardueren tipologiari dagokionez, honelako jarduera motak iradokitzen dira:

-Laborategiko materialak eta tresnak identifikatu, sailkatu eta erabiltzea, bakoitzaren funtzioarekin eta erabiltzen den teknikaren funtsarekin erlazionatzea, material eta tresna horiek modu ordenatu eta egokian jartzea modu jakin batean jarduteko.

-Laborategi batean maizen gertatzen ahal diren arrisku egoerak identifikatzea, eta horiek nola saihestu jakitea.

-Farmazia-laborategi batean aplikatu beharreko berariazko prebentzio-neurriak hautatu eta aztertzea.

-Lokalaren eta erabilitako material eta ekipamenduen garbiketa, asepsia eta deskontaminaziorako teknika orokorrak aplikatzea.

-Beharrezko kalkuluak egitea disoluzioak prestatzeko (hainbat kontzentrazio-unitatetan adierazita) eta disoluzio bat eskatzen den segurtasunaz prestatzeko.

-Nahasketa baten osagaiak bereizteko edo substantzia bat arazteko gehien erabiltzen diren teknikak aztertzea.

-Substantzien parametro fisikoak zehazteko materiala, tresnak eta aparatuak hautatzea.

-Eskatutako zehaztapenak egiteko ontzirik egokienak eta laginaren kantitaterik egokiena zein den ezagutzea.

-Laginaren ezaugarriak laborategira garraiatzen diren arte babesteko teknikak identifikatzea.

Laborategian egiten diren irakaskuntza-ikaskuntzako eta ebaluazioko jarduerek praktika esperimentalak izan behar dute. Ahal dela, farmazia-bulegoen eta ospitaleko farmazia-zerbitzuen errealitatetik hurbilekoak izanen dira.

Eduki teorikoetarako, proba objektiboak zein lan praktikoak erabiltzen ahalko lirateke. Erabiltzen den prozedura edozein dela ere, beti, ahal dela, ebaluazioa ikasteko tresna erabilgarria izanen da (ebaluazio hezitzailea), batez ere, ikasleek gaitasun pertsonalak bereganatu dituzten ala ez baloratu behar denean.

Prozedurarekin eta jarrerarekin zerikusia duten alderdiak ebaluatzeko, funtsezkoa da ikasleek gelan nahiz laborategian egin duten lanaren ebaluazioa (behaketa sistematikoa) edukitzea, bai eta ikasleak berak egindako gogoetazko autoebaluazioa ere.

Azkenik jarduera bat egiten ahalko litzateke, zeinak, modu global eta bateratzailean, bide emanen baitu jarrerak eta jarduketak behatzeko, moduluko lan unitateetan eskuratutako gaitasunak aplikatu behar diren egoera baten aurrean.

Funtsezkoa da modulu honek Maisu-formulazioari buruzko moduluarekin duen harremana. Izan ere, modulu honetako edukiak ezinbesteko oinarri dira Maisu-formulazioari buruzko moduluan aztertuko diren prozedurak behar bezala aprobetxatu ahal izateko. Hortaz, bi moduluak elkarren osagarritzat jotzen ahal dira.

Modulu honek harremana du, halaber, Osasunaren sustapenari buruzko moduluarekin, kontrol analitiko errazei dagokienez. Izan ere, analisi horiek behar bezala egiteko, hartutako laginak behar bezala maneiatzen jakin behar da, laborategiko oinarrizko higiene eta segurtasun neurriak kontuan hartuta.

Lanbide modulua: Lehen sorospenak

Kodea: 0020.

Iraupena: 60 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Larrialdi batean eman beharreko laguntzaren lehen balorazioa egiten du, arriskuak, eskura dauden baliabideak eta behar den laguntza mota deskribatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Ingurua aseguratu da, prozedura egokiaren bidez.

b) Istripua izan duten pertsonak manipulatzean norbera babesteko teknikak identifikatu dira.

c) Larrialdietarako botika-kutxaren gutxieneko edukia eta bertako produktuak eta botikak erabiltzeko jarraibideak deskribatu dira.

d) Jarduteko lehentasunak ezarri dira, biktimak asko direnean.

e) Arnasbideak libre daudela egiaztatzeko prozedurak deskribatu dira.

f) Aireztapen oxigenazioaren funtzionamendu baldintza egokiak identifikatu dira.

g) Odoljarioa dagoenean jarduteko prozedurak deskribatu eta gauzatu dira.

h) Konorte maila zein den jakiteko prozedurak deskribatu dira.

i) Bizi konstanteak neurtu dira.

j) Jarduteko sekuentzia identifikatu da, ILCORek (Berpizteari buruzko Nazioarteko Koordinazio Batzordea) ezarritako protokoloaren arabera.

2. Oinarrizko bizi-euskarriaren teknikak aplikatzen ditu, deskribatu egiten ditu eta lortu beharreko helburuarekin erlazionatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Bihotz-biriketako bizkortzearen oinarriak deskribatu dira.

b) Arnasbideak irekitzeko teknikak aplikatu dira.

c) Aireztapena eta zirkulazioa bizkortzeko teknikak aplikatu dira.

d) Kanpoko desfibrilazio erdiautomatikoa (DEA) egin da.

e) Bizkortu ondoko neurriak aplikatu dira.

f) Lesio, patologia edo traumatismo ohikoenak zein diren azaldu da.

g) Istripua izan duenaren lehen mailako eta bigarren mailako balorazioak deskribatu dira.

h) Lehen sorospenak aplikatu dira, agente fisiko, kimiko eta biologikoek eragindako lesioen aurrean.

i) Lehen sorospenak aplikatu dira, larrialdietako patologia organikoen aurrean.

j) Zein kasu edo egoeratan ez den esku hartu behar zehaztu da.

3. Biktimak immobilizatzeko eta mobilizatzeko prozedurak aplikatzen ditu, baliabide materialak eta teknikak aukeratu ondoren.

Ebaluazio irizpideak:

a) Biktimari laguntzeko behar diren maniobrak egin dira.

b) Immobilizatzeko eta mobilizatzeko baliabide materialak identifikatu dira.

c) Zauritua jarrera egokian egon dadin hartu behar diren neurriak deskribatu dira.

d) Mobilizazio eta garraio ezegokien ondorioak azaldu dira.

e) Eriak eta zaurituak immobilizatzeko eta mobilizatzeko sistemak prestatu dira, material konbentzional eta arruntak edo inguruan eskura dauden materialak erabiliz.

f) Segurtasunerako eta norbera babesteko arauak eta protokoloak aplikatu dira.

4. Laguntza psikologikoko eta autokontroleko teknikak aplikatzen dizkie istripua izan duenari eta lagunei, eta komunikaziorako estrategia egokiak deskribatu eta aplikatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Istripua izan duenarekin eta lagunekin komunikatzeko oinarrizko estrategiak deskribatu dira.

b) Istripua izan duenaren premia psikologikoak detektatu dira.

c) Istripua izan duenaren egoera emozionala hobetzeko laguntza psikologikoaren oinarrizko teknikak aplikatu dira.

d) Istripua izan duenari jarduketa osoan zehar konfiantza eta baikortasuna eragitearen garrantzia baloratu da.

e) Istripu, larrialdi eta dolu egoeretan antsietatea dakarten faktoreak identifikatu dira.

f) Dolu, antsietate eta larritasun edo oldarkortasun egoerak kontrolatzeko zein teknika erabili behar diren zehaztu da.

g) Laguntza emateko ahaleginaren porrota psikologikoki gainditzeko zein teknika erabili behar diren zehaztu da.

h) Estres egoeretan autokontrolak duen garrantzia baloratu da.

Edukiak.

Larrialdian eman beharreko laguntzaren lehen balorazioa:

-Larrialdietako sistemak.

-Lehen sorospenen xedeak eta mugak.

-Lege esparrua, erantzukizuna eta lanbide etika.

-Istripu motak eta horien ondorioak.

-Bizi-estutasunaren zeinuak helduengan, haurrengan eta bularreko haurrengan.

-Ingurua babesteko metodo eta materialak.

-Norberak hartu beharreko babes neurriak.

-Lehen sorospenetako botika-kutxa.

-Jarduteko lehentasunak, biktimak asko direnean. Biktimak aukeratzeko metodoak.

-Larrialdiaren zeinuak eta sintomak.

-Konorte mailaren balorazioa.

-Bizi konstanteen neurketa.

-Miaketarako protokoloak.

-Medikuntza eta osasun arloko terminologia lehen sorospenetan.

-Informazioa emateko protokoloa.

Bizi-euskarriaren tekniken aplikazioa:

-Arnasbideak irekita daudela kontrolatzea.

-Bihotz-biriketako bizkortze oinarrizkoa.

-Kanpoko desfibrilazio erdiautomatikoa (DEA).

-Istripua izan duenaren balorazioa.

-Hasierako laguntza, agente fisikoek eragindako lesioetarako (traumatismoak, beroa edo hotza, elektrizitatea eta erradiazioak).

-Hasierako laguntza, agente kimiko eta biologikoek eragindako lesioetarako.

-Hasierako laguntza, larrialdietako patologia organikoetarako.

-Norberaren eskumenak gainditu gabe jardutea.

Immobilizatzeko eta mobilizatzeko prozeduren aplikazioa:

-Lekuz aldatzeko beharraren balorazioa.

-Segurtasuneko eta itxaroteko jarrerak.

-Immobilizazio teknikak.

-Mobilizazio teknikak.

-Ohatilak eta immobilizatzeko materialak egitea.

Laguntza psikologikoko eta autokontroleko tekniken aplikazioa:

-Komunikaziorako oinarrizko estrategiak.

-Lehendabizi esku hartzen duenaren eginkizunaren balorazioa.

-Jende arteko komunikazioa errazteko teknikak.

-Istripu edo larrialdietan antsietatea eragiten duten faktoreak.

Orientabide didaktikoak.

Modulu honek biltzen dituen gaitasunak beharrezkoak dira istripu, hondamendi edo eritasunen biktimei presako sorospena eta laguntza teknikoa eman ahal izateko. Istripua edo ondoeza izan duen pertsonari gertaeren lekuan bertan, laguntza espezializatua lortu arte, hasierako uneetan egiten zaizkion keinuak edo hartzen diren neurriak dira aztergai.

Segurtasunaren arloko beste prestakuntza tekniko batzuetan ez bezala, Lehen Sorospenetan lortzen diren ezagutzak eta gaitasunak, langilearen lanbide ingurunean ez ezik, eguneroko bizitzako edozein egoeratan erabil daitezke. Beraz, gaitasunak eskuratu behar dira gertaleku jakinetan, eta teknika zehatzak aplikatzen ikasi behar da ezusteko egoeretan eta baliabide mugatuekin. Kontuan hartu behar dugu larrialdi egoeretan farmazia-bulegoak izan daitezkeela erabiltzaileentzat osasun-informaziorako punturik irisgarrienetako bat. Hortaz, ikasleek egoera horietan esku hartu ahal izateko beharrezkoak diren ezagutza eta teknikez jabetu behar dute.

Praktikotasun handiko modulua da, bizkor eta segurtasunez aplikatu behar diren protokolo zehatz batzuen ezagutzan oinarritua. Horregatik, ordu gehienak balio anitzeko gelan eginen dira. Bertan egoerak antzezten ahalko dira eta aipatutako protokoloak aplikatu. Trebetasun horiek lortzeko, beharrezkoak izanen dira manikiak, garraio sistemak, immobilizatzekoak, bizkortzekoak eta simulazioak egitekoak.

Irakasteko metodologiari dagokionez, larrialdien ezaugarriak eta esku hartzean azaltzen diren eskari emozionalak kontuan izanik, prestakuntzak barnean hartu behar du benetako egoeretako eskakizun berberen esperimentazioa, simulatua nahiz birtuala. Horretarako, larrialdi desberdinen simulazioak erabiltzea proposatzen da. Ikasleek egoera horiei erantzun beharko diete, eta bideoan grabatzeko aukera izanen da.

Haietan kasua aurkezten da, ikasleak larrialdi batean izanen lukeen ohiko informazioarekin, eta beragandik espero denari buruzko jarraibideak ematen zaizkio. Gero jarduketa praktikoa dator, eta azkenik, "biktimen", ikaskideen eta irakaslearen balorazioa. Saio horien bitartez jardunbide egokiak eta portaeren automatizazioa lortu nahi dira.

Edukiak lan unitatetan antolatu beharko dira eta horietako bakoitzaren helburuak, ikaskuntzaren emaitzak, ebaluazio irizpideak, jarduerak, ebaluazio sistemak eta abar identifikatuko dira. Lan unitateak prozesu logiko baten arabera ordenatuko dira: lehendabizi egoerak ezagutu eta aseguratu behar dira, gero larrialdiko laguntza aplikatzeko. Ondoren prebentzio eta segurtasun egoerak aztertuko dira, eta azkenik, komunikazioari, laguntza psikologikoari eta autokontrolari buruzko edukiak eta teknikak; horiek, beren zeharkakotasun nabarmena dela eta, lan unitateetan proposatzen diren jarduera gehienetan aplikatzen ahalko dira.

Hala, edukien antolaketarako eskema hau proposatzen da:

-1. gai multzoa: Larrialdietako sistemaren antolaketa. Lege esparrua. Oinarrizko istripu motak. Ondorioak. Egoeren hasierako balorazioa. Lehentasunak ezartzea. Bizi-estutasunaren zeinuak helduengan eta haurrengan. Berariazko terminologia. Norbera babesteko eta inguruak aseguratzeko neurriak.-Konorte mailaren balorazioa, bizi-konstanteak. Istripua izan duenaren balorazio orokorra. Segurtasun jarrera. Lehen sorospenetako teknika egokiak aukeratzea. Protokoloak. Bizi-euskarriaren tekniken aplikazioa. Bizkortzea, DEA. ILCOR protokoloa. Agente fisiko, kimiko eta biologikoak. Lehen sorospenetako tekniken aplikazioa. Immobilizazioa eta garraioa.

-2. gai multzoa: Ingurune seguruak sortzea. Botika-kutxa. Kokapena, edukiak eta mantentzea.

-3. gai multzoa: Pertsonen arteko komunikaziorako teknikak. Autokontrolerako teknikak. Antsietatea, larritasuna eta oldarkortasuna kontrolatzeko eta dolu egoeretarako teknika berariazkoak. Istripua izan dutenei eta senitartekoei laguntza psikologikoa emateko komunikazio estrategia egokiak.

Garrantzitsua da une oro gogoan izatea eginen diren jarduketak prozesu baten parte direla, jardule desberdinek osaturiko kate baten begiak, eta bakoitzak zeregin zehatz eta protokolizatua izanen duela (larrialdietako zerbitzuak, anbulantziak, larrialdietako telefonoak ...). Ildo horretan, proposaturiko jarduerek beren arteko lotura elementuak eduki behar dituzte, jarduketa tekniko bakoitzak duen xede zehatzetik haratago.

Moduluaren ebaluazioa, eskuarki, sortutako egoera bakoitzean ebaluazio irizpideak zuzenean behatuz eginen da. Horregatik, arreta berezia jarriko zaio gertaleku horiek birsortzeari, eta proposatuko diren jarduerek bide emanen dute aldi berean behatzeko, ez bakarrik teknika aplikatzeko gaitasuna, baita erabakiak hartzeko prozesua ere. Erreferentea, normalean, aldez aurretik ezarritako protokoloa izanen da.

Azkenik, komenigarria litzateke jarduera bat egitea, zeinak, modu global eta bateratzailean, bide emanen baitu jarrerak eta jarduketak (ebaluazio irizpideetan deskribatu direnak) behatzeko, moduluko lan unitateetan eskuratutako gaitasunak aplikatu behar diren egoera konplexu baten aurrean.

Lehen sorospenei buruzko modulu honetan lantzen diren prozedurak behar bezala aplikatzeko, egitura anatomikoak eta haien funtzionamendua ezagutu behar dira. Horregatik, aldez aurretik landu beharko lirateke Oinarrizko anatomofisiologia eta patologiari buruzko moduluan.

Lanbide modulua: Oinarrizko anatomofisiologia eta patologia

Kodea: 0061.

Iraupena: 160 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Giza organismoaren egitura eta antolaketa orokorra zein diren daki, eta organismoaren egiturazko unitate eta harremanak deskribatzen ditu, batzuen eta besteen funtzio eta espezializazioa kontuan hartuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Zelulatik sistemara bitarteko hierarkia zehaztu da.

b) Egitura zelularra deskribatu da.

c) Fisiologia zelularra deskribatu da.

d) Ehun motak sailkatu dira.

e) Ehun moten ezaugarri orokorrak zehaztu dira.

f) Organismoaren sistemak eta sistema horien osaera azaldu dira.

2. Egitura anatomikoak kokatzen ditu, eta gorputz topografiaren ohiko sistemak bereizten ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Jarrera anatomikoa definitu da.

b) Plano anatomikoak deskribatu dira.

c) Jarreren eta mugimenduen terminologia aplikatu da.

d) Gorputzaren aldeak zerrendatu eta kokatu dira.

e) Gorputzaren barrunbeak zehaztu eta kokatu dira.

3. Patologiaren alderdi orokorrak identifikatzen ditu, eta eritzearen prozesu dinamikoaren elementuak nahiz prozesu horren eta klinikaren arteko harremana deskribatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Eritasunaren kontzeptua definitu da.

b) Eritasunaren prozesu dinamikoa deskribatu da.

c) Patologiaren elementuak zehaztu dira.

d) Eritasunaren faseak aipatu dira.

e) Eritasunaren bilakaeraren gorabeherak zerrendatu dira.

f) Patologiarekin zerikusia duten jarduera klinikoak deskribatu dira.

g) Patologia arloko oinarrizko terminologia aplikatu da.

4. Lokomozio-aparatuarekin zerikusia duten sistemak ezagutzen ditu: hezurrak, giltzadurak eta muskuluak.

Ebaluazio irizpideak:

a) Hezurren egitura deskribatu da.

b) Hezur motak sailkatu dira.

c) Hezurrak eskeletoan kokatu dira.

d) Giltzadura motak eta horien ezaugarriak deskribatu dira.

e) Giltzaduren mugimendu batzuk eta besteak bereizi dira.

f) Muskuluen egitura eta motak deskribatu dira.

g) Anatomiaren muskuluak identifikatu dira.

h) Hezur eta giltzaduretako nahiz muskuluetako lesio eta eritasunik ohikoenak zehaztu dira.

5. Pertzepzioarekin eta harremanarekin erlazionatutako sistemak ezagutzen ditu eta nerbio sistemaren nahiz zentzumenen funtzionamendua eta eritasunak deskribatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Nerbio sistemaren oinarri anatomofisiologikoak zehaztu dira.

b) Nerbio jarduera gainerako organo eta aparatuekin erlazionatu da.

c) Zentzumenen organoen oinarri anatomofisiologikoak deskribatu dira.

d) Adierazpen eta eritasun neurologikorik ohikoenak definitu dira.

e) Zentzumenen alterazio eta eritasunik ohikoenak definitu dira.

6. Odolaren oxigenazioari eta banaketari lotutako sistemak ezagutzen ditu eta bihotz eta zirkulazio aparatuaren, arnas aparatuaren nahiz odolaren egitura, funtzionamendua eta eritasunak deskribatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Bihotz eta zirkulazio sistemaren oinarri anatomofisiologikoak zehaztu dira.

b) Odol eta linfa basorik garrantzitsuenak kokatu dira.

c) Bihotzaren eta zirkulazioaren parametro funtzionalak zehaztu dira.

d) Bihotzaren eta basoen eritasunik ohikoenak deskribatu dira.

e) Arnas aparatuaren ezaugarri anatomofisiologikoak zehaztu dira.

f) Arnas aparatuaren adierazpen patologiko eta eritasunik ohikoenak deskribatu dira.

g) Odolaren osagaiak eta beren eginkizunak zerrendatu dira.

h) Odolaren nahasmendurik ohikoenak aipatu dira.

7. Mantenugaien absortzio, metabolismo eta kanporatzeari lotutako sistemak ezagutzen ditu, eta digestio aparatuaren eta giltzurrun aparatuaren egitura, funtzionamendua eta eritasunak deskribatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Digestio aparatuaren oinarri anatomofisiologikoak deskribatu dira.

b) Digestioaren eta metabolismoaren ezaugarriak zehaztu dira.

c) Digestio aparatuaren adierazpen patologiko eta eritasunik ohikoenak definitu dira.

d) Giltzurrun aparatuaren oinarri anatomofisiologikoak deskribatu dira.

e) Gernuaren eraketa prozesua aztertu da.

f) Giltzurrunen eritasun eta gernuaren nahasmendurik ohikoenak deskribatu dira.

8. Organismoaren barneko erregulazioan eta organismoaren eta kanpoko ingurunearen arteko harremanean parte hartzen duten sistemak ezagutzen ditu, eta sistema endokrinoaren, ernaltze aparatuaren eta sistema immunologikoaren egitura, funtzionamendua eta eritasunak deskribatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Hormona funtzioa aztertu da.

b) Guruin endokrinoak deskribatu dira.

c) Alterazio endokrino ohikoenak sailkatu dira.

d) Emakumearen ernaltze aparatuaren ezaugarri anatomikoak deskribatu dira.

e) Obulutegiaren zikloa eta endometrioaren zikloa erlazionatu dira.

f) Ugalketaren prozesua deskribatu da.

g) Emakumearen ernaltze aparatuaren alterazio patologiko ohikoenak aipatu dira.

h) Gizonaren ernaltze aparatuaren ezaugarri anatomikoak eta funtzionalak deskribatu dira.

i) Gizonaren ernaltze aparatuaren alterazio patologiko ohikoenak aipatu dira.

j) Sistema immunologikoaren ezaugarriak aztertu dira.

k) Immunitatearen alterazioak aipatu dira.

Edukiak.

Giza organismoaren antolaketa orokorra ezagutzea:

-Organismoaren egitura hierarkikoa aztertzea.

-Zelularen azterketa.

-Ehunen azterketa.

-Organismoaren sistema eta aparatuen sailkapena.

Egitura anatomikoak kokatzea:

-Jarrera eta plano anatomikoak.

-Jarreraren eta mugimenduaren terminologia.

-Gorputzaren alde eta barrunbeen kokalekuak.

Patologiaren alderdi orokorrak identifikatzea:

-Osasuna eta eritasuna baloratzea.

-Eritasunaren oinarrizko moldeen etiologia, patogenia, fisiopatologia eta semiologia aztertzea (hantura, infekzioa, iskemia eta neoplasia).

-Eritasunaren faseak eta bilakaera.

-Eritasunaren bilakaeraren gorabeherak.

-Eritasunaren klinika: diagnostikoa, pronostikoa, terapeutika.

Lokomozio aparatuaren egitura, funtzionamendua eta eritasunak ezagutzea:

-Hezurraren egitura identifikatzea.

-Eskeletoko hezurren antolaketa eta nomenklatura.

-Giltzadurak eta giltzaduren mugimenduak aztertzea.

-Muskuluak eta mugimendu-jarduera aztertzea.

-Hezur eta giltzaduretako nahiz muskuluetako eritasunen sailkapena.

-Hezur eta muskuluetako premiazko patologia eta lesioak: hausturak, zaintiratuak, luxazioak eta subluxazioak.

Nerbio sistemaren eta zentzumen organoen egitura, funtzionamendua eta eritasunak ezagutzea:

-Nerbio sistemaren anatomia topografikoa eta funtzionala.

-Nerbio-jarduera eta zentzumen-jarduera erlazionatzea.

-Zentzumenen organoak identifikatzea.

-Adierazpen eta eritasun neurologikorik ohikoenen sailkapena.

-Premiazko patologia neurologikoa eta zentzumenetakoa.

Bihotz eta zirkulazio aparatuaren egitura, funtzionamendua eta eritasunak ezagutzea:

-Bihotzaren oinarri anatomofisiologikoak. Bihotzaren zikloa: sistolea-diastolea. Elektrokardiogramarekiko harremana.

-Odol eta linfa basorik garrantzitsuenen antolaketa anatomikoa.

-Zirkulazio handia. Zirkulazio txikia. Zirkulazioaren erregulazio normala: arteria-presioa.

-Arterien eta benen zirkulazioa aztertzea.

-Bihotzaren eta zirkulazioaren parametro funtzionalak zehaztea.

-Bihotzaren eta odol-basoen patologia aztertzea. Arterien eta benen premiazko patologia: iskemia eta hemorragia.

-Odola aztertzea. Sail gorria eta haren patologia. Sail zuria eta haren patologia.

-Odol taldeak. Hemostasia. Antikoagulanteak jaso dituen eria.

-Odolaren nahasmenduen sailkapena.

Arnas aparatuaren egitura, funtzionamendua eta eritasunak ezagutzea:

-Arnas aparatuaren anatomia.

-Arnasketaren fisiologia.

-Birika-aireztapenaren oinarriak. Arnasketaren erregulazioa.

-Arnas aparatuaren miaketa funtzionala. Medikuntzako semiologia.

-Arnasketaren adierazpen patologikoen eta eritasunen sailkapena.

-Arnas-gutxiegitasuna, ebaluazioa eta tratamendua. BEBKren (Biriketako eritasun buxatzaile kronikoaren) aurrean nola jokatu.

-Arnasketaren premiazko patologia: buxadura eta gorputz arrotza. Pneumotoraxa.

Digestio aparatuaren eta giltzurrun aparatuaren egitura, funtzionamendua eta eritasunak ezagutzea:

-Digestioaren anatomofisiologia.

-Digestio- eta metabolismo-prozesua aztertzea.

-Digestioaren adierazpen patologikoen eta eritasunen sailkapena.

-Digestioaren premiazko patologia.

-Giltzurrunen eta gernuaren anatomofisiologia.

-Gernuaren eraketa prozesua aztertzea.

-Giltzurrunen eta gernuaren adierazpen patologikoen eta eritasunen sailkapena.

-Gernuaren eta giltzurrunen premiazko patologia.

Sistema endokrinoaren, ernaltze aparatuaren eta sistema immunologikoaren egitura, funtzionamendua eta eritasunak ezagutzea:

-Hormona jarduera aztertzea.

-Guruin endokrinoen kokalekua eta eginkizuna.

-Patologia endokrinoa aztertzea.

-Gizonaren eta emakumearen ernaltze aparatuaren oinarri anatomofisiologikoak.

-Giza ugalketa.

-Gizonaren eta emakumearen ernaltze aparatuaren adierazpen patologikoen eta eritasunen sailkapena.

-Organismoaren defentsa mekanismoak.

-Sistema immunitarioaren alterazioen sailkapena. Eri immunodeprimitua.

Orientabide didaktikoak.

Lanbide modulu hau zeharkakoa da, biltzen dituen edukiak oinarrizkoak direlako giza gorputzaren eraketa eta funtzionamendua nahiz sistema batzuei eta besteei lotutako patologiak ezagutzeko, eta funtsezkoak direlako beren lana osasunaren arloan egiten duten profesional guztientzat. Modulu honen bitartez, ikasleek zerbitzugintzaren eginkizuna betetzen ahalko dute; zeregin horri lotuta daude alderdi hauek: farmazia- eta parafarmazia-produktuen banaketa eta erabiltzaileentzako informazioa.

Modulu honek hainbat eduki eskura jartzen ditu honetarako: gorputza ulertzea biologiaren legeei jarraitzen dien makro-egitura global gisa, zeinaren aparatu eta sistemek xede bererako lan egiten duten, eta ikusmolde hori baloratzea, osasun egoera onari eusteko eta funtzionatzeko gaitasun handiagoa lortzeko bidea den aldetik, pertsonaren onurarako. Eduki horiek aplikatuz teknikariak laguntza ematen ahalko du bere lanbide jardueran agertzen diren anatomia funtzionaleko arazo praktiko errazak ebazteko, beti fakultatibo batek gainbegiratuta. Era berean, ikasleek anatomian, fisiologian eta patologian erabiltzen den oinarrizko terminologia ezagutzen eta doitasunez erabiltzen ahalko dute. Patologiak hautatzeko, haien maiztasuna, haien tratamendu anbulatorioa eta dagozkien higiene eta dietetika arloko arauen garrantzia kontuan hartzen ahalko lirateke. Eritasun horien patologia eta terapeutika praktikotasunez deskribatu behar dira, farmaziaren jarduera xede izanda.

Izendapen anatomikoen azterketa errazago egiteko, haien esanahia jakin beharko litzateke. Horregatik, etimologiari balio berezia emanen zaio. Anatomiari buruzko latindar terminoek egitura edo funtzioa argitu egiten dute. Beraz, ulertzen badira errazago gogoratuko dira. Alde horretatik, terminologia klinikoari aplikatzen ahal zaio, terminoak ikasterakoan motibazioa emateko.

Modulua garatzeko beharrezkoak diren baliabideei dagokienez, giza anatomiaren atlasak erabiltzea gomendatzen da, hainbat euskarritan, orriak, posterrak, eredu anatomikoak, infografiak. Gainera, planteatzen diren jarduera batzuk zein besteak egiteko, liburuxkak, ikus-entzunezko materiala, etab. erabiltzen ahalko ditugu. Horregatik, komenigarria litzateke lantegi-gela eskura izatea, ahal dela Interneterako sarbidearekin eta proiektagailuarekin, jarduera jakin batzuk errazago egin ahal izateko.

Eduki multzoen sekuentziazioari dagokionez, eduki horiek funtzio biologikoen eskemaren barnean (nutrizioa, harremana eta ugalketa) lantzen ahalko lirateke. Funtzio horietako bakoitzaren barnean hiru atal diferente aztertuko lirateke:

-Lehenen atal bat, anatomiari edo aparatu edo sistema bakoitza osatzen duten zelula, ehun eta organoen deskribapenari buruzkoa.

-Bigarren bloke bat, organoen fisiologiari edo funtzionamenduari buruzkoa, bakarka edo multzoarekin koordinatuta dela ere.

-Hirugarren atal bat, patologiari buruzkoa. Atal horretan azaltzen dira landutako sistema edo aparatuaren eritasunik garrantzitsuen edo ohikoenak.

Gomendagarria litzateke lan indibiduala eta talde txikiko lana bateratzea. Horrela, ikasleen gaitasun pertsonalak lantzen eta baloratzen ahalko dira. Bakarkako lanak aukera emanen du ikasleen gaitasun pertsonalak baloratzeko: erantzukizuna, jarraibideak betetzea (ahozkoak eta idatziak), antolatzeko gaitasuna, ekimena, ordena, zehaztasuna. Taldeko lanak aukera emanen luke ikasleen gaitasun pertsonalak baloratzeko pertsona arteko harremanetan: gizarte gaitasunak, besteak beste, entzuteko gaitasuna eta enpatia, iritzi aniztasunarekiko errespetua, gatazken konponketa elkarrizketaren bidez (negoziazioa, bitartekotza)...

Modulu honetako ikaskuntzaren emaitzak lortzeko askotariko jarduerak daude aukeran. Hona hemen batzuk:

-Oinarrizko eta funtsezko ezagutza giza gorputzaren osaera kimikoari buruz eta osaera horrek zelulan gertatzen diren prozesu kimikoekin duen harremanari buruz.

-Egitura anatomikoak kokatzea orrietan eta beste euskarri batzuetan.

-Bizi funtzio nagusietan, esku hartzen duten organoak eta horien artean dauden elkarreraginak identifikatzea.

-Osasun arloko testuak interpretatzea, hizkera arruntean zuzen adierazteko gai izateko.

-Aparatu batzuen eta besteen eritasunik ohikoenen adierazpen patologikoak deskribatzea.

-Kasu praktikoak aztertzea patologiak identifikatzeko.

-Bizi konstanteei buruzko grafikoak interpretatzea.

-Odol taldeak zehaztea.

Ebaluazioari dagokionez, nabarmendu behar da prestakuntza izaera duela, eta ikasleen ikasketa-prozesuei nahiz ikasturtearen bilakaeran eragina izan dezaketen gainerako curriculum-elementuei buruzko informazioaren etengabeko bilketan oinarritzen dela, behaketa zuzenaren bidez eta ikasleen jarduera bera aztertuz. Jarduera hori lanetan, laneko koadernoan eta proben emaitzetan agertzen da.

Garrantzitsua da farmazia- eta parafarmazia-produktuen banaketaren eta erabiltzaileentzako informazioaren zereginak betetzeko beharrezkoak diren oinarri teorikoak eskuratu diren ebaluatzea. Alderdi hauen ebaluazioa egiten ahalko litzateke:

-Funtzio biologikoei, esku hartzen duten organoei eta patologiarik ohikoenei buruzko ezagutza teorikoa baloratzea.

-Ariketa praktikoak baloratzea. Ariketa horietan, proposatu diren jarduerak eginen dira, eta horretarako prospektuetan, espezialitateen katalogoetan, vademecumetan, etab.etan agertzen den informazioa erabili beharko da...

-Moduluko edukiei buruz hainbat iturritatik hartutako materiala biltzea eta laburtzea oinarri duten ahozko azalpenak baloratzea.

Horretarako, proba objektiboak zein lan praktikoak erabiltzen ahal dira. Erabiltzen den prozedura edozein dela ere, beti, ahal dela, ebaluazioa ikasteko tresna erabilgarria izanen da (ebaluazio hezitzailea), batez ere, ikasleek gaitasun pertsonalak bereganatu dituzten ala ez baloratu behar denean. Prozedurarekin eta jarrerarekin zerikusia duten alderdiak ebaluatzeko, funtsezkoa da ikasleek gelan, farmaziako lantegi-gelan eta laborategian egin duten lanaren ebaluazioa (behaketa sistematikoa) edukitzea, bai eta ikasleak berak egindako gogoetazko autoebaluazioa ere. Kontuan hartu behar da teknikariak zein lanbide-ingurunetan eginen duen bere lana. Izan ere, gune txiki batean eginen du lan, eta profesionalen arteko harremana oso estua izanen da. Horregatik, talde-lanaren balorazioa ebaluazioaren adierazleetako bat izanen da.

Azkenik jarduera bat eginen da, zeinak, modu global eta bateratzailean, bide emanen baitu jarrerak eta jarduketak behatzeko, moduluko lan unitateetan eskuratutako gaitasunak aplikatu behar diren egoera baten aurrean.

Farmazia- eta parafarmazia-produktuen banaketarako, ikasleek anatomofisiologiari buruzko oinarrizko ezagutza izan behar dute, baita eritasunik ohikoenen adierazpen patologiko nagusiei buruzko ezagutza ere. Ezagutza hori guztia modulu honetako edukiei esker eskuratzen dute. Beraz, eduki horiek aldez aurretik landu behar dira.

Era berean, Lehen sorospenei buruzko moduluan lantzen diren prozedurak behar bezala aplikatzeko, egitura anatomikoak eta haien funtzionamendua ezagutu behar dira.

Modulu honetako edukiak erabilgarriak dira, halaber, bizimodu osasungarriak aplikatzeak pertsonaren osasunaren gainean orokorrean dituen ondorio onuragarriak aitortzeko. Ondorio horiek Osasunaren sustapenari buruzko moduluan aztertuko dira.

Modulua: Enpresa eta ekimena

Kodea: 0107.

Iraupena: 60 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Ekimenari lotutako ahalmenak ezagutzen ditu, eta lanpostuetatik eta enpresa jardueretatik sortzen diren eskakizunak aztertzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Aintzat hartu da banakako ekimenak, sormenak, prestakuntzak eta lankidetzak duten garrantzia, enplegatu gisa nahiz enpresaburu gisa ekinbideetan arrakasta lortzeko ezinbesteko baldintzak diren aldetik.

b) "Berrikuntza" eta "nazioartekotze" kontzeptuak eta horiek gizartearen aurrerabidearekin eta pertsonen ongizatearen gehikuntzarekin duten lotura identifikatu dira.

c) Ekimenaren kultura zer den eta enpleguaren eta gizarte ongizatearen iturri gisa zer-nolako garrantzia duen aztertu da.

d) Farmazia-bulegoen, farmazia-zerbitzuen eta parafarmaziako establezimenduen eremuan abiatzen den enpresaburu baten ekimenaren nondik norakoa aztertu da.

e) "Arrisku" kontzeptua aztertu da, ekimen ororen ezinbesteko osagai gisa, eta enpresa plan baten bitartez arriskua gutxitzeko aukera ere bai.

f) "Enpresaburu" kontzeptua eta enpresa jarduera garatzeko behar diren baldintzak eta jarrerak aztertu dira.

2. Enpresa txiki bat sortzeko aukera definitzen du, ingurunearen gaineko eragina baloratuz eta balio etikoak kontuan hartuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Farmazia-bulegoen, farmazia-zerbitzuen eta parafarmaziako establezimenduen arloko negozio ideia zehatz bat definitu da, abiapuntutzat hartuko dena enpresa plana egiteko.

b) Enpresaren ingurune orokorraren osagai nagusiak identifikatu dira; bereziki, ingurune ekonomikoa, soziala, demografikoa, kulturala, politikoa, legezkoa, teknologikoa eta nazioartekoa.

c) Negozio ideiaren egokitasuna, ase gabeko beharrak, ideiak dakarren berrikuntza edo hobekuntza, merkatuan bete nahi den nitxoa edo hutsunea eta ideiaren esparru den sektorearen prospektiba baloratu dira, hori guztia enpresa plana egiteko abiapuntu izanen baita.

d) Aztertu da ea enpresaren jardueran zer nolako eragina duten enpresak erabiltzaileekin, hornitzaileekin, lehiakideekin eta bitartekariekin dituen harremanek, horiek baitira berariazko ingurunearen edo mikroingurunearen osagai nagusiak.

e) Farmazia-bulegoen, farmazia-zerbitzuen eta parafarmaziako establezimenduen sektoreko ETE (enpresa txiki edo ertain) batek bere mikroingurunean eta makroingurunean dituen mehatxuak eta aukerak identifikatu dira, AMIA (ahuleziak, mehatxuak, indarrak eta aukerak) azterketa baten barnean.

f) Enpresa kultura eta irudi korporatiboa zer diren eta enpresaren helburuei nola dauden loturik aztertu da.

g) Enpresen erantzukizun sozialaren fenomenoa eta enpresaren estrategiaren osagai gisa duen garrantzia aztertu dira.

h) Farmazia-bulegoen, farmazia-zerbitzuen eta parafarmaziako establezimenduen gizarte balantzea egin da eta enpresa horien gizarte kostu nagusiak deskribatu dira, bai eta sortzen dituzten gizarte onurak ere.

i) Farmazia-bulegoen, farmazia-zerbitzuen eta parafarmaziako establezimenduen arloko enpresetan, balio etiko eta sozialak kontuan hartzen dituzten jardunbide onak identifikatu dira.

j) Enpresaren estrategia deskribatu da, enpresaren helburuekin lotuz, eta marketin plana zehaztu da.

3. Produkzioaren, antolaketaren eta giza baliabideen plana egiten du enpresarentzat, eta bideragarritasun ekonomiko eta finantzarioaren azterlana ere bai.

Ebaluazio irizpideak:

a) Enpresa bateko oinarrizko eginkizunak deskribatu dira, eta "sistema" kontzeptua aztertu da enpresari aplikatuta.

b) Fase hauek definitu dira: produkzioa edo zerbitzua, produkziorako estrategiak eta kalitaterako estrategiak.

c) Ikerketa, garapen eta berrikuntza (I+G+B) arloko ekintzen beharra baloratu da.

d) Antolaketaren eta langileriaren eredua definitu da, produkzioaren edo zerbitzuaren beharrak edo/eta merkatuaren eskakizunak kontuan harturik.

e) Horniduraren funtsezko alderdiak definitu dira: hornitzaileak aukeratzea eta materialak aukeratzea.

f) Jarduerarako egin behar diren inbertsioak identifikatu eta baloratu dira, bai eta finantzabideak ere.

g) Farmazia-bulegoen, farmazia-zerbitzuen eta parafarmaziako establezimenduen sektoreko ETE baten bideragarritasun ekonomiko eta finantzarioaren azterlana egin da.

h) Kontabilitateko oinarrizko kontzeptuak aztertu dira.

i) Kontabilitateko informazioa aztertzeko oinarrizko teknikak deskribatu dira, batez ere enpresaren kaudimenari, likideziari eta errentagarritasunari dagokienez.

j) Ahuleziak eta indarrak aztertu dira, AMIA azterketa osatuz.

k) Produkzio planaren inguruko guztia eta bideragarritasun ekonomiko-finantzarioaren gaineko azterlana enpresa planean sartu dira.

l) Farmazia-bulegoen, farmazia-zerbitzuen eta parafarmaziako establezimenduen sektoreko ETE bat sortzeko erabakia aurrera eramatearen egokitasuna baloratu da.

4. Farmazia-bulegoen, farmazia-zerbitzuen eta parafarmaziako establezimenduen enpresa bat sortu eta abian jartzeko urratsak egiten ditu, forma juridikoa hautatuz eta hari lotutako legezko betebeharrak identifikatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Enpresaren forma juridiko guztiak aztertu dira.

b) Enpresaren jabeek, hautaturiko forma juridikoaren arabera, zenbaterainoko lege-erantzukizuna duten zehaztu da.

c) Enpresaren forma juridiko desberdinetarako ezarritako tratamendu fiskalak bereizi dira.

d) Indarra duen legediak ETE bat eratzeko eskatzen dituen izapideak aztertu dira.

e) Erreferentziako tokian farmazia-bulegoa, farmazia-zerbitzua eta parafarmaziako establezimenduak sortzeko eskuratzen ahal diren laguntza guzti-guztien bilaketa egin da.

f) Forma juridikoaren hautapena, administrazio izapideak, laguntzak eta diru-laguntzak enpresa planean sartu dira.

g) ETE bat abian jartzeko aholkularitza eta kudeaketa administratiboa enpresatik kanpo lortzeko bideak identifikatu dira.

5. ETE baten kudeaketa administratibo eta finantzarioko oinarrizko jarduerak egiten ditu, kontabilitate eta zerga betebehar nagusiak identifikatzen ditu eta agiriak betetzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Kontabilitateko informazioa erregistratzeko teknikak aztertu dira.

b) Farmazia-bulegoen, farmazia-zerbitzuen eta parafarmaziako establezimenduen zerga betebeharrak definitu dira.

c) Zerga egutegiko zerga motak bereizi dira.

d) Farmazia-bulegoen, farmazia-zerbitzuen eta parafarmaziako establezimenduen arloko ETE batentzat merkataritzako eta kontabilitateko oinarrizko agiriak bete dira (fakturak, albaranak, eskabide orriak, kanbio letrak, txekeak eta beste batzuk), eta agiri horiek enpresan egiten dituzten zirkuituak deskribatu dira.

Edukiak.

Enpresa ekimena:

-Berrikuntza eta garapen ekonomikoa. Berrikuntzaren ezaugarri nagusiak farmazia-bulegoen, farmazia-zerbitzuen eta parafarmaziako establezimenduen jardueran.

-Ekintzaileen gako-faktoreak: ekimena, sormena eta prestakuntza.

-Ekintzaileen jarduna, farmazia-bulegoen, farmazia-zerbitzuen eta parafarmaziako establezimenduen sektoreko ETE bateko enpresaburu eta enplegatu gisa.

-Ekimenaren arriskua.

-"Enpresaburu" kontzeptua. Enpresa jarduerarako baldintzak. Izaera ekintzailea.

Enpresa eta bere ingurunea:

-Enpresa plana: negozioaren ideia farmazia-bulegoen, farmazia-zerbitzuen eta parafarmaziako establezimenduen esparruan.

-Farmazia-bulegoen, farmazia-zerbitzuen eta parafarmaziako establezimenduen sektoreko ETE baten ingurune orokorraren eta berariazkoaren azterketa.

-Farmazia-bulegoen, farmazia-zerbitzuen eta parafarmaziako establezimenduen sektoreko ETE batek bere ingurunearekin eta gizarte osoarekin dituen harremanak.

-Enpresa nazioartean. Europar Batasunean askatasunez kokatzeko eskubidea.

-AMIA azterketa: mehatxuak eta aukerak.

-Marketin plana.

Enpresako produkzioaren, antolaketaren eta giza baliabideen plana, eta bideragarritasun ekonomiko eta finantzarioaren azterlana:

-Enpresa, sistema gisa. Enpresaren oinarrizko eginkizunak.

-Produkzio prozesuaren edo zerbitzuaren deskribapen teknikoa. Giza baliabideak.

-Farmazia-bulegoen, farmazia-zerbitzuen eta parafarmaziako establezimenduen sektoreko ETE baten bideragarritasun ekonomikoa eta bideragarritasun finantzarioa.

-Inbertsio plana. Finantzaketa plana.

-Errentagarritasun atalasea.

-"Kontabilitate" kontzeptua eta oinarrizko alderdiak.

-Kontabilitateko informazioa aztertzea.

-AMIA azterketa: ahuleziak eta indarrak.

-Enpresa plana: produkzio plana, bideragarritasun ekonomiko eta finantzarioaren azterlana.

Enpresa bat sortu eta abian jartzea:

-Enpresa motak. Forma juridikoak. Frankiziak.

-Forma juridikoa hautatzea.

-Fiskalitatea enpresetan: Nafarroako Foru Komunitateko zerga sistemaren berezitasunak.

-Enpresa bat eratzeko administrazio izapideak.

-Enpresa bat eratzeko aholku ematen duten erakundeak.

-Enpresa plana: forma juridikoaren hautapena, administrazio izapideak eta laguntzen eta diru-laguntzen kudeaketa.

Administrazio eginkizunak:

-Kontabilitate eragiketak: enpresaren informazio ekonomikoaren erregistroa.

-Enpresen zerga betebeharrak.

-Agiri ofizialak aurkezteko baldintzak eta epeak.

-Farmazia-bulegoen, farmazia-zerbitzuen eta parafarmaziako establezimenduen enpresa baten kudeaketa administratiboa.

Orientabide didaktikoak.

Modulu honen bidez ikasleek oinarrizko trebetasunak lortzen dituzte beren ekimena garatzeko enpresaren esparruan, hala autoenpleguan nola inoren konturako lanean erantzukizunak eta eginkizunak beren gain hartzeko garaian.

Metodologia teoriko-praktikoa erabili behar litzateke, azken horretan irakaskuntza-ikaskuntzako prozesu osoa bereziki azpimarratuz, ondokoak direla medio:

-Farmazia-bulegoen, farmazia-zerbitzuen eta parafarmaziako establezimenduen sektoreari buruzko informazio iturriak erabiltzea.

-Kasu praktikoen eta talde-dinamiken bitartez, ekintzaileen jarrerak ulertu eta baloratzea, eta farmazia-bulegoen, farmazia-zerbitzuen eta parafarmaziako establezimenduen sektorean haien beharra norainokoa den zehaztea.

-Enpresaburuekin, enpresa elkarte eta sindikatuen ordezkariekin eta administrazioekin harremanak izatea, jarduera osagarrien bidez (solasaldiak, bisitak, etab.), ikasleen izaera ekintzailea eta sektorearen ezagutza sustatzeko.

-Sektoreko ETEentzako kudeaketa administratiboko programak erabiltzea.

-Farmazia-bulegoen, farmazia-zerbitzuen eta parafarmaziako establezimenduen sektorearekin zerikusia duen enpresa plan baten proiektua egitea, negozioa abian jartzearen alderdi guztiak biltzen dituena: bideragarritasuna, produkzioaren eta giza baliabideen antolaketa, merkataritzako ekintza, administrazio eta finantza kontrola, eta gizarte erantzukizunaren justifikazioa.

"Enpresa eta ekimena" moduluaren garapenean edukiek duten hurrenkera sekuentziazio irizpide logikoen ondorio da, eta honela banatu liteke ikasturteko hiru hiruhilekoen artean:

-Ikasleek ez dute ezagutzen lan eginen duten sektorearen errealitatea. Horregatik, hasierako jarduerek sektore horretara hurbildu behar dituzte eta lanbide jardueran behar diren ekintzarako gaitasunak zein diren erakutsi behar diete.

-Hurrengo urratsean, ikasleei negozioaren ideia definitzeko erronka ezartzen ahal zaie. Horretarako, inguruko mehatxuak eta aukerak baloratu behar dituzte eta enpresaren helburuak planteatu, bai eta horiek lortzeko estrategiak eta ekintzak ere.

-Helburuak eta horiek lortzeko bideak definiturik, ikasleek enpresa plana egin dezakete, enpresa eratzeko prozesuan aurrera jarraitu ala ez erabakitzeko.

-Aurrera eginez gero, ikasleek enpresarentzako forma juridiko egokiena hautatzearekin zerikusia duten jarduerak egin behar lituzkete, eta enpresaren kudeaketa administratiboari dagozkion alderdi nagusiak ezagutu.

Modulu honetako ikaskuntzaren emaitzak lortzeko askotariko jarduerak daude aukeran. Hona hemen batzuk:

-Autodiagnostikorako hainbat motatako testak egitea, ondokoak baloratzeko: negozio ideiaren inguruko proiektuaren heldutasun maila, ekintzaile baten gaitasun eta trebetasun orokorrak, eta produktua edo zerbitzua salduko den merkatuari buruzko ezagutza.

-Bai enpresa barnean bai gizarte ingurunean praktika onak jardunbide egokiak aplikatzeari buruz ikertzea.

-Enpresa plana egitea, ondoko jarduketen bitartez:

  • Planaren helburuak ezartzea.
  • Ekintzailearen gaitasunak eta kualifikazioak identifikatzea enpresa proiektuari dagokionez. Behar izanez gero, prestakuntza planifikatzea.
  • Produktuaren edo zerbitzuaren oinarrizko ezaugarriak, asetzen dituen beharrak, berezitasunak, xede duen merkatua, bezeroengana iristeko erabiliko diren bideak eta beste datu interesgarri batzuk deskribatzea.
  • Merkatuaren azterketa egitea: eskariaren analisirako inkesta prestatzea eta lortzen diren datuak aztertzea. Inguruko lehia aztertzea. Produktu edo zerbitzu bera merkaturatzen duten enpresen zerrenda eta konparazio-azterketa egitea.
  • Marketin plana egitea, banaketa bideak, prezio politikak eta sustapen estrategiak azalduz.
  • Produkzio-prozesua diseinatzea: beharko diren azpiegitura eta instalazioen azterlana egitea, fabrikazioaren edo zerbitzuaren prozesua diseinatzea, horniduraren aurreikuspena egitea eta izakinak baloratzeko metodo desberdinekin ariketak egitea.
  • Egindako proiektuaren arabera enpresan beharko diren lanpostuak identifikatzea, eta bakoitzaren eginkizunak azaltzea, eta hori guztia grafikoki adieraztea organigrama batean.
  • Hasierako inbertsioa osatzen ahal duten oinarrizko kontzeptuak eta horiek finantzatzeko eskura dauden bideak jakinik, haien aurreikuspena egitea, proposaturiko enpresa proiektuaren beharrak asetzeko.
  • Salerosketa kasuak garatzea, enpresa jarduerarako oinarrizko agiriak erabiliz: eskabidea, albarana, faktura, txekea eta ordainagiria.
  • Emaitza desberdinak dituzten egoera balantzeak aztertzea.
  • Zailtasun maila desberdinetako egoera balantzeak egin eta finantza adierazleen bitartez aztertzea.
  • AMIA sistemaren bidez zenbait egoera aztertzea, gero sistema hori enpresa proiektuari aplikatzeko.

-Forma juridiko bakoitzaren alde onak eta txarrak identifikatzea, prestatu den enpresa proiektuari aplikatzeko.

-Enpresa planean eragina duten eraketa eta administrazio izapide berariazkoak eta orokorrak banan-banan azaltzea.

-Nahitaezkoak diren kontabilitate eta zerga betebeharrak identifikatzea.

-Zergen arloan Estatuko arauek Nafarroako Foru Komunitatekoekin dituzten desberdintasunak azaltzea.

Modulu honen edukietarako ikus-entzunezko baliabideak edota Internet erabilita, ikaskuntza eta irakaskuntza prozesua azkarragoa eta eraginkorragoa izanen da. Pixkanaka ikasleek beren kabuz ebazten ahalko dituzte proposatzen zaizkien jarduketak eta egoerak.

Gomendagarria da, halaber, ikasleak taldekatzearen teknika erabiltzea proposaturiko jarduerak egiteko eta, kasua bada, ikasleen azalpen jarduerak egiteko. Teknika horrek talde-lanaren estrategiak aplikatzea ahalbidetuko luke. Estrategia horiek aztergai izanen dira "Lanerako prestakuntza eta orientazioa" moduluan.

Bestalde, Lanerako prestakuntza eta orientazioa eta Enpresa eta ekimena izeneko moduluek elkarrekin lotura estua dute, lanpostuen deskribapena, kontratuak, hitzarmen kolektiboak, nominak, gizarte gastuak eta beste gai batzuk azaltzen dituzten edukietan, hain zuzen ere. Hortaz, bikoizketak saihestearren, bi lanbide modulu horiek ematen dituzten irakasleen arteko koordinazioa beharrezkoa litzateke.

Azkenik, komenigarria litzateke koordinazioa izatea "Enpresa eta ekimena" moduluko irakasleen eta irakasle teknikoen artean, ondoko gaietan, adibidez:

-Enpresaburuekin harremanak izatea, ikasleek hurbiletik ezagutu ahal dezaten beren prestakuntzaren helburu den eta ziur aski lana emanen dien sektorearen errealitatea.

-Ikasleek enpresa plana egiteko eskatzen dituzten datuak ematea: produkzio prozesua, instalazioa, enpresa hornitzaileen zerrendak, materialen prezioak eta beste batzuk.

Lanbide modulua: Produktuen antolamendua eta salmenta

Kodea: 0099.

Iraupena: 110 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Erabiltzaileei arreta emateko teknikak aplikatzen ditu, baita komunikaziorako prozedurak eta protokoloak ere.

Ebaluazio irizpideak:

a) Komunikazioko kontzeptuak, elementuak, oztopoak, faktore aldatzaileak eta motak identifikatu dira.

b) Komunikazio egokirako hainbat lengoaia, teknika eta estrategia mota aztertu dira.

c) Erabiltzailearekiko harremanetan, gizalegearen, adeitasunaren, errespetuaren, diskrezioaren, zintzotasunaren eta interesaren garrantzia baloratu da.

d) Komunikazio egokia lortzeko garatu beharreko trebetasun pertsonalak eta sozialak ezarri dira.

e) Enpresak erabiltzaileentzako arreta-sail gisa duen irudia transmititzeko funtsezko elementuak bereizi dira.

f) Balizko erabiltzaileen beharrezko informazioa egoera ezberdinetan lortzea simulatu da.

g) Erabiltzaile mota ezberdinen portaera aztertu da.

h) Informazioaren ezaugarriak definitu dira (berehalakotasuna, zehaztasuna), baita aholkularitzaren ezaugarriak ere (argitasuna, zuzentasuna).

i) Definitutako ekintza-planaren arabera, erabiltzaileen arreta osatzen duten faseak deskribatu dira.

2. Parafarmazia-produktuak saltzeko jarduerak egiten ditu, eta salmenta-prozesuaren faseak deskribatzen eta aplikatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Saltzaileak erabiltzailearekiko eta enpresarekiko (barne-marketina) garatu behar dituen kualitateak eta jarrerak aztertu dira.

b) Erabiltzailearen tipologia, motibazioak eta erosteko beharrak identifikatu dira.

c) Saltzaileak produktuaren ezaugarriak jakitearen garrantzia deskribatu da.

d) Salmentako jardun-ildoak finkatu dira, betiere enpresak ezarritako ekintza-planaren arabera.

e) Salmenta-prozesuaren faseak garatu dira (arreta bereganatzea, interesa erakartzea, nahia piztea, erabiltzailea mugiaraztea).

f) Marketinaren kontzeptua eta kontsumitzailearen nahiak gogobetetzea erlazionatu dira.

g) Erosteko prozesua errazten duten elementu gisa baloratu dira informazioa, aholkularitza, giro abegitsua, gizalegea, komunikazioa eta saltzailearen gizarte-trebetasunak.

h) Bezeroak leial bihurtzeko plana aplikatzeko, erabiltzaileen fitxategia eguneratuta izatearen garrantzia definitu da.

3. Parafarmazia-produktuak antolatzen ditu saltokian bertan, denda-marketinaren teknikak aplikatuz (merchandising).

Ebaluazio irizpideak:

a) Erabiltzailearen eta erakusgai dauden produktuen artean ezartzen den lotura libre eta pertsonala identifikatu da, antolamenduaren, kokapenaren edo apainduraren arabera.

b) Parafarmazia-produktuak haien erabilgarritasunaren arabera sailkatu dira, indarrean dagoen araudia errespetatuz.

c) Sailaren mailan (altzarietan), produktuek izan beharreko kokalekua (puntu beroa) zehazten duten parametro fisikoak eta komertzialak ezarri dira.

d) Etiketatzeko prozedurak garatu dira, eta produktuen informazioa osatzeko publizitate-elementuak landu dira.

e) Stocka enpresak ezarritako prozeduraren arabera berritzearen garrantzia baloratu da.

f) Lapurretaren aurkako sistemak aztertu dira.

g) Produktuaren araberako, haren ezaugarrien araberako eta enpresak eman nahi duen irudiaren araberako paketatze motak deskribatu dira.

h) Balizko erabiltzaileen eskariei edo iradokizunei buruz bildutako informazioan oinarrituta, saltzaileak egin ditzakeen iradokizunak baloratu dira.

4. Erabiltzaileek aurkeztutako erreklamazioei arreta jartzen die eta, horretarako, jarduteko irizpideak eta prozedurak ezagutzen eta aplikatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Kexa eta erreklamazioen aurrean azaldu beharreko jarrera, portaera eta interesa tipifikatu dira, erabiltzaileei informazioa ematean estilo asertiboa erabiliz.

b) Gatazkak eta erreklamazioak ebazteko erabiltzen diren teknikak garatu dira.

c) Indarra duen legediak erreklamazioen zein alderditan duen eragina ezagutu da.

d) Erreklamazioak aurkezteko prozedura deskribatu da.

e) Konponbide errazeko erreklamazioa egiten duen erabiltzaileari prozeduraren ordez eskaintzen ahal zaizkion aukerak identifikatu dira.

f) Informazioa antolatzen duten eskuko informazio-sistemek eta informazio-sistema informatikoek zerbitzuaren kalitate-kontrolerako duten garrantzia baloratu da.

g) Salmenta ondoko jarraipenari buruz, gorabeherei buruz eta erabiltzaileen eskaera eta erreklamazioei buruz erregistratutako informazioa ezarri da, zerbitzuaren kalitatea hobetzeko eta bezeroaren leialtasuna handitzeko.

Edukiak.

Erabiltzaileentzako arreta:

-Komunikazioaren osagaiak.

-Komunikazio motak.

-Komunikaziorako eragozpenak.

-Pertsonen arteko komunikazioa hobetzen duten trebetasun pertsonalak eta sozialak.

-Komunikazio-teknikak.

-Produktuei buruzko informazioaren eta aholkuen ezaugarriak.

-Erabiltzaileentzako arretaren faseak.

-Erabiltzaileen fitxategia.

Salmenta-jarduerak:

-Bezero motak.

-Saltzailearen printzipioak.

-Salmentaren faseak.

-Erosteko erabakiaren prozesua.

-Barne- eta kanpo-marketina.

-Enpresaren jardun-plana.

-Araudia eta legedia.

Parafarmazia-produktuak antolatzea:

-Merchandising-aren printzipioak.

-Merkataritzako guneak ezartzeari buruzko oinarrizko kontzeptuak.

-"Puntu beroak" eta "puntu hotzak" merkataritza-establezimenduan.

-Animazioa salmenta-puntuan.

-Publizitatea salmenta-gunean.

-Produktu-sorta kokatzea. Sailaren mailak.

-Paketatze motak.

-Saltzailearen merkataritza-txostena.

Erreklamazioen arreta:

-Gatazkei eta erreklamazioei aurre egiteko teknikak.

-Erreklamatzeko prozedurak. Legedia.

-Establezimenduaren kalitate-kontrolerako adierazleak.

-Informazio sistemak. Eskuzko erregistroa eta erregistro automatizatua.

-Emandako zerbitzua hobetzea.

Orientabide didaktikoak.

Modulu honen bitartez ikasleek farmazia-bulegoan produktuak antolatzean merchandising-aren teknikak aplikatzeko eta salmentarako nahiz erabiltzaileari laguntzeko teknikak ezagutu eta aplikatzeko beharrezkoa den prestakuntza eskuratuko dute.

Modulu teoriko-praktikoa denez, komunikazioari buruzko kontzeptuak lantegi-gelan gauzatuko dira, kasu praktikoak behatuz eta egiazko egoeren simulazioak eginez, erabiltzaileei behar bezalako arreta emateko beharrezkoak diren trebetasunak gara daitezen.

Lanak talde txikitan egitea gomendatzen da, horrela ikasleek gizarte trebetasunak garatuko dituztelako, entzuteko gaitasuna eta enpatia erakutsiz eta ikaskideekin elkarreraginean arituz. Gainera, banakako ahozko azalpenen bitartez ikasle bakoitzaren komunikazio gaitasunak hobetuko dira eta ikasitako salmenta-teknikak erabiliko dira.

Eduki multzoen sekuentziazioak edukien atalean bertan ageri den hurrenkerari jarraitzen ahalko lioke. Lehenengoz, komunikazioari eta salmenta-teknikei buruzko alderdiak landuko dira, bai modu teorikoan ai modu praktikoan, egiazko egoerak simulatuz. Gero, parafarmazia-produktuak indarrean dagoen araudia errespetatuz antolatzeko modua landuko da. Azkenik erreklamazioak, haien legedia eta gatazken ebazpena aztertuko dira.

Modulu honetan eskuratutako ezagutza aplikatzeko eta beharrezkoak diren gizarte trebetasunez jabetzeko, mota hauetako jarduerak egitea iradokitzen da:

-Komunikazio mota diferenteak identifikatzea.

-Salmenta-teknikak aplikatzea, prozesuaren faseak garatuz.

-Hainbat egoera simulatzea, komunikazioko trebetasun pertsonalak eta sozialak gauzatu eta garatzeko.

-Parafarmazia-produktuak sailkatu eta kokatzeko ariketa praktikoak, horiek kokatzeko parametroak identifikatuz.

-Gatazkak eta erreklamazioak ebazteko teknikak aplikatzea.

Ebaluazioa egiteko proba objektiboak egiten ahalko dira. Proba horiek, salmenta-prozesuan erabiltzen diren komunikazio-mota eta protokoloei buruz eta parafarmazia-produktuek izan beharreko kokalekua zehazten duten parametro fisiko, komertzial eta legalei buruz nahiz merchandising-eko teknikei buruz ezagutza teorikoak ikasteko tresna gisa erabiltzen ahalko dira.

Gainera, modulu honetan, prozedurarekin eta jarrerarekin zerikusia duten alderdiak oso garrantzitsutzat jotzen dira. Horregatik, gomendagarria litzateke ikasleek lantegi-gelan egindako lanaren behaketa sistematikoa egitea, modulu honetako berezko lanbide gaitasunak eskuratu diren ala ez baloratu eta egiaztatzeko. Alde horretatik, ikasleak berak egindako gogoetazko autoebaluazioa ere iradokitzen da.

Modulu honek harreman berezia du Farmazia-produktuen banaketari buruzko moduluarekin, baina batez ere Parafarmazia-produktuen banaketaren moduluarekin, salmenta-teknikak oso erabilgarriak direlako parafarmaziako produktuen banaketa egiteko. Hortaz, edukien sekuentziazioa modulu horiekin koordinatzea komenigarria litzateke.

Gainera, modulu honek lehenengo urtean egiten den eta biltegiaren antolaketa eta kudeaketari buruzko oinarrizko informazioa ematen duen Farmazia-bulegoari buruzko moduluarekin harremana du. Gai horiek produktuen antolaketarako oinarriak ezartzeko balioko dute. Beste alde batetik, bi moduluok salmenten kudeaketarako tresna informatiko berbera erabiliko dute, eta horregatik, farmazia-kudeaketako programekin lan egitean koordinatzea gomendatzen da.

Halaber, komenigarria litzateke modulu hau Osasunaren sustapenari buruzko moduluarekin koordinatzea, bezeroarekin-eriarekin harremana hobetzeko komunikazio, enpatia eta gizarte trebetasunak garatu beharko baitira, bi mintzakideen artean konfiantzazko harremana ezarriko bada.

Lanbide modulua: Parafarmazia-produktuen banaketa

Kodea: 0102.

Iraupena: 220 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Parafarmazia-produktuak banatzeko protokoloak aplikatzen ditu eta agindua edo eskaria den interpretatzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Farmazia-produktuak eta parafarmazia-produktuak bereizi dira.

b) Erabiltzaileak kontsulta mediko batera zein kasutan jo behar duen identifikatu da.

c) Eskariak gogobete ditzaketen parafarmazia-produktuen, materialen eta ekipamenduen motak zehaztu dira.

d) Farmazia, parafarmazia eta ortopediako establezimenduetan gehien erabiltzen diren ortopedia, protesi, audioprotesi eta optika oftalmikoko materialen katalogoko produktuak bereizi dira.

e) Osasun Sistema Nazionalak eta beste entitate aseguratzaile batzuek finantzatzen dituzten parafarmazia-produktuak hornitzeko eta banatzeko araubidea identifikatu da.

f) Produktuaren informazio teknikoa eta atontzeko materialaren sinboloak interpretatu dira.

g) Argi eta labur eman da produktuaren ezaugarrien eta erabiltzeko moduaren berri.

h) Informazioa argiro, ordenaz eta zehazki eman da.

2. Osasun-produktuak eta produktu biozidak hautatzen ditu, horien ezaugarriak deskribatzen ditu, eta horien aplikazioak eskariarekin eta aginduarekin erlazionatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Osasun-produktuak sailkatu dira.

b) Osasun-produktuek eritasunak edo lesioak prebenitzeko, kontrolatzeko, tratatzeko edo arintzeko duten erabilgarritasuna deskribatu da, baita urritasunak zuzentzeko eta sorkuntza erregulatzeko duten erabilgarritasuna ere.

c) Osasun-produktua erabiltzailearen eskariarekin edo beharrarekin erlazionatzen ditu.

d) Osasun arloko materialak eta ekipamenduak erabiltzeko argibideak interpretatu dira.

e) Agente biozidak sailkatu dira.

f) Agente biozidak eta horien aplikazioak bereizi dira.

g) Agente biozidekin trata daitezkeen infestazio parasitarioak ezagutu dira.

h) Erabiltzailea adeitasunez, errespetuz eta diskrezioz hartu da.

3. Produktu dermofarmazeutikoak hautatzen ditu eta larruaza, ilea eta larruazaleko erantsiak babestu eta zaindu beharrarekin erlazionatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Larruazalaren eta larruazaleko erantsien egitura eta fisiologia deskribatu dira.

b) Kontsulta medikoaren beharra izan dezaketen aldaketak identifikatu dira.

c) Produktu dermofarmazeutikoak sailkatu dira.

d) Dermofarmazian erabilitako produktuen ezaugarriak eta prestazioak deskribatu dira.

e) Ninien larruazala eta ilea zaintzearekin, babestearekin eta tratatzearekin erlazionatzen diren produktu dermofarmazeutikoak identifikatu dira.

f) Fotobabesean erabilitako produktuen ezaugarriak eta aplikazioak deskribatu dira.

g) Produktu kosmetikoek sortutako aurkako erreakzioen aurrean kosmetozaintzako fitxa bete da.

h) Erabiltzailearen beharrak identifikatu dira eta gogobete dezaketen produktu dermofarmazeutikoak zehaztu dira.

4. Ahoaren eta hortzen higienerako produktuak hautatzen ditu, eta haien aplikazioak erabiltzailearen beharrekin erlazionatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Ahoaren eta hortzen osasun-baldintzak identifikatu dira.

b) Kontsulta medikoa behar duten ahoaren eta hortzen nahasmenduak ezagutu dira.

c) Ahoaren eta hortzen higienerako produktuak haien aplikazioen arabera sailkatu dira.

d) Ahoaren eta hortzen higienerako produktuak erabiltzeko baldintzak deskribatu dira.

e) Ahoaren eta hortzen higienerako produktuen arteko bereizketa egin da.

5. Produktu dietetikoak hautatzen ditu eta egoera fisiologikoetan erabiltzea eta nutrizio behar berezietan erabiltzea justifikatzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Mantenugaien multzoak eta funtzio nagusiak deskribatu dira.

b) Nutrizio behar bereziak dituzten adin multzoak identifikatu dira.

c) Egoera fisiologiko berezietako eta egoera patologikoetako nutrizio beharrak aztertu dira.

d) Dietoterapian erabilitako dieta motak ezagutu dira.

e) Egoera fisiologiko berezietan erabilitako prestakin dietetikoak bereizi dira.

f) Produktu dietetikoen erabilera desegokiak osasunaren gainean izan ditzakeen ondorioak baloratu dira.

g) Erien beharrei behar bezalako arreta jartzeko interesa azaldu da.

6. Ortopedi, protesi, audioprotesi eta optika oftalmikoko produktuak banatzen ditu, eta haien ezaugarriak eta aplikazioak deskribatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Farmazia-establezimenduetan eta zerbitzuetan ohikoak diren ortopedia, protesi, audioprotesi eta optika oftalmikoko materialak sailkatu dira.

b) Erabiltzailearen beharrak eta produktuaren prestazioak erlazionatu dira.

c) Erabiltzaileak kontsulta mediko batera zein kasutan jo behar duen identifikatu da.

d) Ortopedia, protesi, audioprotesi eta optika oftalmikoko materialak banatzeko baldintzak identifikatu dira.

e) Produktuen informazio teknikoa interpretatu da.

f) Produktu ortopedikoak, protesikoak eta optikoak erabiltzeko moduak eta jarraibideak adierazi dira.

g) Erabiltzailea adeitasunez, errespetuz eta diskrezioz hartu da.

Edukiak.

Parafarmazia-produktuen eskaera eta aginduak interpretatzea:

-Parafarmazia-produktuak banatzea eta saltzea.

-Parafarmazia-produktuak kodetzea.

-Farmazia-prestazioaren barnean dauden farmazia-produktuak.

-Kupoia-zigilua banatzeko eta identifikatzeko baldintzak.

-Osasun-produktuen Europar Batasuneko araudia.

-Osasun-produktuak atontzeko materiala. Europako Erkidegoaren adostasun-marka. Ontzi eta etiketetan nahitaez agertu behar diren datuak.

-Parafarmaziako katalogoa.

-Parafarmaziako datu-baseetako aplikazio informatikoak.

Osasun-produktuak eta produktu biozidak hautatzea:

-Osasun-produktuak definitu eta sailkatzea.

-Sendaketarako eta josturarako materiala.

-Eusteko eta immobilizatzeko osasun-produktuak.

-Injekzio-ekipamenduak.

-Zundak, kateterrak eta kanulak.

-Babes eta higienerako materiala.

-Antiseptikoak eta desinfektagarriak.

-Parasitoen kontrakoak: zorriak eta hazteria.

-Intsektu-uxagarriak eta koskaduren kontrako produktuak.

-Haurrentzako produktuak.

-Ospitaleetan berariaz erabiltzeko osasun-produktuak.

Produktu dermofarmazeutikoak hautatzea:

-Larruazalaren egitura eta motak.

-Kosmetikoen osagaiak. Forma kosmetikorik ohikoenak.

-Larruazalaren kosmetika.

-Eguzkiaren erradiazioak larruazalean dituen ondorioak. Eguzki-babeserako produktuak.

-Ilearen kosmetika. Ilearen egitura, motak eta arazoak. Higiene-produktuak eta berariazko tratamenduak.

-Gorputzaren kosmetika.

-Haurrentzako higiene-produktuak.

-Apaindurako kosmetika.

-Produktu kosmetikoek sortutako aurkako erreakzioak.

-Kosmetozaintzako fitxak.

Ahoaren eta hortzen higienerako produktuak hautatzea:

-Ahoaren eta hortzen osasuna.

-Ahoaren eta hortzen nahasmendurik ohikoenak.

-Garbitzeko materiala eta teknikak: eskuilaz garbitzea, hortzetako haria.

-Ahoaren eta hortzen higienea haurtzaroan.

-Hortzetarako produktu kosmetikoak.

Prestakin dietetikoak hautatzea:

-Bularreko haurraren elikaduraren berariazko ezaugarriak. Akats entzimatikoak bularra emateko aldian.

-Produktu dietetikoak.

-Haurrentzako elikagai-prestakinak.

-Egoera berezietarako elikagaiak:

  • Nutrizioa eta haurdunaldia.
  • Nutrizioa eta zahartzaroa.

-Bitamina- eta mineral-gehigarriak. Kirolarientzako gehigarri dietetikoak.

-Finantza daitezkeen dieta eta produktu dietetikoen motak.

-Obesitatea kontrolatzeko produktuak.

-Elikadura-gehigarriak.

Ortopedia, protesi, audioprotesi eta optika oftalmikorako produktuak banatzea:

-Farmazia-establezimenduetan eta zerbitzuetan ohikoak diren ortopedia, protesi, audioprotesi eta optika oftalmikoko materialak.

-Ortopedia, protesi eta audioprotesi materiala erregistratzea.

-Ortopedia, protesi eta audioprotesi materialaren katalogoa.

-Banatzeko baldintzak.

-Ortopedia, protesi eta audioprotesi materialaren datu-baseetako aplikazio informatikoak.

Orientabide didaktikoak.

Lanbide modulu hau, eta Farmaziako produktuen banaketaren modulua, tituluaren muina dira, haien edukiak profesional honen berezko gaitasunak eskuratzeko oinarrizkoak direlako. Teknikari horrek fakultatibo baten gainbegiratupean parafarmazia-produktuen banaketako zerbitzugintzaren zereginak betetzeko beharrezkoa den prestakuntza ematen du.

Eduki teorikoen garrantziaz gain, bezeroentzako tratu egokiaren garrantzia nabarmendu beharko litzateke. Parafarmazia-produktuen banaketaren lana eraginkorra izan dadin, teknikariak konfiantzazko harremana ezarri beharko du, eta erabiltzailearengana interesa, hurbiltasuna, errespetua, adeitasuna eta diskrezioa (konfidentzialtasuna errespetatzea) agertu behar ditu. Tratu egoki horrekin batera, garrantzitsua da fakultatiboaren esku-hartzea zein egoeratan eskatu behar den identifikatzen eta bereizten jakitea. Era berean, gaitasun horiez jabetzeko oinarrizkoa da ikasleek beren lanak dakarren erantzukizuna beren gain hartzea.

Modulu hau teoriko-praktikoa denez, komenigarria da lantegi-gela izatea bertan kasu praktikoak egiteko, horrela farmazia-bulegoetako benetako lana simulatzen baita. Simulazio horien bitartez ikasleek komunikaziorako trebetasunak erakutsiko dituzte, eta informazioa argi transmitituko dute, modu ordenatu, egituratu, argi eta zehatzean, eta aldi berean arretaz entzunen dute.

Edukien sekuentziazioari dagokionez, dermofarmaziatik hastea proposatzen da, edukirik garrantzitsuena izan daitekeelako, batez ere farmazia-bulegorako eta parafarmazietarako. Interesgarria litzateke dermofarmazia ikustea osasunarekin alderatuta, osasunaren zaintza gisa, eta gainera marka batzuetako eta besteetako produktuak kontrolatzea. Horretarako, lantegi-gelako produktuez gain, marken liburuxkak, egunkari eta aldizkarietako iragarkiak eta Web guneak eskura izaten ahalko lirateke. Osasun-produktuekin jarraitzen ahalko litzateke, eta elikagaiekin amaitu.

Metodologia teoriko-praktikoa erabili beharko litzateke, bereziki azken hori azpimarratuz irakaskuntza-ikaskuntza prozesu osoan, kasu praktikoen eta simulazioen bitartez. Gainera, lan indibiduala eta talde txikiko lana bateratzen ahalko lirateke; horrela, ikasleen gaitasun pertsonalak landu eta baloratu ahal izateko.

Bakarkako lanak aukera emanen du ikasleen gaitasun pertsonalak baloratzeko: erantzukizuna, jarraibideak betetzea (ahozkoak eta idatziak), antolatzeko gaitasuna, ekimena, ordena, zehaztasuna...

Taldeko lanak aukera emanen luke ikasleen gaitasun pertsonalak baloratzeko pertsona arteko harremanetan: gizarte gaitasunak, besteak beste, entzuteko gaitasuna eta enpatia, iritzi aniztasunarekiko errespetua, gatazken konponketa elkarrizketaren bidez (negoziazioa eta bitartekotza)...

Modulu honetako ikaskuntzaren emaitzak lortzeko askotariko jarduerak daude aukeran. Hona hemen batzuk:

-Farmaziako produktuen eta parafarmaziako produktuen arteko diferentziak azaltzea, eta horretarako banaketa eta salmenta kontzeptuekiko harremana ezartzea.

-Parafarmaziako produktu, material eta ekipamendu nagusiak zerrendatzea, eta haien funtzioekin erlazionatzea.

-Farmazialariari kontsulta egitea beharrezkoa deneko kasuak deskribatzea.

-Produktua kontserbatzeko baldintzak azaltzea, bilgarrian agertzen den sinbologiaren arabera, eta produktua baliozkoa den epearen berri ematea.

-Moduluko edukiei loturiko informazioa aztertzea, hainbat euskarritan.

Komenigarria litzateke ebaluazioa egiteko tresna gisa kasu praktikoak erabiltzea, proposatutako metodologiarekin bat eginez. Modu horretan baloratzen ahalko ditugu banaketarekin zerikusia duten alderdi batzuk: informazioa modu ordenatu, egituratu, argi eta zehatzean transmititzeko komunikazio-trebetasunak, eta aldi berean arretaz entzutea.

Gainera, egokia litzateke ikasleek gelan eta farmaziako lantegi-gelan egindako lanaren ebaluazioa (behaketa sistematikoa), etab. kontuan hartzea. Halaber, ikaslearen beraren gogoetazko autoebaluazioa ere kontuan hartu beharko litzateke.

Erabiltzen den prozedura edozein dela ere, beti, ahal dela, ebaluazioa ikasteko tresna erabilgarria izanen da (ebaluazio hezitzailea), batez ere, ikasleek gaitasun pertsonalak bereganatu dituzten ala ez baloratu behar denean.

Kontuan hartu behar da teknikariak zein lanbide-ingurunetan eginen duen bere lana. Izan ere, gune txiki batean eginen du lan, eta profesionalen arteko harremana oso estua izanen da. Horregatik, talde-lanaren balorazioa ebaluazioaren adierazleetako bat izanen da.

Ikasturtean zehar jarduera orokorrak edo integratzaileak egiten ahalko lirateke. Jarduera horietan, moduluaren garapenean eskuratu diren jakintzak aplikatu beharko dira, eta horrela, ikasleek gaitasun orokorraz jabetzea lortuko dute.

Modulu honetako eduki batzuen bilakaera etengabea denez, gomendagarria da autoikasketa sustatzea lan autonomiaren bitartez.

Lanbide modulu hau eta Farmaziako produktuen banaketaren modulua lanbidearen muina dira, eta horrenbestez, zikloaren muina ere bai. Bi moduluetan agertzen da farmazia-zerbitzu batzuetan eta besteetan egiten den funtsezko jarduera: banatzea, farmazia-laguntzaren funtsezko elementua, bi moduluen arteko diferentzia banatu beharreko produktuen mota dela. Banaketaren oinarriak lehenengo urteko Farmazia-produktuen banaketari buruzko moduluan ezarri ziren, eta modulu honetarako oinarria izan beharko lirateke.

Azkenik, Produktuen antolamendua eta salmenta izeneko moduluarekin ere harreman estua dago, modulu horretan lortzen baita salmentarako nahiz erabiltzaileari laguntzeko teknikak ezagutu eta aplikatzea. Hortaz, bi moduluen arteko koordinazioa funtsezkoa izanen da.

Lanbide modulua: Maisu-formulazioa

Kodea: 0104.

Iraupena: 110 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Farmazia-produktuak eta antzekoak prestatzeko ekipamenduak prest jartzen ditu, eta haien gailuak eta funtzionamendua ezagutzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Lokalaren eta erabilitako material eta ekipamenduen garbiketa, asepsia eta deskontaminaziorako teknika orokorrak aplikatu dira.

b) Tresneria funtzionamendu-egoera onean mantendu da.

c) Eskura dauden bitarteko materialak egin beharreko prestaketa motarentzat egokiak direla ebaluatu da.

d) Egin beharreko lanaren araberako tresneria egokia hautatu da.

e) Tresneria ongi antolatuta jarri da laneko eremuan.

f) Lehengaien izakinak eta ontzien kokapena egiaztatu da.

g) Laneko arriskuei aurrea hartzeko arauak eta segurtasunekoak aplikatu dira indarrean dagoen legediaren arabera.

h) Egindako lanaz eta proposatutako helburuak betetzeaz arduratu da.

2. Erabilitako lehengaien kalitatea egiaztatzen du, eta indarrean dagoen legedia, lehengaien etiketatzea eta biltegiratzeko eta kontserbatzeko baldintzak aztertzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Lehengaia duten ontzien etiketatzea egiaztatu da.

b) Indarrean dagoen legediaren arabera lehengaiek bete behar dituzten eskakizunak egiaztatu dira.

c) Lehengaien kalitatea ezagutzeko eta kontrolatzeko saiakuntza sinpleak egin dira, eta, horretarako, indarrean dagoen legediaren araberako segurtasunari eta higieneari buruzko arauak aplikatu dira.

d) Lehengaien kalitateari eta maneiatzeko baldintzei buruzko dokumentazioa interpretatu da.

e) Dokumentazio orokorra eta lehengaiei dagokiena bete da.

f) Lehengaiak ongi kontserbatuko direla ziurtatzeko moduan biltegiratu dira.

g) Lehengaiak badaudela egiaztatu da eta txandakatu egin dira.

3. Lehenengo mailako atondura-materiala kontrolatzen du, eta legezko zehaztapenak ezagutzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Indarrean dagoen legediaren arabera atondura-materialak bete behar dituen baldintzak egiaztatu dira.

b) Atondura-materialaren kalitatea ezagutzeko eta kontrolatzeko saiakuntza sinpleak egin dira.

c) Lehenengo maialko atondura-materialari buruzko dokumentazioa bete da.

d) Atondura-materiala ongi kontserbatuko dela ziurtatzeko moduan biltegiratu da.

e) Atondura-materialaren izakinak egiaztatu dira eta txandatu egin dira, iraungipen-data kontrolatuz.

f) Onartu aurretik, materialen testu guztiak berraztertu dira.

g) Enpresaren barne-arauak eta prozedurak errespetatu dira.

4. Farmazia-produktuak eta antzekoak prestatzen ditu, eta oinarrizko farmazia-eragiketen funts fisikoak eta kimikoak ezagutu eta aplikatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Oinarrizko farmazia-eragiketen oinarri orokorrak eta teknologikoak azaldu dira.

b) Maisu-formulak eta prestakin ofizinalak lantzeko eta kontrolatzeko prozedurak interpretatu dira.

c) Maisu-formulak eta prestakin ofizinalak prestatu dira, eta, horretarako, behar bezala erabili da tresneria.

d) Maisu-formulak eta prestakin ofizinalak aztertzeko eta kontrolatzeko oinarrizko teknikak aplikatu dira.

e) Ontziak etiketatu dira, eta hori produktuak eta prestaketa-fasea identifikatzeko aukera emateko moduan egin da.

f) Egindako eragiketa bakoitzean lortutako produktu galenikoak identifikatu dira.

g) Maisu-formulak eta prestakin ofizinalak prestatzean, segurtasun eta higienearen arloko arauak aplikatu dira.

h) Maisu-formulak eta prestakin ofizinalak prestatzeko eta kontrolatzeko prozeduran egindako eragiketa guztien oharrak jaso dira.

i) Lortutako produktuak biltegiratu dira eta horien kontserbazioa ziurtatu da.

j) Laneko jarraibideak interpretatu eta bete dira.

5. Farmazia-produktuak eta antzekoak baldintza higieniko onean ontziratzen ditu, eta hautatutako atondura-materiala justifikatzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Farmazia-formak eta hartzeko bideak erlazionatuu dira.

b) Maisu-formulak eta prestakin ofizinalak atontzeko material motak ezagutu dira.

c) Farmazia-formaren ezaugarrien araberako atondura-materiala hautatu da.

d) Produktua dosifikatzean eta ontziratzean, prestatzeko eta kontrolatzeko prozedurei jarraitu zaie.

e) Ontziak etiketatu egin dira eta indarrean dagoen legediak ezarritako eskakizunak betetzen direla egiaztatu da.

Edukiak.

Farmazia-produktuak eta antzekoak prestatzeko ekipoak prest jartzea:

-Maisu-formulak eta prestakinak behar bezala egin eta kalitatea kontrolatzeari buruzko Europar Batasuneko, Estatuko eta Autonomia Erkidegoko araudia.

-Dokumentazio orokorra.

-Prestaketarako lokalaren ezaugarri orokorrak.

-Prestaketa-lokaleko tresneria.

-Tresneriaren egiaztapen eta mantentze-lana.

Lehengaiak kontrolatzea:

-Maisu-formulazioan erabiltzen diren laburdurak.

-Sendagaiak egiteari buruzko oinarrizko terminologia.

-Lehengaiak: indarrean dagoen legedia, jatorria, etiketatzea eta biltegiratzea.

-Formulazioetan erabiltzen diren eszipienteak.

-Lehengaien kalitatea ezagutu eta kontrolatzeko saiakuntzak.

Atondura-materiala kontrolatzea:

-Indarrean dagoen legedia.

-Atondura-materialaren motak. Ontzi motak.

-Atontzeko materialaren kalitate-kontrolerako saiakuntzak.

Farmazia-produktuak eta antzekoak prestatzea:

-Disolbatzaile bidezko erauzketa.

-Destilazioa.

-Lurruntzea.

-Solidoak banantzea. Ihinztatzea. Bahetzea.

-Osagaiak homogeneizatzea.

-Lehortzea.

-Liofilizatzea.

-Iragaztea.

-Pikortzea.

-Esterilizatzea.

-Sistema barreiatu homogeneoak: disoluzioak.

-Sistema barreiatu heterogeneoak: dispertsio koloidalak, suspentsioak, emultsioak, mikroemultsioak, eta aerosolak.

Farmazia-produktuak eta antzekoak ontziratzea:

-Maisu-formulak eta prestakin ofizinalak egiteko tresneria.

-Maisu-formula eta prestakin ofizinalen saiakuntzak eta kontrola.

-Maisu-formulei eta prestakin ofizinalei buruzko dokumentazioa.

-Etiketatzea.

-Banatzea eta erabiltzaileei informazioa ematea.

-Maisu-formula eta prestakin ofizinalen kontserbazioa eta iraungipen-data.

Orientabide didaktikoak.

Modulu honen bitartez ikasleek farmazia-bulegoetan nahiz ospitaleko farmazia-zerbitzuetan fakultatiboari farmazia-produktuak eta antzekoak formulatu eta prestatzen laguntzeko zeregina betetzeko beharrezkoa den oinarrizko prestakuntza eskuratuko dute.

Moduluan orokorrean garatzen diren kontzeptuak ezagutuz eta asimilatuz, proposatzen diren prozedurak eta laborategiko praktikak eginez, eta moduluko edukietako bakoitzean planteatzen diren jarrerak eskuratuz, ikasleek farmazia-produktuak eta antzekoak ezarritako protokoloei jarraituz eta farmazialariak gainbegiratuta prestatzeko beharrezkoa den gaitasuna eskuratuko dute.

Modulu hau, curriculumaren erreferentziazko sekuentziaren arabera, bigarren urtean emanen da, Izan ere, ikasleek moduluko edukiak behar bezala aprobetxa ditzaten, ezinbestekoa izanen da aldez aurretik lehenengo urtean ikusitako Laborategiko oinarrizko eragiketei buruzko moduluko edukiak barneratuta edukitzea.

Modulu praktikoa da batik bat, eta, horregatik, eskola ordu gehienak famazia-laborategi batean eginen dira. Eduki kontzeptualenak Interneterako sarbidea eta proiektagailua dituen balio anitzeko gela batean garatzen ahalko lirateke.

Moduluaren ezaugarriak kontuan hartuta, eta jarduerak egiteko eskola aldiak ahalik eta ondoen aprobetxatzeko, eskolak 2 orduko saioetan taldekatzea iradokitzen da. Horrela, talde-lana eta farmazia-laborategiko praktikak egiten ahalko dira.

Eduki multzoen sekuentziazioari dagokionez, egokia dirudi, moduluaren ikuspegi orokorra bistatik galdu gabe, prestakin farmazeutikoak egiteko gehien erabiltzen diren tresna eta ekipamenduak nahiz maisu-formulak eta prestakin ofizinalak behar bezala prestatzeko segurtasun eta higienearen arloko arauak berrikusi eta ezagutuz hastea. Eduki horiek lehenago Laborategiko oinarrizko eragiketei buruzko moduluan landuta egon behar dira, eta ikasleek une horretan izanen dute aukera eduki horiek zuzenean aplikatzeko, maisu-formulak eta farmazia- eta parafarmazia-produktuak prestatzen.

Jarraian, lehengaien eta atondura-materialaren kontrolari buruzko edukiak landuko dira. Gero, oinarrizko farmazia-eragiketen oinarri orokorrak eta teknologikoak azalduko dira, eta azkenik, farmazia-produktuak eta antzekoak ontziratzeari buruzko edukien multzoa landuko da.

Modulu honetan, komenigarria litzateke sarrera gisa segurtasun neurriak, ekipamenduen mantentze-lanak eta asepsia arauak nahiz farmazia-laborategiko hondakinak kudeatu eta desagerrarazteko modua aztertzea. Eduki horiei dagokienez, abiapuntua lehenengo urtean ikusitako Laborategiko oinarrizko eragiketei buruzko moduluan lortutako ezagutza izanen litzateke.

Laborategiko lanaren berezko jarrerekin zerikusia duten edukiak, adibidez lanaren doitasun eta txukuntasuna, protokoloak betetzeko zorroztasuna eta segurtasun eta higiene arauen errespetua, modu sistematikoan kontuan hartuko dira, irakaskuntza-ikaskuntzako jardueraren batean berariaz lantzen eta azaltzen badira ere.

Edukiak sendoago eskuratzeko, maisu-formulak egiteko beharrezko ekipamenduak dituen laborategi baten instalazioetara bisita egin daiteke, eta ikus-entzunezko dokumentuak ikus daitezke.

Metodologia teoriko-praktikoa erabili behar litzateke, bereziki azken hori azpimarratuz, irakaskuntza-ikaskuntza prozesu osoan, kasu praktikoen bitartez. Kasu horien bidez laborategian zehaztasunez eta zorroztasunez lan egiteko beharrezkoak diren jarrerak ulertzen eta baloratzen ahalko dira.

Gainera, lan indibiduala eta talde txikiko lana bateratu eginen dira. Horrela, ikasleen gaitasun pertsonalak lantzen eta baloratzen ahalko dira, eta talde-lanaren estrategiak aplikatu.

Modulu honetako ikaskuntzaren emaitzak lortzeko askotariko jarduerak daude aukeran. Hona hemen batzuk:

-Produktua prestatzeko beharrezkoak diren materialak, ekipamenduak eta erreaktiboak identifikatu, sailkatu eta prestatzea, eta haien erabilerarekin erlazionatzea.

-Lokalaren eta erabilitako material eta ekipamenduen garbiketarako, asepsiarako eta deskontaminaziorako teknika orokorrak aplikatzea.

-Maisu-formulak eta prestakin ofizinalak prestatzeko segurtasuneko arauak eta arriskuen prebentziorakoak aztertu eta aplikatzea, indarrean dagoen legediaren arabera.

-Lehengaia duten ontzien etiketatzea egiaztatzea.

-Maisu-formulak eta prestakin ofizinalak prestatzea, horretarako, tresneria behar bezala erabiliz.

-Maisu-formulak eta prestakin ofizinalak prestatzeko eta kontrolatzeko prozeduran egindako eragiketa guztien oharrak jasotzea.

-Farmazia-formaren ezaugarrien araberako atondura-materiala hautatzea.

-Ontziak etiketatzea eta ezarritako betebeharrak betetzen direla egiaztatzea.

Laborategian egiten diren irakaskuntza-ikaskuntzako eta ebaluazioko jarduerek laborategiko praktika esperimentalak izan behar dute. Ahal dela, farmazia-bulegoen eta ospitaleko farmazia-zerbitzuen errealitatetik hurbilekoak izanen dira. Proba objektiboak eta lan praktikoak ere erabiltzen ahal dira. Erabiltzen den prozedura edozein dela ere, beti, ahal dela, ebaluazioa ikasteko tresna erabilgarria izanen da (ebaluazio hezitzailea), batez ere, ikasleek gaitasun pertsonalak bereganatu dituzten ala ez baloratu behar denean.

Prozedurarekin eta jarrerarekin zerikusia duten alderdiak ebaluatzeko, funtsezkoa da ikasleek gelan nahiz laborategian egin duten lanaren ebaluazioa (behaketa sistematikoa) edukitzea, bai eta ikasleak berak egindako gogoetazko autoebaluazioa ere.

Azkenik jarduera bat eginen da, zeinak, modu global eta bateratzailean, bide emanen baitu jarrerak eta jarduketak behatzeko, moduluko lan unitateetan eskuratutako gaitasunak aplikatu behar diren egoera baten aurrean.

Moduluaren izaera dela-eta, Laborategiko oinarrizko eragiketei buruzko moduluarekin koordinazio berezia egin beharko da, bi moduluek lantzen dituzten edukiak osagarritzat jo daitezkeelako. Modulu hau bigarren kurtsoan ematen denez, komeni da Laborategiko oinarrizko eragiketei buruzko moduluan landutako edukiak hemen bildu eta eguneratzea.

Halaber, Maisu-formulazioari buruzko moduluak beharrezkoak ditu Farmazia-produktuen banaketari buruzko moduluan sendagaien farmazia-formei eta sendagaiak hartzeko bideei buruz landutako edukiak, kontzeptu horiek oinarrizkotzat jotzen direlako fakultatiboari farmazia- eta parafarmazia-produktuak formulatzen eta prestatzen laguntzeko.

Lanbide modulua: Osasunaren sustapena

Kodea: 0105.

Iraupena: 130 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Bizi-ohitura osasuntsuak sustatzen ditu, eta osasuna sustatzeko programak eta helburu den populazioa erlazionatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Osasuna sustatzea, osasuna prebenitzea, osasuna babestea, osasunerako heziketa eta horien osagaiak bereizi dira.

b) Osasun-plangintzako mailak identifikatu dira: plana, programa, proiektua eta programazioa.

c) Teknikariak hezkuntzako eragile gisa duen garrantzia baloratu da.

d) Bizimodu osasuntsuen ezaugarriak deskribatu dira.

e) Osasunerako heziketa-programa baten atalak zehaztu dira.

f) Informatuta egotearen garrantzia eta osasuna hobetzeko konpromiso pertsonala eta soziala baloratu dira.

g) Parametro somatometrikoak (pisua eta neurria), Gorputz Masaren Indizearen kalkulua, eta abar osasunarekin eta eritasunarekin erlazionatu dira.

h) Neurtzeko teknikak eta erabilitako tresnak eta ekipamenduak maneiatzeko teknikak deskribatu dira, baita horien garbiketa eta kontserbazioa ere.

i) Metadonarekin mantentzeko programetako parte-hartzea zehaztu da, baita xiringak trukatzeagatik hartutako eritasunen prebentzioko programetako parte-hartzea ere.

2. Osasunerako heziketa-programak garatzen ditu, eta erabiltzaileengan duten eragina baloratzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Osasunerako heziketa-programa baten elementuak identifikatu dira.

b) Elikagaien higiene-programa nagusiak deskribatu dira.

c) Sexu-higieneko programen ezaugarriak zehaztu dira.

d) Abusu-droga nagusiak sailkatu dira.

e) Droga-mendekotasun egoeretarako jardun-ildoak identifikatu dira.

f) Osasunerako hezkuntza-programak baloratu dira, gizarte-ongizatea hobetzeko elementu gisa.

g) Transmititzen ahal diren eritasunen epidemiologia aztertu da.

3. Kontrol analitiko sinpleak egiten ditu, eta laneko protokolo normalizatuak interpretatzen eta aplikatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Laginak hartzeko garaian erabiltzailearen baldintza organiko egokiak zehaztu dira.

b) Lagina identifikatu da eta eskariarekin zalantzarik gabe bat datorrela egiaztatu da.

c) Egin beharreko zehaztapen analitikoaren arabera kontserbatu da lagina.

d) Laginak maneiatzean eta prozesu analitikoa egitean norberaren higienerako eta babeserako neurriak aplikatu dira, indarrean dagoen legediaren arabera.

e) Analisi-prozedurak eta laborategiko praktika egokien arauak interpretatu dira.

f) Kontrol analitikoak egin dira eta behar bezala maneiatu dira erreflektometroa eta zerrenda erreaktiboak.

g) Erabili eta botatzeko materialak eta hondakinak ezabatu dira, hondakinak ezabatzeko protokoloak interpretatu, indarrean dagoen legedia aplikatuz.

h) Erabili eta botatzekoak ez diren tresnak, materialak eta ekipamenduak garbitu, desinfektatu edo esterilizatu dira.

i) Laneko eremua garbi utzi da, berriro erabiltzeko baldintza egokietan.

j) Zehaztapen analitikoen emaitzen esanahia ezagutu da.

4. Psikologikoki laguntzen dio erabiltzaileari, haren baldintza psikologikoak eta arrisku-multzoak identifikatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Laguntza psikologikoko mekanismoak identifikatu dira eta aplikazioaren arabera tipifikatu dira.

b) Berariazko laguntza eskatzen duten egoerak bereizi dira.

c) Tipologia bakoitzerako laguntza psikologikoko mekanismoak ezarri eta protokolizatu dira.

d) Portaeraren disfuntzioa eragiten duten inguruabar psikologikoak aztertu dira.

e) Portaeraren disfuntzio mota nagusiak eta horien zeinuak sailkatu dira.

f) Teknikariaren eta beste estamentu sozio-sanitarioen laguntza psikologikoaren garrantzia baloratu da.

g) Erabiltzailearekiko elkarreragin egokia lortzeko eta laguntza hori lortzeko teknikariak garatu beharreko portaerak lehenetsi dira.

h) Nortasuna babesteko mekanismo nagusiak ezarri dira.

i) Estres-sintomen faktore nagusiak deskribatu dira.

Edukiak.

Osasunaren sustapena:

-Osasuna sustatzearen, prebenitzearen eta babestearen kontzeptua.

-Plangintza-mailak: plana, programa eta proiektua.

-Arrisku faktoreak detektatzea.

-Bizimodu osasungarriak baloratzea.

-Osasuna eta eritasuna.

-Komunitate-osasuna: baloratzea eta sustatzea.

-Osasunean eragina duten faktore eta baldintzak.

-Osasun-adierazleak.

-Parametro somatometrikoak: kontzeptua, neurtzeko eta interpretatzeko teknikak. Ekipamendua eta garbitasuna.

-Datuen erregistroa.

Osasunerako heziketa-programak garatzea:

-Osasun arloan komunikatzeko teknikak eta arazoak.

-Programazioa eta osagaiak.

-Elikaduraren higienea.

-Norberaren higienea.

-Sexu-higienea.

-Droga-mendekotasunarekin lotuta dauden osasun egoerak.

-Prebentzio programak. Xiringak trukatzean aurrea hartzeko programa eta metadona banatzea.

-Larrialdi egoeretan droga-mendekotasuna tratatzea.

Kontrol analitiko sinpleak egitea:

-Lagin motak. Laginak lortzea.

-Laginak kontserbatzea.

-Segurtasuna eta arriskuen prebentzioa laborategian.

-Oinarrizko higiene-arauak.

-Garbitzeko, desinfektatzeko eta esterilizatzeko teknikak.

-Analisi klinikoen metodoen oinarrizko printzipioak.

-Emaitzak adierazi eta erregistratzea. Datu pertsonalen babesa.

-Konstante biologikoen aldaketak interpretatzea. Interferentziak aztertutako parametro biologikoetan.

Erabiltzailearentzako laguntza psikologikoa:

-Nortasunaren garapena.

-Bilakaera-etapak psikologian.

-Aldaketa psikologikoak eta eritasunera egokitzea:

  • Estresa eta antsietatea.
  • Eritasunaren aurkako babes-mekanismoak.

-Eri kronikoaren psikologia.

-Eri onkologikoaren psikologia.

-Eri geriatrikoaren psikologia.

-HIESa duen eriaren psikologia.

-Eri terminalaren psikologia.

-Eritasun kronikoa duen haur eta nerabearen psikologia.

-Haurdun dagoen emakumearen psikologia.

-Laguntzarako mekanismo eta teknikak.

Orientabide didaktikoak.

Lanbide modulu honen bidez, teknikariak, fakultatiboaren gainbegiratupean, osasunaren sustapeneko zereginak betetzeko beharrezkoa den prestakuntza lortzen du. Modulu honen helburua da profesional hau erabiltzaileen bizi-ohitura osasungarriak sustatzeko, eritasunak prebenitzeko eta erabiltzaileak alderdi psikologikoan laguntzeko gai izatea.

Komenigarria litzateke lantegi-gela eskura izatea, ahal dela Interneterako sarbidearekin eta proiektagailuarekin, jarduera jakin batzuk errazago egin ahal izateko. Farmazia-laborategia ere erabiliko da oinarrizko analisi klinikoak egiteko, eta komenigarria litzateke osasunaren sustapeneko plan, programa eta proiektuen dokumentazioko ereduak, liburuxkak, kartelak eta ikus-entzunezko materiala eskura izatea.

Eduki multzoen sekuentziazioak edukien atalean bertan ageri den hurrenkerari jarrai diezaiola iradokitzen da. Beraz, lehenengoz osasunaren sustapenari buruzko multzoa landuko da, eta gerora osasunerako heziketa-programak garatzeari buruzkoa. Ikasleek programak garatzeko egokia den informazioa transmititzeko gai izan daitezen, beharrezkoa litzateke osasunari, eritasunei, osasunaren adierazleei eta arrisku-faktoreei buruzko oinarrizko ezagutza abiapuntu izatea. Kontrol analitiko errazak behar bezala egitea osagarria da osasunerako heziketa-programa jakin batzuetan. Horregatik, bi multzo hauetako edukiak modu osagarrian landuko dira. Eta azkenik, psikologia ebolutiboari buruzko oinarrizko ezagutzak eta erabiltzaileari hainbat egoeratan laguntza psikologikoa ematean aplikatuko diren komunikazio-trebetasunak garatu ahal izateko teknikak txertatzea iradokitzen da.

Metodologiarik egokiena kasu praktikoak eta simulazioak aztertzea litzateke, horien bitartez lanbidearen errealitatera hurbilduko baikara. Osasunaren sustapenaren lana eraginkorra izan dadin, teknikariak konfiantzazko harremana ezarri beharko du, eta erabiltzailearengana interesa, hurbiltasuna, errespetua, adeitasuna eta diskrezioa (konfidentzialtasuna errespetatzea) agertu behar ditu. Ikasleek jarrera horiek landu eta komunikaziorako trebetasunak erakutsi beharko dituzte, eta informazioa argi transmitituko dute, modu ordenatu, egituratu, argi eta zehatzean, eta aldi berean arretaz entzunen dute. Horretarako, role playing teknika erabilgarria izanen da. Gainera, lan indibiduala eta talde txikiko lana bateratu eginen dira. Horrela, ikasleen gaitasun pertsonalak lantzen eta baloratzen ahalko dira.

Bakarkako lanak aukera emanen du ikasleen gaitasun pertsonalak baloratzeko: erantzukizuna, jarraibideen segimendua (ahozkoak eta idatziak), antolatzeko gaitasuna, ekimena, ordena, zehaztasuna...

Taldeko lanak aukera emanen du ikasleen gaitasun pertsonalak baloratzeko pertsona arteko harremanetan: gizarte gaitasunak, besteak beste, entzuteko gaitasuna eta enpatia, iritzi aniztasunarekiko errespetua, gatazken konponketa elkarrizketaren bidez (negoziazioa, bitartekotza).

Farmaziako lantegi-gelan talde-lana egiteko eta kasu praktikoak ebazteko, komenigarria da eskolak bi saioko tartetan taldekatzea.

Lantegi-gelan egiteko iradokitzen diren jardueren tipologia hau da:

-Osasunaren sustapenari buruzko oinarrizko kontzeptuak identifikatu eta bereiztea.

-Osasunaren sustapeneko plan, programa, proiektu eta programazioak aztertu eta egitea.

-Bizimodu osasungarrien ezaugarriak azaltzea.

-Parametro somatometrikoak zehaztea eta Gorputz Masaren Indizea kalkulatzea.

-Dieta osasungarriak prestatzea.

-Oinarrizko kontrol analitikoak egitea (laginak lortzea, laginak kontserbatzea, garbitu, desinfektatu eta esterilizatzeko teknikak...), laneko protokolo normalizatuak aplikatuz.

-Analisi klinikoak interpretatzea.

-Datuk modu informatizatuan erregistratzea.

-Kasu praktikoak aztertzea, eta erabiltzailearen inguruabar psikologikoen artean portaeraren disfuntzioa sorraraz dezaketenak identifikatzea.

-Erabiltzailearen laguntza psikologikoa emateko teknikak simulatzea.

-Erabiltzailearekiko elkarreragina egokia izateko teknikak garatzea.

Ebaluazioari dagokionez, garrantzitsua da osasunaren sustapeneko zerbitzua emateko zereginak betetzeko beharrezkoak diren oinarri teorikoak eskuratu diren eta proposatutako egoera batean modu praktikoan aplikatu den ebaluatzea. Horretarako, proba objektiboak zein lan praktikoak erabiltzen ahal dira. Erabiltzen den prozedura edozein dela ere, beti, ahal dela, ebaluazioa ikasteko tresna erabilgarria izanen da (ebaluazio hezitzailea), batez ere, ikasleek gaitasun pertsonalak bereganatu dituzten ala ez baloratu behar denean. Prozedurarekin eta jarrerarekin zerikusia duten alderdiak ebaluatzeko, funtsezkoa da ikasleek gelan, farmaziako lantegi-gelan eta laborategian egin duten lanaren ebaluazioa (behaketa sistematikoa) edukitzea, bai eta ikasleak berak egindako gogoetazko autoebaluazioa ere. Kontuan hartu behar da teknikariak zein lanbide-ingurunetan eginen duen bere lana. Izan ere, gune txiki batean eginen du lan, eta profesionalen arteko harremana oso estua izanen da. Horregatik, talde-lanaren balorazioa ebaluazioaren adierazleetako bat izanen da.

Azkenik jarduera bat eginen da, zeinak, modu global eta bateratzailean, bide emanen baitu jarrerak eta jarduketak behatzeko, moduluko lan unitateetan eskuratutako gaitasunak aplikatu behar diren egoera baten aurrean.

Bigarren urtean emanen den modulu honek, curriculum honetan ezarritako proposamenaren arabera, lehenengo urteko moduluetan lortutako oinarrizko ezagutza izanen du abiapuntu. Laborategiko oinarrizko eragiketei buruzko moduluan, oinarrizko higiene eta segurtasun neurriak kontuan hartuta laborategian lan egiteko egokiak diren gaitasunak lortzen dira. Eduki horiek kontrol analitiko errazak egiteko oinarrizkoak dira. Gainera, euskarrirako beharrezkoa den informazioa, oinarri anatomikoen eta patologia nagusien ezagutzari dagokionez, Oinarrizko anatomofisiologia eta patologiari buruzko moduluan landuko dira, ikasleek horiek jakin behar baitituzte osasunerako heziketa-programak garatzeko.

Gainera, harremana du Farmazia-produktuen banaketa eta Parafarmazia-produktuen banaketa izeneko moduluekin, modulu horiei esker ikasleek farmazia-bulegoan banatzen diren sendagai eta parafarmazia-produktu nagusiei buruzko oinarrizko ezagutza lortuko baitute; eta beraz, beharrezkoa da sendagai eta parafarmaziako produktu horiek zein eriri zuzentzen zaizkien, eta osasunari buruzko aholku egokiak zein diren jakitea.

Lanbide modulua: Lanerako prestakuntza eta orientazioa

Kodea: 0106.

Iraupena: 90 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Enplegu aukerak hautatzen ditu, laneratzeko bideak eta ikasteko alternatibak identifikatuz bizitzan zehar.

Ebaluazio irizpideak:

a) Norberaren nortasuna, asmoak, jarrerak eta prestakuntza baloratu dira erabakiak hartzeko.

b) Farmazia eta Parafarmaziako teknikarientzako enplegu eta lan sorgune nagusiak identifikatu dira tokiko, eskualdeko, Estatuko eta Europako eremuetan.

c) Tituluaren profilarekin zerikusia duen lanbide jarduerarako zer-nolako gaitasunak eta jarrerak eskatzen diren zehaztu da.

d) Farmazia eta Parafarmaziako teknikariaren lanbide profilarekin zerikusia duten prestakuntza- eta lanbide-ibilbideak identifikatu dira.

e) Etengabeko prestakuntzak laneratu ahal izateko eta produkzio prozesuaren eskakizunetara moldatzeko gakoa den aldetik duen garrantzia baloratu da.

f) Lana bilatzeko prozesuan zein teknika erabiltzen diren zehaztu da.

g) Tituluarekin zerikusia duten lanbide sektoreetan autoenplegurako dauden aukerak aurreikusi dira.

2. Talde-lanaren estrategiak aplikatzen ditu eta estrategia horien eraginkortasuna eta eragimena baloratzen ditu erakundearen helburuei begira.

Ebaluazio irizpideak:

a) Talde-lanaren onurak baloratu dira Farmazia eta Parafarmaziako teknikariaren profilarekin zerikusia duten lan egoeretan.

b) Egiazko lan egoera batean eratzen ahal diren lantaldeak identifikatu dira.

c) Lantalde eraginkorraren ezaugarriak zehaztu dira eraginkortasunik gabeko lantaldeen aldean.

d) Lanbide sektorean lantaldearen funtzionamendua hobetzeko behar diren gizarte trebetasunak baloratu dira.

e) Lantaldeetan erabiltzen diren agiriak identifikatu dira: deialdiak, aktak eta aurkezpenak.

f) Lantaldeko kideen eginkizunen eta iritzien aniztasun beharrezkoa positiboki baloratu da.

g) Taldeko kideen artean gatazkak sortzen ahal direla eta hori erakundeen ezaugarrietako bat dela onartu da.

h) Gatazka motak eta horien iturriak identifikatu dira, bai eta gatazkak konpontzeko prozedurak ere.

3. Lan harremanetatik sortzen diren eskubideak erabili eta betebeharrak bete egiten ditu, eta badaki horiek bereizten lan kontratuetan eta hitzarmen kolektiboetan.

Ebaluazio irizpideak:

a) Lan zuzenbideko kontzeptu nagusiak identifikatu dira.

b) Enpresaburu eta langileen arteko harremanetan esku hartzen duten erakunde nagusiak bereizi dira.

c) Lan harremanetatik sortzen diren eskubideak eta betebeharrak zehaztu dira.

d) Kontratazio mota nagusiak sailkatu dira eta zenbait kolektiboren kontratazioa sustatzeko neurriak identifikatu dira.

e) Indarra duen legedian lana eta familiako bizitza ongi uztartzeko ezarrita dauden neurriak baloratu dira.

f) Soldaten ordainagiria aztertu da eta hura osatzen duten elementu nagusiak identifikatu dira, tartean langilearen kotizazio oinarriak eta langileari eta enpresaburuari dagozkien kuotak daudela.

g) Lan harremanak aldatzearen, etetearen eta amaitzearen arrazoiak eta ondorioak identifikatu dira.

h) Gatazka kolektiboetako neurriak eta gatazkak ebazteko prozedurak aztertu dira.

i) Farmazia eta Parafarmaziako teknikariaren tituluarekin zerikusia duen lanbide sektoreari aplikatu beharreko hitzarmen kolektibo batean itundutako lan baldintzak zehaztu dira.

j) Lanaren antolaketaren ingurune berriak bereizten dituzten ezaugarriak identifikatu dira.

4. Gizarte Segurantzaren sistemak estaltzen dituen egoeretan zer nolako babesak dauden zehazten du eta prestazio motak identifikatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Gizarte Segurantzaren eginkizuna baloratu da, herritarren bizi kalitatea hobetzeko zutabe nagusia den aldetik.

b) Gizarte Segurantzaren sistemako araubideak identifikatu dira.

c) Gizarte Segurantzaren sistemak estaltzen dituen egoerak banan-banan aipatu dira.

d) Enpresaburuak eta langileak Gizarte Segurantzaren sistemaren barnean dituzten betebeharrak identifikatu dira.

e) Inguruko herrialde nagusietan Gizarte Segurantzaren arloan dauden aldeak identifikatu dira.

f) Gizarte Segurantzaren sistemako prestazioak sailkatu dira eta baldintzak identifikatu dira.

g) Legezko langabezia egoerak zehaztu dira zenbait kasu praktikotan.

h) Ikasleen ezaugarriei dagozkien langabezia prestazioen iraupena eta zenbatekoa kalkulatu dira, kotizaziopeko oinarrizko prestazioak eta laguntzako prestazioak bereiziz.

5. Laneko arriskuei aurrea hartzeko oinarrizko arau esparrua identifikatzen du eta prebentzioaren kulturak enpresako arlo eta jarduera guztietan duen garrantzia baloratzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Laneko arriskuei aurrea hartzeko oinarrizko araudia identifikatu da.

b) Laneko arriskuen prebentzioaren arloko eskubide eta betebehar nagusiak zein diren zehaztu da.

c) Lan baldintzak eta langilearen osasuna erlazionatu dira.

d) Izan daitezkeen arrisku faktore ohikoenak sailkatu dira.

e) Arrisku faktoreen ondorioz gerta daitezkeen lanbide kalteak (lan istripuak eta lanbide eritasunak) sailkatu eta deskribatu dira.

6. Enpresan laneko arriskuen prebentzioaren kudeaketan parte hartzen duten eragileak identifikatzen ditu, laneko arriskuei aurrea hartzeko araudian ezarritako irizpideei jarraituz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Enpresan prebentzioa kudeatzeko moduak sailkatu dira, laneko arriskuei aurrea hartzeko araudian ezarritako irizpideen arabera.

b) Prebentzioan parte hartzen duten eragile guztien erantzukizunak identifikatu dira.

c) Arriskuen prebentzioaren arloan langileek enpresan ordezkaritza izateko bideak zein diren zehaztu da.

d) Laneko arriskuen prebentzioarekin zerikusia duten erakunde publikoak identifikatu dira.

7. Bere jardueraren arriskuak ebaluatzen ditu, lan baldintzak eta bere lan inguruneko arrisku faktoreak aztertuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Farmazia-bulegoen sektoreko jarduerak dituen arrisku faktoreak eta horietatik etor daitezkeen kalteak identifikatu dira.

b) Farmazia eta Parafarmaziako teknikariaren lan inguruneetan ohikoenak diren arrisku egoerak sailkatu dira.

c) Enpresako arriskuen ebaluazioa egin da, arriskuak identifikatu eta baloratu dira, prebentzio neurriak proposatu dira eta horien eraginkortasunaren jarraipena eta kontrola egin dira.

d) Farmazia eta Parafarmaziako teknikariaren lanbide profilarekin zerikusia duten lan inguruneetan prebentzioari begira garrantzia duten lan baldintzak zein diren zehaztu da.

8. Enpresa txiki bateko arriskuei aurrea hartzeko plana egiten parte hartzen du, lan inguruneko arrisku egoeren azterketatik abiaturik, eta prebentzio neurriak aplikatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Farmazia eta Parafarmaziako teknikariaren lanbide sektorearekin zerikusia duen lantoki bateko prebentzio planaren edukia definitu da.

b) Aintzat hartu da garrantzitsua dela enpresan prebentzio plana izatea, larrialdietan egin beharreko jarduketen sekuentzia barne duena.

c) Enpresa txiki edo ertain batentzako larrialdi eta ebakuazio plana proiektatu da.

d) Kalteak beren sorburuan saihesteko eta saihestezinak diren ondorioak leuntzeko aplikatu behar diren prebentzio eta babes neurriak definitu dira.

e) Mota guztietako segurtasun seinaleen esanahia eta eremua aztertu dira.

f) Larrialdietan jarduteko protokoloak aztertu dira.

g) Zaurituak larritasunaren arabera sailkatzeko teknikak identifikatu dira.

h) Lehen sorospenetarako oinarrizko teknikak identifikatu dira, istripuaren lekuan aplikatu behar direnak kalte mota desberdinei aurre egiteko. Halaber, botika kutxaren osagaiak eta erabilera identifikatu dira.

i) Langilearen osasuna zaintzeko betekizunak eta baldintzak eta horiek prebentzio neurri gisa duten garrantzia zehaztu dira.

Edukiak.

Lan bilaketa aktiboa:

-Lanbide karrerarako interes, gaitasun eta motibazio pertsonalak aztertzea.

-Erabakiak hartzeko prozesua.

-Farmazia eta Parafarmaziako teknikariaren lanbide sektorea definitu eta aztertzea, inguruko lurralde eremuan nahiz estatuan.

-Sektoreko enpresa txiki, ertain eta handietan lana bilatzeko prozesua haren eraginpeko lurralde eremuan, estatuan eta Europar Batasunean. Eures sarea.

-Europan ikasteko eta lan egiteko aukerak.

-Etengabeko prestakuntzak Farmazia eta Parafarmaziako teknikariaren lan eta lanbide ibilbiderako duen garrantzia baloratzea.

-Informazio hori ematen duten tokiko, eskualdeko, estatuko eta Europako erakundeen identifikazioa.

-Farmazia eta Parafarmaziako teknikariarekin zerikusia duten prestakuntza ibilbideak identifikatzea tokiko, eskualdeko, Estatuko eta Europako eremuetan.

-Lana bilatzeko teknikak eta erremintak: curriculum vitae ereduak, Europako curriculum vitae-a eta lan elkarrizketak. Europar Batasunean langileen mugikortasuna errazten duten beste agiri batzuk: Europass mugikortasun agiria, Ziurtagiriaren Gehigarri Europarra eta Europako Hizkuntzen Zorroa.

-Autoenplegua baloratzea laneratzeko hautabide gisa.

Gatazkaren kudeaketa eta lantaldeak:

-Talde-lanak erakundearen eraginkortasunari begira dituen alde onak eta txarrak baloratzea.

-Farmazia-bulegoen sektoreko lantalde motak, betetzen dituzten eginkizunen arabera.

-Lantalde eraginkorraren ezaugarriak.

-Gizarte trebetasunak. Hitzezko eta hitzik gabeko komunikaziorako teknikak.

-Lan bileretan erabiltzen diren agiriak: deialdiak, aktak eta aurkezpenak.

-Lantaldean parte hartzea. Kideek har ditzaketen rolen azterketa.

-Gatazka: gatazkaren ezaugarriak, iturriak eta etapak.

-Gatazka konpondu edo ezabatzeko metodoak: bitartekotza, adiskidetzea, arbitrajea, epaiketa eta negoziazioa.

Lan kontratua:

-Lan zuzenbidea.

-Banakako lan harremanen azterketa.

-Lan kontratuaren modalitateak eta kontratazioa sustatzeko neurriak.

-Lan harremanek sortzen dituzten eskubideak eta betebeharrak.

-Lan baldintzak. Soldata, lan denbora eta atsedena.

-Soldataren ordainagiria.

-Lan kontratuaren aldaketa, etetea eta amaiera.

-Langileen ordezkaritza.

-Farmazia eta Parafarmaziako teknikariaren lanbide eremuari aplikatu beharreko hitzarmen kolektibo baten azterketa.

-Lan gatazka kolektiboak.

-Lana antolatzeko ingurune berriak: azpikontratazioa, telelana eta beste batzuk.

-Langileentzako onurak antolamendu berrietan: malgutasuna, onura sozialak eta beste batzuk.

Gizarte Segurantza, lana eta langabezia:

-Gizarte Segurantzaren sistema, elkartasun sozialaren oinarrizko printzipio gisa.

-Gizarte Segurantzaren sistemaren egitura.

-Enpresaburuek eta langileek Gizarte Segurantzaren arloan dituzten betebehar nagusiak: afiliazioa, altak, bajak eta kotizazioa.

-Gizarte Segurantzaren ekintza babeslea.

-Gizarte Segurantza gure inguruko herrialde nagusietan.

-Langabezia babesa: kontzeptua eta babesten ahal diren egoerak.

Laneko segurtasun eta osasunaren arau esparrua eta oinarrizko kontzeptuak:

-Prebentzioaren kulturaren garrantzia jardueraren fase guztietan.

-Lanaren eta osasunaren arteko erlazioaren balorazioa.

-Lanbide arriskua. Arrisku faktoreen azterketa.

-Arrisku egoera bakoitzaren ondorioz langilearen osasunak nolako kalteak izan ditzakeen zehaztea.

-Laneko arriskuei aurrea hartzeko oinarrizko arau esparrua.

-Laneko arriskuen prebentzioaren arloko eskubideak eta betebeharrak.

Prebentzioaren kudeaketan parte hartzen duten agenteak eta haien erantzukizunak:

-Aurreneurrien kudeaketaren antolaketa enpresan.

-Langileen ordezkaritza prebentzioaren arloan.

-Laneko arriskuen prebentzioaren arloko erantzukizunak.

-Laneko arriskuen prebentzioarekin zerikusia duten erakunde publikoak.

Arrisku profesionalen ebaluazioa:

-Enpresako arriskuen ebaluazioa, prebentzio jardueraren oinarrizko elementu gisa.

-Berariazko arriskuak sektoreko industrian.

-Segurtasun baldintzei lotutako arriskuen azterketa.

-Inguruneko baldintzei lotutako arriskuen azterketa.

-Baldintza ergonomiko eta psikosozialei lotutako arriskuen azterketa.

-Arriskuaren balorazioa.

Arriskuen prebentzioaren plangintza eta prebentzio eta babes neurrien aplikazioa enpresan:

-Prebentzioaren plangintza enpresan. Prebentzio plana eta horren edukia.

-Prebentzio neurriak hartzea: horien plangintza eta kontrola.

-Banakako eta taldeko prebentzio eta babes neurriak.

-Larrialdi eta ebakuazioetarako planak lan inguruneetan.

-Farmazia-bulegoen sektoreko ETE batentzako larrialdi plana egitea.

-Larrialdietan jarduteko protokoloa.

-Larrialdi medikoa eta lehen sorospenak. Oinarrizko kontzeptuak eta aplikazioa.

-Langileei prestakuntza ematea larrialdietako planei buruz eta lehen sorospenetarako teknikei buruz.

-Langileen osasuna zaintzea.

Orientabide didaktikoak.

Modulu honen bidez ikasleek oinarrizko trebetasunak eta jarrerak bereganatzen dituzte lan munduan sartzeko eta beren lanbide karrera berdintasun baldintzetan garatzeko, farmazia-bulegoen sektorean, hala Espainiako lurraldean nola Europan.

Edukien hurrenkerari dagokionez, kontuan izanik ikastetxeak egokienak iruditzen zaizkion erabakiak hartzeko eskumena duela, lan arloko legediari eta Gizarte Segurantzari buruzko edukiak jorratu litezke lehenik, ikasleak motibatu ohi dituztelako.

Jarraian laneko segurtasunaren eta osasunaren inguruko edukiak aurkez litezke, eta gero gatazkaren kudeaketari eta lantaldeei ekin. Azkenik lan bilaketari buruzko multzoa jorratu liteke, ikasleak lan merkatuan sartu aurreko urrats gisa.

Modulu honetako ikaskuntzaren emaitzak lortzeko askotariko jarduerak daude aukeran. Hona hemen batzuk:

-Norberaren izaerari eta gizarte trebetasunen garapenari buruzko orientazio probak eta dinamikak egitea, prestakuntzaren eta asmoen arteko koherentzia pertsonala egiaztatzeko.

-Norberaren karrera planifikatzea: epe ertain eta luzerako lan helburuak ezartzea, beharrekin eta lehentasunekin bateragarriak. Helburu errealistak ezartzea, oraingo prestakuntzarekin eta proiektatuarekin koherenteak, eta nork bere ikaskuntzaren ardura hartzea.

-Lana bilatzen laguntzen ahal diguten bitartekoak eta erakundeak identifikatzea, bai gure ingurune hurbilenean, bai Europan, horretarako tresna egokiak erabiliz (Eures sarea, Europass, Ploteus eta beste batzuk).

-Lana bilatzeko behar den dokumentazioa garatzea: curriculum vitae-a, lan elkarrizketak, test psikoteknikoak eta beste batzuk.

-Jardueraren bat bakarka eta taldean egitea eta emaitzak konparatzea.

-Gatazka egoera bat simulatzea eta konponbide desberdinak aurkeztea.

-Sektoreko langileei eragiten dien lan arloko araudia identifikatzea.

-Langileen Estatutuaren edukia ikasten ari den zikloari dagokion sektoreko hitzarmen kolektibo batekin alderatzea.

-Negoziazio kolektiboko prozesu bat simulatzea, langileen eta enpresaburuen interesak bateratzeko bide gisa.

-Zailtasun maila desberdinetako soldata ordainagiriak egitea.

-Gizarte Segurantzak babesten dituen egoerak identifikatzea.

-Zikloa eginda eskuratzen ahalko diren lanpostu ohikoenetan gerta daitezkeen arrisku egoerak aztertzea, aurreneurriak proposatzea eta ezarri beharreko aurreneurrien plangintza diseinatzea, hori guztia indarra duen araudiari jarraituz.

-Sektoreko enpresak ikusteko bisitak programatu eta egitea, ikasleek produkzio sektorearen errealitatea ezagutu ahal dezaten.

Modulu honen edukietarako ikus-entzunezko baliabideak edota Internet erabilita, ikaskuntza eta irakaskuntza prozesua azkarragoa eta eraginkorragoa izanen da. Pixkanaka ikasleek beren kabuz ebazten ahalko dituzte proposatzen zaizkien jarduketak eta egoerak.

Lanerako prestakuntza eta orientazioa eta Enpresa eta ekimena izeneko moduluen edukietako batzuk elkarri estu lotuta daude. Ekintzaileen ezaugarrien azterketa, lanpostuen deskribapena, kontratuak, hitzarmen kolektiboak, nominak eta gizarte gastuak, besteak beste, bi moduluetan aztertzen dira kontrako ikuspegietatik begiratuta, eta hori ikasleentzat guztiz baliagarria izan daiteke ekintzaile gisa edo inoren konturako langile gisa lan munduan ongi moldatzeko.

Halaber, arreta eman beharko litzaioke lantegi, laborategi eta abarretan ematen diren moduluekiko loturari, lan osasunaren eta segurtasunaren arloko prestakuntza osatze aldera. Era berean, larrialdi egoeretan jarduteko protokoloei buruzko edukiak Lehen sorospenei buruzko moduluarekin koordinatu beharko lirateke.

Lanbide modulua: Lantokietako prestakuntza

Kodea: 0108.

Iraupena: 380 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Enpresaren egitura eta antolamendua identifikatzen ditu, eta banatzen diren produktuen ekoizpenarekin eta merkaturatzearekin erlazionatzen.

Ebaluazio irizpideak:

a) Enpresaren antolamendu egitura eta enpresako arlo bakoitzaren eginkizunak identifikatu dira.

b) Enpresaren sare logistikoa osatzen duten elementuak identifikatu dira: hornitzaileak, bezeroak, produkzio sistemak, biltegiratzea eta beste batzuk.

c) Produkzio prozesuko lan prozedurak eta teknikak identifikatu dira.

d) Langileen gaitasunak produkzio jardueraren garapenarekin erlazionatu dira.

e) Sareko elementu bakoitzak enpresaren jardueraren garapenerako duen garrantzia interpretatu da.

f) Merkatuaren ezaugarriak, bezero eta hornitzaile mota eta horiek enpresaren jardueraren garapenean izan dezaketen eragina erlazionatu dira.

g) Jarduera honetan ohikoenak diren merkaturatze bideak identifikatu dira.

h) Enpresaren egituraren alde onak eta txarrak ezagutu dira, bestelako enpresa erakundeekin alderatuta.

2. Bere lanbide jardueran ohitura etiko eta lan ohitura egokiak aplikatzen ditu, lanpostuaren ezaugarrien eta enpresan ezarritako prozeduren araberakoak.

Ebaluazio irizpideak:

a) Ondokoak ezagutu eta justifikatu dira:

-Lanpostuak langileari eskatzen dizkion jarrera eta denbora.

-Lanposturako behar diren jarrera pertsonalak (puntualtasuna, enpatia, besteak beste) eta profesionalak (ordena, garbitasuna, segurtasuna, ardura, besteak beste).

-Lanbide jardueran arriskuei aurrea hartzeko beharrezkoak diren jarrerak eta babes pertsonaleko neurriak.

-Lanbide jarduera kalitatezkoa izateko beharrezkoak diren jarrerak.

-Lantaldearekiko harremanei eta enpresan ezarritako harreman hierarkiari buruzko jarrerak.

-Lan esparruan egindako jardueren dokumentazioarekin zerikusia duten jarrerak.

-Laneratzeko eta lan munduan berriz sartzeko prestakuntza beharrak profesionalaren jardunbide egokiaren esparru zientifiko eta teknikoan.

b) Lanbide jardueran laneko arriskuei aurrea hartzeko aplikatu behar diren arauak eta Laneko Arriskuei Aurrea Hartzeko Legearen funtsezko alderdiak identifikatu dira.

c) Norbanakoak babesteko ekipamenduak erabili dira, lanbide jardueraren arriskuen arabera eta enpresaren arauak betez.

d) Egindako jardueretan ingurumenaren errespetuzko jarrera argia erakutsi da eta hari lotutako barne eta kanpo arauak aplikatu dira.

e) Lanpostua edo jarduera egiten den eremua ongi antolatua, garbi eta oztoporik gabe eduki da.

f) Jasotako jarraibideak interpretatu eta bete dira eta esleitutako lanaren ardura hartu da.

g) Egoera bakoitzean arduradunarekin eta taldekideekin komunikazio eta harreman eraginkorrak ezarri dira eta tratu atsegin eta adeitsua eman zaie.

h) Taldeko gainerako kideekin koordinaturik lan egin da eta gertatzen den aldaketa, behar garrantzitsu edo ustekabeko ororen berri eman zaie.

i) Norberaren jardueraren garrantzia aintzat hartu da eta enpresaren produkzio prozesuen garapenean esleitutako zereginen aldaketetara moldatu eta eginkizun berrietan integratu beharra baloratu da.

j) Konpromiso arduratsua hartu da zeregin eta jarduera guztietan arauak eta prozedurak aplikatzeko.

3. Salmentak egiten ditu, eta horretarako komunikazio eta marketin teknikak ezagutu eta aplikatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Saltokian enpresak ezarritako prozeduraren arabera antolatu dira produktuak.

b) Erabiltzailearekin komunikazio egokia izateko hainbat lengoaia, teknika eta estrategia mota erabili dira.

c) Erabiltzailearen tipologia, motibazioak eta erosteko beharrak identifikatu dira.

d) Erabiltzailearekin gizalege, adeitasun, errespetu, diskrezio eta zintzotasuneko harremana ezarri da.

e) Gatazkak eta erabiltzaileen kexak ebazteko teknikak aplikatu dira.

f) Ezarritako prozeduraren arabera erantzun zaie erabiltzaileen erreklamazioei.

4. Biltegiaren kontrola kudeatzen du eta, horretarako, administrazio-eragiketak egiten ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Produktuak erosteko eta berritzeko beharrak hautematen lagundu da.

b) Produktuen eta materialen izakinen maila kontrolatu da.

c) Farmazialari arduradunaren gainbegiratupean, produktuen eta materialen eskariak egin dira.

d) Produktuak biltegiratzean kontserbazio-baldintzak bete dira eta farmazialari arduradunarengandik jasotako antolamendu-irizpideei jarraitu zaie.

e) Iraungipen-epea bete duten produktuak baztertu dira.

f) Inbentarioa egiten lagundu da.

g) Dokumentazioa erregistratu eta artxibatu da.

5. Administrazio-lanak egiten ditu, eta farmazia-dokumentazioaren nahiz kobratzeko eta errezetak fakturatzeko dokumentazioaren kudeaketa prozesua aplikatzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Euskarri informatikoko eta paperezko dokumentu motak erabili dira.

b) Farmazia-zerbitzuan edo -establezimenduan erabiltzen den dokumentazioa bete da.

c) Errezeta guztiek banatutako sendagaia identifikatzeko kupoia daramatela egiaztatu da.

d) Errezetak baliogabetzea eraginen duten ezaugarriak eta baldintzak identifikatu dira.

e) Indarrean dagoen araudiaren arabera taldekatu dira errezetak.

f) Produktuaren prezioari buruzko informazio egokia eman da.

6. Farmazia- eta parafarmazia-produktuak banatzen ditu eta jardun-protokoloak aplikatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Produktua hautatu da, beharrezkoa denean medikuaren agindua eskatu ondoren, indarrean dagoen legeriaren arabera.

b) Aginduaren datuak produktuaren datuekin bat datozela egiaztatu da.

c) Farmazialari arduradunari kontsultatu zaio, agindua interpretatzea zaila denean.

d) Banatutako produktuaren kontserbazioari, amaiera-datari, prestatzeko eta hartzeko moduari, eta erabiltzeko prekauzioei buruzko informazioa eman zaio erabiltzaileari, betiere erabilera-orriko argibideei eta farmazialari arduradunaren adierazpenei jarraituz.

e) Informazio argia eman zaio erabiltzaileari, eta terminologia egokia erabili da.

f) Sendagaiak hautatu dira, ospitaleko farmazia-zerbitzutik banatzeko.

g) Erizaintzako unitateen botika-kutxak aztertu dira, farmazialari arduradunaren gainbegiratupean.

7. Ohitura osasuntsuak sustatzen ditu, eta, horretarako, erabiltzaileari irakasteko eta informatzeko modu eta bitarteko materialak hautatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Erabiltzaileari eritasun kutsakorren prebentzioari buruzko oinarrizko arauak azaldu zaizkio.

b) Tabakoaren, alkoholaren eta drogen kontsumoak osasunean dituen ondorio kaltegarriei buruz informatu da.

c) Eritasun kroniko arruntenen zaintzari eta kontrolari buruzko oinarrizko jarraibideak deskribatu dira.

d) Erabiltzailearen beharretara egokitutako oinarrizko elikadura-jarraibideak ezarri dira.

e) Automedikazioaren arriskuei buruzko informazioa eman da.

f) Informazio-maila eta osasun-heziketako jarduera programatuen materiala pertsona hartzaileen ezaugarrietara egokitu dira.

8. Laborategiko oinarrizko eragiketak egiten ditu, ekipamenduak behar bezala erabiliz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Lehengaiak identifikatu dira.

b) Behar diren materialak eta ekipamenduak prestatu dira.

c) Erabilitako tresnak garbitzeko, desinfektatzeko eta esterilizatzeko teknikak aplikatu dira.

d) Farmazialari titularrak onartutako prozeduraren eta fitxa teknikoaren arabera egin dira prestakinak.

e) Hondakinak ezabatzeko prozedurak aplikatu dira.

Lanbide modulu hau lagungarria da tituluko gaitasunak eta zikloko helburu orokorrak osatzeko, bai ikastetxean lortutakoak bai bertan nekez lor daitezkeenak.

3. ERANSKINA

Prestakuntza unitateak

A) Nola antolatu diren moduluak prestakuntza unitatetan.

0100 LANBIDE MODULUA: FARMAZIA-BULEGOA (200 H)

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (h)

0100-UF01(NA)

Osasunaren antolaketa. Farmazia-dokumentazioa administratzea

50

0100-UF02(NA)

Farmazia- eta parafarmazia-produktuen biltegia kontrolatzea

60

0100-UF03(NA)

Errezetak fakturatzeko izapidea

60

0100-UF04(NA)

IKTak farmazia-biltegiaren kudeaketan

30

0101 LANBIDE MODULUA: FARMAZIA-PRODUKTUEN BANAKETA (280 H)

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (h)

0101-UF01(NA)

Farmazia-produktuak banatzeko eta saltzeko protokoloak

30

0101-UF02(NA)

Sendagaien banaketari buruzko oinarrizko kontzeptuak

60

0101-UF03(NA)

Sendagaien banaketa talde terapeutiko batzuetan eta besteetan

60

0101-UF04(NA)

Ospitale-erabilerako farmazia-produktuak banatzea

30

0101-UF05(NA)

Homeopatia-produktuak banatzea

40

0101-UF06(NA)

Produktu fitoterapeutikoak banatzea

40

0101-UF07(NA)

Animaliengan erabiltzeko sendagaiak banatzea

20

0103 LANBIDE MODULUA: LABORATEGIKO OINARRIZKO ERAGIKETAK (200 H)

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (h)

0103-UF01(NA)

Laborategiko materiala eta ekipamenduak prestatzea

40

0103-UF02(NA)

Farmazia-bulegoko laborategian disoluzioak prestatzea

40

0103-UF03(NA)

Substantziak bereizteko oinarrizko teknikak

40

0103-UF04(NA)

Substantzien identifikazio eta karakterizazioko oinarrizko teknikak

40

0103-UF05(NA)

Farmazia-bulegoko laborategirako laginak hartzea

40

0020 LANBIDE MODULUA: LEHEN SOROSPENAK (60 H)

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (h)

0020-UF01(NA)

Lehen sorospenetako esku-hartzearen ingurunea

30

0020-UF02(NA)

Lehen sorospenetako oinarrizko teknikak aplikatzea

30

0061 LANBIDE MODULUA: OINARRIZKO ANATOMOFISIOLOGIA ETA PATOLOGIA (160 H)

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (h)

0061-UF01(NA)

Anatomofisiologiaren eta patologiaren oinarrizko alderdiak

20

0061-UF02(NA)

Nerbio sistemaren eta lokomozio aparatuaren anatomofisiologia eta patologia.

40

0061-UF03(NA)

Arnas eta zirkulazio aparatuen anatomofisiologia eta patologia.

30

0061-UF04(NA)

Digestio aparatuaren eta giltzurrun aparatuaren anatomofisiologia eta patologia.

30

0061-UF05(NA)

Sistema immunologikoaren, sistema endokrinoaren eta ugalketa aparatuaren anatomofisiologia eta patologia

40

0107 LANBIDE MODULUA: ENPRESA ETA EKIMENA (60 H)

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (h)

0107-UF01(NA)

Enpresa ekimena: negozio ideiak

20

0107-UF02(NA)

Enpresaren azterketa ekonomiko-finantzarioa

20

0107-UF03(NA)

Enpresa abian jartzea

20

0099 LANBIDE MODULUA: PRODUKTUEN ANTOLAMENDUA ETA SALMENTA (110 H)

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (h)

0099-UF01(NA)

Farmazia-bulegoetako erabiltzaileei arreta emateko teknikak

50

0099-UF02(NA)

Farmazia-bulegoetarako salmenta-teknikak

40

0099-UF03(NA)

Parafarmazia-produktuak antolatzea

20

0102 LANBIDE MODULUA: PARAFARMAZIA-PRODUKTUEN BANAKETA (220 H)

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (h)

0102-UF01(NA)

Parafarmazia-produktuak banatzeko eta saltzeko protokoloak

30

0102-UF02(NA)

Osasun-produktuak eta produktu biozidak

20

0102-UF03(NA)

Produktu dermofarmazeutikoak

60

0102-UF04(NA)

Ahoaren eta hortzen higienerako produktuak

30

0102-UF05(NA)

Prestakin dietetikoak

50

0102-UF06(NA)

Ortopedia, protesi, audioprotesi eta optika oftalmikorako materiala

30

0104 LANBIDE MODULUA: MAISU-FORMULAZIOA (110 H)

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (h)

0104-UF01(NA)

Farmazia-produktuak prestatzeko ekipamenduak

20

0104-UF02(NA)

Lehengaiak kontrolatzea maisu-formulak prestatzeko

20

0104-UF03(NA)

Farmazia-produktuak prestatzea

50

0164-UF04(NA)

Maisu-formulak atondu eta ontziratzea

20

0105 LANBIDE MODULUA: OSASUNAREN SUSTAPENA (130 H)

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (h)

0105-UF01(NA)

Osasunaren sustapenari buruzko oinarrizko kontzeptuak

40

0105-UF02(NA)

Osasunerako heziketa-programak garatzea

30

0105-UF03(NA)

Kontrol analitiko errazak

30

0105-UF04(NA)

Erabiltzailearentzako laguntza psikologikoa

30

0106 LANBIDE MODULUA: LANERAKO PRESTAKUNTZA ETA ORIENTAZIOA (90 H)

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (h)

0106-UF01(NA)

Laneko arriskuen prebentzioaren oinarrizko maila

30

0106-UF02(NA)

Lan harremanak eta Gizarte Segurantza

40

0106-UF03(NA)

Laneratzea eta gatazken ebazpena

20

B) Prestakuntza unitateen garapena.

Lanbide modulua: Farmazia-bulegoa

Kodea: 0100.

Iraupena: 200 ordu.

Prestakuntza unitatea: Osasunaren antolaketa. Farmazia-dokumentazioa administratzea.

Kodea: 0100 - UF01 (NA).

Iraupena: 50 ordu.

-Osasun sistemaren egitura Espainian eta Nafarroan.

-Lehen mailako arreta: farmazia-bulegoak, lehen mailako arretako farmazia-zerbitzuak eta botika-kutxak.

-Ospitaleak eta zentro soziosanitarioak: farmazia-zerbitzuak.

-Farmazia-banaketa. Farmazia-biltegiak.

-Farmazia-antolakundeak.

-Jarduera-eremuari aplikatzen zaion indarreko legedia.

-Dokumentazioa farmaziako establezimendu eta zerbitzuetan.

-Farmakozaintza-sistemari buruzko informazioa eta dokumentazioa.

Prestakuntza unitatea: Farmazia- eta parafarmazia-produktuen biltegia kontrolatzea.

Kodea: 0100 - UF02 (NA).

Iraupena: 60 ordu.

-Segurtasun- eta higiene-arauak osasun-biltegietan.

-Produktuak biltegiratzeko sistema eta antolatzeko irizpideak.

-Stocka kudeatzea.

-Sendagaiak identifikatzeko farmazia-kodeak.

-Biltegiaren kudeaketa eta kontrolerako aplikazio informatikoak.

-Produktuak kontrolatzea.

-Sendagaien eta osasun-produktuen ospitale barneko banaketa-sistemak.

-Farmaziako zerbitzuetan sendagaiak berriro ontziratzea eta berriro etiketatzea.

-Dosifikatzeko sistema pertsonalak.

-Eskariak kontrolatzea. Produktuak erostea: eskariak egin eta hartzea.

-Substantzia sorgorgarriak eta psikotropikoak eskuratzeko baldintza berezietan beharrezkoak diren eskakizunak.

-Informatikako aplikazioak.

Prestakuntza unitatea: Errezetak fakturatzeko izapidea.

Kodea: 0100 - UF03 (NA).

Iraupena: 60 ordu.

-Farmazia-prestazioko ekarpenen modalitate eta motak.

-Mediku-errezeta. Errezeta elektronikoa.

-Errezetak fakturatzeko aplikazio informatikoak.

Prestakuntza unitatea: IKTak farmazia-biltegiaren kudeaketan.

Kodea: 0100 - UF04 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Errezetak fakturatzeko aplikazio informatikoak: kalkulu-orriak, testu-prozesadoreak eta aplikazio informatikoak...

-Informazioaren transmisioa: komunikazio sareak eta posta elektronikoa.

Lanbide modulua: Farmazia-produktuen banaketa

Kodea: 0101.

Iraupena: 280 ordu.

Prestakuntza unitatea: Farmazia-produktuak banatzeko eta saltzeko protokoloak.

Kodea: 0101 - UF01 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Farmazia laguntza. Farmaziako teknikariaren zereginak.

-Sendagaiak banatu eta saltzea.

-Banatutako sendagaiak erregistratzea.

-Sendagaiak atontzea.

-Farmaziako produktuak banatzeko aplikazio informatikoak eta horiek erabiltzeko aholkuak.

Prestakuntza unitatea: Sendagaien banaketari buruzko oinarrizko kontzeptuak.

Kodea: 0101 - UF02 (NA).

Iraupena: 60 ordu.

-Sendagaiak hartzea. Sendagaiaren jatorria eta osagaiak, farmazia-formak, hartzeko bideak eta dosiak: dosi motak eta kalkulua. Indize terapeutikoa. Dosifikazioan eragina duten faktoreak.

-LADMER prozesua.

-Sendagaien elkarreraginak.

-Sendagaiak inguruabar berezietan.

-Sendagaiaren datu-baseetako aplikazio informatikoak.

Prestakuntza unitatea: Sendagaien banaketa talde terapeutiko batzuetan eta besteetan.

Kodea: 0101 - UF03 (NA).

Iraupena: 60 ordu.

-Sendagaiak sailkatzeko sistemak. Sailkapen anatomoterapeutiko eta kimikoa (ATC).

-Talde terapeutikoak. Farmaziako teknikariaren zereginak talde terapeutiko batzuetako eta besteetako sendagaien banaketarako farmazia-laguntzan.

-Farmazia-espezialitateen katalogoa.

-Sendagaiaren datu-baseetako aplikazio informatikoak.

Prestakuntza unitatea: Ospitale-erabilerako farmazia-produktuak banatzea.

Kodea: 0101 - UF04 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Unitate-dosi bidezko banaketa-sistema.

-Kontrol bereziak dituzten farmakoak.

-Indarrean dagoen legedia.

-Ospitale-zerbitzuko kudeaketa eta banaketarako aplikazio informatikoa.

Prestakuntza unitatea: Homeopatia-produktuak banatzea.

Kodea: 0101 - UF05 (NA).

Iraupena: 40 ordu.

-Homeopatiaren oinarrizko printzipioak.

-Farmakologia eta farmakognosi homeopatikoa.

-Homeopatiako produktuen aurkezpenak eta sendagai homeopatikoak hartzea.

-Albaitaritzako homeopatia.

Prestakuntza unitatea: Produktu fitoterapeutikoak banatzea.

Kodea: 0101 - UF06 (NA).

Iraupena: 40 ordu.

-Fitoterapia gaur egungo terapeutikan.

-Sendabelarren erabilera terapeutikoa. Kontraindikazioak, prekauzioak eta elkarreraginak.

-Sendabelarrak aurkeztu eta prestatzea.

-Sendabelarren datu-baseak.

Prestakuntza unitatea: Animaliengan erabiltzeko sendagaiak banatzea.

Kodea: 0101 - UF07 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Animaliengan erabiltzeko sendagaien artean terapeutikan gehien erabiltzen direnak.

-Animaliengan erabiltzeko sendagaien datu-baseak.

Lanbide modulua: Laborategiko oinarrizko eragiketak

Kodea: 0103.

Iraupena: 200 ordu.

Prestakuntza unitatea: Laborategiko materiala eta ekipamenduak prestatzea.

Kodea: 0103 - UF01 (NA).

Iraupena: 40 ordu.

-Segurtasuna laborategian.

-Laborategian ohikoak diren materialak eta ekipamenduak.

-Laborategiko zerbitzu osagarriak.

-Materiala garbitu eta esterilizatzeko teknika eta prozedurak.

Prestakuntza unitatea: Farmazia-bulegoko laborategietan disoluzioak prestatzea.

Kodea: 0103 - UF02 (NA).

Iraupena: 40 ordu.

-Disoluzio motak.

-Disoluzioen propietateak.

-Disoluzio baten kontzentrazioa.

-Disoluzioak prestatzea. Etiketatzea, identifikazioa, kontserbazioa.

-Aparatu bolumetriko eta grabimetrikoak kalibratzea.

-Neurtzeko metodoak eta unitateak.

Prestakuntza unitatea: Substantziak bereizteko oinarrizko teknikak.

Kodea: 0103 - UF03 (NA).

Iraupena: 40 ordu.

-Substantziak manipulatzea.

-Bereizte mekanikoak.

-Bereizte difusionalak.

-Eragiketako prozedura normalizatuak.

Prestakuntza unitatea: Substantzien identifikazio eta karakterizazioko oinarrizko teknikak.

Kodea: 0103 - UF04 (NA).

Iraupena: 40 ordu.

-Saiakuntza fisikoak eta analisi kimikoak.

-Substantziak identifikatzeko prestaketa-eragiketak.

-Erreaktiboak prestatzea.

-Parametroak neurtzea.

Prestakuntza unitatea: Farmazia-bulegoko laborategirako laginak hartzea.

Kodea: 0103 - UF05 (NA).

Iraupena: 40 ordu.

-Laginak hartzeko eskuzko metodoak eta metodo automatikoak.

-Laginketarako ekipamendu eta materiala.

-Laginak tratatzeko ekipoak mantentzea.

-Laginak ontziratzeko, garraiatzeko, markatzeko eta atontzeko prozedurak.

Lanbide modulua: Lehen sorospenak

Kodea: 0020.

Iraupena: 60 ordu.

Prestakuntza unitatea: Lehen sorospenetako esku-hartzearen ingurunea.

Kodea: 0020- UF01 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

Larrialdian eman beharreko laguntzaren lehen balorazioa:

-Larrialdietako sistemak.

-Lehen sorospenen xedeak eta mugak.

-Lege esparrua, erantzukizuna eta lanbide etika.

-Istripu motak eta horien ondorioak.

-Ingurua babesteko metodo eta materialak.

-Norberak hartu beharreko babes neurriak.

-Lehen sorospenetako botika-kutxa.

-Istripua izan duenaren balorazioa.

-Miaketarako protokoloak.

-Bizi konstanteen neurketa.

-Konorte mailaren balorazioa.

-Bizi-estutasunaren zeinuak helduengan, haurrengan eta bularreko haurrengan.

-Larrialdiaren zeinuak eta sintomak.

-Jarduteko lehentasunak, biktimak asko direnean. Biktimak aukeratzeko metodoak.

-Medikuntzako eta osasun arloko terminologia lehen sorospenetan.

-Informazioa emateko protokoloa.

Laguntza psikologikoko eta autokontroleko tekniken aplikazioa:

-Komunikaziorako oinarrizko estrategiak.

-Lehendabizi esku hartzen duenaren eginkizunaren balorazioa.

-Jende arteko komunikazioa errazteko teknikak.

-Istripu edo larrialdietan antsietatea eragiten duten faktoreak.

Prestakuntza unitatea: Lehen sorospenetako oinarrizko teknikak aplikatzea.

Kodea: 0020- UF02 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

Bizi-euskarriaren tekniken aplikazioa:

-Arnasbideak irekita daudela kontrolatzea.

-Bihotz-biriketako bizkortze oinarrizkoa.

-Kanpoko desfibrilazio erdiautomatikoa (DEA).

-Hasierako laguntza, agente fisikoek eragindako lesioetarako (traumatismoak, beroa edo hotza, elektrizitatea eta erradiazioak).

-Hasierako laguntza, agente kimiko eta biologikoek eragindako lesioetarako.

-Hasierako laguntza, larrialdietako patologia organikoetarako.

-Norberaren eskumenak gainditu gabe jardutea.

Immobilizatzeko eta mobilizatzeko prozeduren aplikazioa:

-Lekuz aldatzeko beharraren balorazioa.

-Segurtasuneko eta itxaroteko jarrerak.

-Immobilizazio teknikak.

-Mobilizazio teknikak.

-Ohatilak eta immobilizatzeko materialak egitea.

Lanbide modulua: Oinarrizko anatomofisiologia eta patologia

Kodea: 0061.

Iraupena: 160 ordu.

Prestakuntza unitatea: Anatomofisiologiaren eta patologiaren oinarrizko alderdiak.

Kodea: 0061 - UF01 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

Giza organismoaren antolaketa orokorra ezagutzea:

-Organismoaren egitura hierarkikoa aztertzea.

-Zelularen azterketa.

-Ehunen azterketa.

-Organismoaren sistema eta aparatuen sailkapena.

Egitura anatomikoak kokatzea:

-Jarrera eta plano anatomikoak.

-Jarreraren eta norabidearen terminologia.

-Gorputzaren alde eta barrunbeen kokalekuak.

Patologiaren alderdi orokorrak identifikatzea:

-Osasuna eta eritasuna baloratzea.

-Eritasunaren etiologia, patogenia, fisiopatologia eta semiologia aztertzea.

-Eritasunaren faseak eta bilakaera.

-Eritasunaren bilakaeraren gorabeherak.

-Eritasunaren klinika: diagnostikoa, pronostikoa, terapeutika.

Prestakuntza unitatea: Nerbio sistemaren eta lokomozio aparatuaren anatomofisiologia eta patologia.

Kodea: 0061 - UF02 (NA).

Iraupena: 40 ordu.

-Nerbio sistemaren anatomia topografikoa eta funtzionala.

-Nerbioen, muskuluen eta zentzumenen jarduerak erlazionatzea.

-Zentzumenen organoak identifikatzea.

-Adierazpen eta eritasun neurologikorik ohikoenen sailkapena.

-Medikuntzako semiologia edo nomenklatura.

-Hezurraren egitura identifikatzea. Anatomia espezifikoa.

-Eskeletoko hezurren antolaketa eta nomenklatura.

-Giltzadurak eta giltzaduren mugimenduak aztertzea. Fisiologia.

-Muskuluak eta mugimendu-jarduera aztertzea. Fisiologia espezifikoa.

-Hezur eta giltzaduretako nahiz muskuluetako lesio eta eritasunen sailkapena.

-Medikuntzako semiologia edo nomenklatura.

-Azterketa ez-inbasiboa.

Prestakuntza unitatea: Arnas eta zirkulazio aparatuen anatomofisiologia eta patologia.

Kodea: 0061 - UF03 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Bihotzaren oinarri anatomofisiologikoak. Bihotzaren zikloa: sistolea-diastolea. Elektrokardiogramarekiko harremana.

-Odol eta linfa basorik garrantzitsuenen antolaketa anatomikoa.

-Zirkulazio handia. Zirkulazio txikia. Zirkulazioaren erregulazio normala: arteria-presioa.

-Arterietako eta benetako zirkulazioaren azterketa.

-Zirkulazio aparatuaren miaketa funtzionala. Medikuntzako semiologia.

-Bihotzaren eta odol-basoen patologia aztertzea. Arterien eta benen premiazko patologia: iskemia eta hemorragia.

-Odolaren azterketa. Sail gorria eta haren patologia. Sail zuria eta haren patologia.

-Odol taldeak. Hemostasia. Antikoagulanteak jaso dituen eria.

-Odolaren nahasmenduen sailkapena.

-Arnas aparatuaren anatomia.

-Arnasketaren fisiologia. Gasen aldaketaren oinarriak.

-Birika-aireztapenaren oinarriak. Arnasketaren erregulazioa.

-Arnas aparatuaren miaketa funtzionala. Medikuntzako semiologia.

-Arnasketaren adierazpen patologikoen eta eritasunen sailkapena. Arnas-gutxiegitasuna, ebaluazioa eta tratamendua. Biriketako eritasun buxatzaile kronikoa. Pneumotoraxa.

Prestakuntza unitatea: Digestio aparatuaren eta giltzurrun aparatuaren anatomofisiologia eta patologia.

Kodea: 0061 - UF04 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Digestioaren anatomofisiologia.

-Digestio prozesuaren eta metabolismoaren azterketa. Fisiologia espezifikoa.

-Digestioaren adierazpen patologikoen eta eritasunen sailkapena.

-Giltzurrunen eta gernuaren anatomofisiologia.

-Gernuaren eraketa prozesua aztertzea.

-Giltzurrunen eta gernuaren adierazpen patologikoen eta eritasunen sailkapena.

-Medikuntzako semiologia edo nomenklatura.

-Sindrome handiak, bereziki akutuak.

Prestakuntza unitatea: Sistema immunologikoaren, sistema endokrinoaren eta ugalketa aparatuaren anatomofisiologia eta patologia.

Kodea: 0061 - UF05 (NA).

Iraupena: 40 ordu.

-Hormonen jardueraren azterketa.

-Guruin endokrinoen kokalekua eta eginkizuna.

-Patologia endokrinoa aztertzea.

-Gizonaren eta emakumearen ernaltze aparatuaren oinarri anatomofisiologikoak.

-Giza ugalketa.

-Gizonaren eta emakumearen ernaltze aparatuaren adierazpen patologikoen eta eritasunen sailkapena.

-Organismoaren defentsa mekanismoa.

-Sistema immunitarioaren alterazioen sailkapena.

-Medikuntzako semiologia edo nomenklatura.

Lanbide modulua: Enpresa eta ekimena

Kodea: 0107.

Iraupena: 60 ordu.

Prestakuntza unitatea: Enpresa ekimena: negozio ideiak.

Kodea: 0107 - UF01 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Berrikuntza eta garapen ekonomikoa. Berrikuntzaren ezaugarri nagusiak farmazia-bulegoen, farmazia-zerbitzuen eta parafarmaziako establezimenduen jardueran.

-Ekintzaileen gako-faktoreak: ekimena, sormena eta prestakuntza.

-Ekintzaileen jarduna, farmazia-bulegoen, farmazia-zerbitzuen eta parafarmaziako establezimenduen arloko ETE bateko enpresaburu eta enplegatu gisa.

-Ekimenaren arriskua.

-Enpresaburu kontzeptua. Enpresa jarduerarako baldintzak. Izaera ekintzailea.

-Enpresa plana: negozioaren ideia farmazia-bulegoen arloan, farmazia-bulegoen, farmazia-zerbitzuen eta parafarmaziako establezimenduen sektorean.

-Farmazia-bulegoen, farmazia-zerbitzuen eta parafarmaziako establezimenduen sektoreko ETE baten ingurune orokorraren eta berariazkoaren azterketa.

-Farmazia-bulegoen, farmazia-zerbitzuen eta parafarmaziako establezimenduen sektoreko ETE batek bere ingurunearekin eta gizarte osoarekin dituen harremanak.

-Enpresa nazioartean. Europar Batasunean askatasunez kokatzeko eskubidea.

-AMIA azterketa: mehatxuak eta aukerak.

-Marketin plana.

Prestakuntza unitatea: Enpresaren azterketa ekonomiko-finantzarioa.

Kodea: 0107 - UF02 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Enpresa, sistema gisa. Enpresaren oinarrizko eginkizunak.

-Produkzio prozesuaren edo zerbitzuaren deskribapen teknikoa. Giza baliabideak.

-Farmazia-bulegoen, farmazia-zerbitzuen eta parafarmaziako establezimenduen sektoreko ETE baten bideragarritasun ekonomikoa eta bideragarritasun finantzarioa. Inbertsio plana. Finantzaketa plana.

-Errentagarritasunaren atalasea.

-"Kontabilitatea" kontzeptua eta oinarrizko alderdiak.

-Kontabilitateko informazioaren azterketa.

-AMIA azterketa: ahuleziak eta indarrak.

-Enpresa plana: produkzio plana, bideragarritasun ekonomiko eta finantzarioaren azterlana.

Prestakuntza unitatea: Enpresa abian jartzea.

Kodea: 0107 - UF03 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Enpresa motak. Forma juridikoak. Frankiziak.

-Forma juridikoa hautatzea.

-Fiskalitatea enpresetan: Nafarroako Foru Komunitateko zerga sistemaren berezitasunak.

-Enpresa bat eratzeko administrazio izapideak.

-Enpresa bat eratzeko aholku ematen duten erakundeak.

-Enpresa plana: forma juridikoaren hautapena, administrazio izapideak eta laguntzen eta diru-laguntzen kudeaketa.

-Kontabilitate eragiketak: enpresaren informazio ekonomikoaren erregistroa.

-Enpresen zerga betebeharrak.

-Agiri ofizialak aurkezteko baldintzak eta epeak.

-Farmazia-bulegoen, farmazia-zerbitzuen eta parafarmaziako establezimenduen sektoreko enpresa baten kudeaketa administratiboa.

Lanbide modulua: Produktuen antolamendua eta salmenta

Kodea: 0099.

Iraupena: 110 ordu.

Prestakuntza unitatea: Farmazia-bulegoetako erabiltzaileei arreta emateko teknikak.

Kodea: 0099 - UF01 (NA).

Iraupena: 50 ordu.

-Komunikazioaren osagaiak.

-Komunikazio motak.

-Komunikaziorako eragozpenak.

-Pertsonen arteko komunikazioa hobetzen duten trebetasun pertsonalak eta sozialak.

-Komunikazio-teknikak.

-Produktuei buruzko informazioaren eta aholkuen ezaugarriak.

-Bezeroari arreta emateko faseak.

-Bezeroen fitxategia.

-Erreklamazioen arreta: gatazkei eta erreklamazioei aurre egiteko teknikak, erreklamatzeko prozedurak. Legedia, establezimenduaren kalitate-kontrolerako adierazleak, informazio-sistemak. Eskuzko erregistroa eta erregistro automatizatua, emandako zerbitzua hobetzea.

Prestakuntza unitatea: Farmazia-bulegoetarako salmenta-teknikak.

Kodea: 0099 - UF02 (NA).

Iraupena: 40 ordu.

-Bezero motak.

-Saltzailearen printzipioak.

-Salmentaren faseak.

-Barneko eta kanpoko marketina.

-Erosteko erabakiaren prozesua.

-Enpresaren jardun-plana.

-Araudiak eta legedia.

Prestakuntza unitatea: Parafarmazia-produktuak antolatzea.

Kodea: 0099 - UF03 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Merchandising-aren printzipioak.

-Merkataritzako guneak ezartzeari buruzko oinarrizko kontzeptuak.

-"Puntu beroak" eta "puntu hotzak" merkataritza-establezimenduan.

-Animazioa salmenta-puntuan.

-Publizitatea salmenta-gunean.

-Produktu-sorta kokatzea, sailaren mailak.

-Paketatze motak.

-Saltzailearen merkataritza-txostena.

Lanbide modulua: Parafarmazia-produktuen banaketa

Kodea: 0102.

Iraupena: 220 ordu.

Prestakuntza unitatea: Parafarmazia-produktuak banatzeko eta saltzeko protokoloak.

Kodea: 0102 - UF01 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Parafarmazia-produktuak banatzea eta saltzea.

-Parafarmazia-produktuak kodetzea.

-Farmazia-prestazioaren barnean dauden parafarmazia-produktuak.

-Kupoia-zigilua banatzeko eta identifikatzeko baldintzak.

-Osasun-produktuen Europar Batasuneko araudia.

-Osasun-produktuak atontzeko materiala. Europako Erkidegoaren adostasun-marka. Ontzi eta etiketetan nahitaez agertu behar diren datuak.

-Parafarmaziako katalogoa.

-Parafarmaziako datu-baseetako aplikazio informatikoak.

Prestakuntza unitatea: Osasun-produktuak eta produktu biozidak.

Kodea: 0102 - UF02 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Osasun-produktuen definizioa eta sailkapena.

-Sendaketarako eta josturarako materiala.

-Eusteko eta immobilizatzeko osasun-produktuak.

-Injekzio-ekipamenduak.

-Zundak, kateterrak eta kanulak.

-Babes eta higienerako materiala.

-Antiseptikoak eta desinfektagarriak.

-Parasitoen kontrakoak: zorriak eta hazteria.

-Intsektu-uxagarriak eta koskaduren kontrako produktuak.

-Haurrentzako produktuak.

-Ospitaleetan berariaz erabiltzeko osasun-produktuak.

Prestakuntza unitatea: Produktu dermofarmazeutikoak.

Kodea: 0102 - UF03 (NA).

Iraupena: 60 ordu.

-Larruazalaren egitura eta motak.

-Kosmetikoen osagaiak. Forma kosmetikorik ohikoenak.

-Larruazalaren kosmetika.

-Eguzkiaren erradiazioak larruazalean dituen ondorioak. Eguzki-babeserako produktuak.

-Ilearen kosmetika. Ilearen egitura, motak eta arazoak. Higiene-produktuak eta berariazko tratamenduak.

-Gorputzaren kosmetika.

-Haurrentzako higiene-produktuak.

-Apaindurako kosmetika.

-Produktu kosmetikoek sortutako aurkako erreakzioak.

-Kosmetozaintzako fitxak.

Prestakuntza unitatea: Ahoaren eta hortzen higienerako produktuak.

Kodea: 0102 - UF04 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Ahoaren eta hortzen osasuna.

-Garbitzeko materiala eta teknikak: Eskuilaz garbitzea, hortzetako haria.

-Ahoaren eta hortzen higienea haurtzaroan.

-Ahoaren eta hortzen nahasmendurik ohikoenak.

-Hortzetarako produktu kosmetikoak.

Prestakuntza unitatea: Prestakin dietetikoak.

Kodea: 0102 - UF05 (NA).

Iraupena: 50 ordu.

-Bularreko haurraren elikaduraren berariazko ezaugarriak. Akats entzimatikoak bularra emateko aldian.

-Produktu dietetikoak.

-Haurrentzako elikagai-prestakinak.

-Nutrizioa eta haurdunaldia.

-Nutrizioa eta zahartzaroa.

-Bitamina- eta mineral-gehigarriak. Kirolarientzako gehigarri dietetikoak.

-Finantza daitezkeen dieta eta produktu dietetikoen motak.

-Obesitatea kontrolatzeko produktuak.

-Elikadura-gehigarriak.

Prestakuntza unitatea: Ortopedia, protesi, audioprotesi eta optika oftalmikorako materiala.

Kodea: 0102 - UF06 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Ortopedia, protesi, audioprotesi eta optika oftalmikorako produktuak banatzea.

-Farmazia-establezimenduetan eta zerbitzuetan ohikoak diren ortopedia, protesi, audioprotesi eta optika oftalmikoko materialak.

-Ortopedia, protesi eta audioprotesi materiala erregistratzea.

-Ortopedia, protesi eta audioprotesi materialaren katalogoa.

-Banatzeko baldintzak.

-Ortopedia, protesi eta audioprotesi materialaren datu-baseetako aplikazio informatikoak.

-Banatzeko eta saltzeko baldintzak.

-Parafarmazia-produktuak kodetzea.

Lanbide modulua: Maisu-formulazioa

Kodea: 0104.

Iraupena: 110 ordu.

Prestakuntza unitatea: Farmazia-produktuak prestatzeko ekipamenduak.

Kodea: 0104 - UF01 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Maisu-formulak eta prestakinak behar bezala egin eta kalitatea kontrolatzeari buruzko Europar Batasuneko, Estatuko eta Autonomia Erkidegoko araudia.

-Prestaketarako lokalaren ezaugarri orokorrak.

-Dokumentazio orokorra: eremua garbitzeko prozedura normalizatuak, mantentze-lanerako eta kalibraziorako prozedura normalizatuak, exekutatzeko programak, higiene arauak eta langileen eskudantziak.

-Prestaketa-lokaleko tresneria. Ekipamendu eta material motak, sailkapena, manipulazioa eta aplikazioak.

-Tresneriaren egiaztapen eta mantentze-lana. Garbitu eta desinfektatzeko teknika eta prozedurak.

Prestakuntza unitatea: Lehengaiak kontrolatzea maisu-formulak prestatzeko.

Kodea: 0104 - UF02 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Sendagaiak prestatzeari buruzko oinarrizko terminologia.

-Maisu-formulazioan erabiltzen diren laburdurak.

-Lehengaiak: indarrean dagoen legedia, jatorria, etiketatzea eta biltegiratzea.

-Formulazioetan erabiltzen diren eszipienteak.

-Lehengaien kalitatea ezagutu eta kontrolatzeko saiakuntzak.

Prestakuntza unitatea: Farmazia-produktuak prestatzea.

Kodea: 0104 - UF03 (NA).

Iraupena: 50 ordu.

-Disolbatzaile bidezko erauzketa.

-Destilazioa.

-Lurruntzea.

-Solidoak banantzea. Ihinztatzea. Bahetzea.

-Osagaiak homogeneizatzea.

-Lehortzea.

-Liofilizatzea.

-Iragaztea.

-Pikortzea.

-Esterilizatzea.

-Sistema barreiatu homogeneoak: disoluzioak.

-Sistema barreiatu heterogeneoak: dispertsio koloidalak, suspentsioak, emultsioak, mikroemultsioak, eta aerosolak.

Prestakuntza unitatea: Maisu-formulak atondu eta ontziratzea.

Kodea: 0104 - UF04 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Sendagaiak atontzea. Eginkizunak. Indarrean dagoen legedia.

-Atontzeko materialaren motak.

-Establezimenduko materialaren kalitate-kontrolerako saiakuntzak.

-Ontzi motak.

-Lehen mailako atondura-materialari buruzko dokumentazioa.

-Ontziratzea. Sendagaiak emateko bideak.

-Farmazia-formak.

-Maisu-formulak eta prestakin ofizinalak egiteko tresneria.

-Maisu-formula eta prestakin ofizinalen saiakuntzak eta kontrola.

-Maisu-formulei eta prestakin ofizinalei buruzko dokumentazioa.

-Etiketatzea.

-Banatzea eta erabiltzaileei informazioa ematea.

-Maisu-formula eta prestakin ofizinalen kontserbazioa eta iraungipen-data.

Lanbide modulua: Osasunaren sustapena

Kodea: 0105.

Iraupena: 130 ordu.

Prestakuntza unitatea: Osasunaren sustapenari buruzko oinarrizko kontzeptuak.

Kodea: 0105 - UF01 (NA).

Iraupena: 40 ordu.

-Osasuna sustatzearen, prebenitzearen eta babestearen kontzeptua.

-Plangintza-mailak: plana, programa eta proiektua.

-Arrisku faktoreak detektatzea.

-Bizimodu osasungarriak baloratzea.

-Osasuna eta eritasuna.

-Komunitate-osasuna: baloratzea eta sustatzea.

-Osasunean eragina duten faktore eta baldintzak.

-Osasun-adierazleak.

-Parametro somatometrikoak: kontzeptua, neurtzeko eta interpretatzeko teknikak. Ekipamendua eta garbitasuna.

-Datuen erregistroa.

Prestakuntza unitatea: Osasunerako heziketa-programak garatzea.

Kodea: 0105 - UF02 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Osasun arloan komunikatzeko teknikak eta arazoak.

-Programazioa eta osagaiak.

-Elikaduraren higienea.

-Norberaren higienea.

-Sexu-higienea.

-Infekzioa eta profilaxia. Transmititzen ahal diren eritasunen epidemiologia.

-Abusu-drogen sailkapena.

-Droga-mendekotasunarekin lotuta dauden osasun egoerak: intoxikazioak, abstinentzia-sindromea.

-Prebentzio programak. Xiringak trukatzean aurrea hartzeko programa eta metadona banatzea.

-Larrialdi-egoeretan droga-mendekotasuna tratatzea.

Prestakuntza unitatea: Kontrol analitiko errazak.

Kodea: 0105 - UF03 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Lagin motak. Laginak lortzea.

-Laginak identifikatzea.

-Laginak kontserbatzea.

-Segurtasuna eta arriskuen prebentzioa laborategian. Oinarrizko higiene-arauak.

-Garbitzeko, desinfektatzeko eta esterilizatzeko teknikak.

-Analisi klinikoen metodoen oinarrizko printzipioak.

-Erreflexiozko fotometria. Lagundutako autokontrola.

-Emaitzak adierazi eta erregistratzea. Datu pertsonalen babesa.

-Konstante biologikoen aldaketak interpretatzea. Interferentziak aztertutako parametro biologikoetan.

Prestakuntza unitatea: Erabiltzailearentzako laguntza psikologikoa.

Kodea: 0105 - UF04 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Nortasunaren garapena.

-Bilakaera-etapak psikologian.

-Aldaketa psikologikoak eta eritasunera egokitzea.

-Eri kronikoaren psikologia.

-Eri onkologikoaren psikologia.

-Eri geriatrikoaren psikologia.

-HIESa duen eriaren psikologia.

-Eri terminalaren psikologia.

-Eritasun kronikoa duen haur eta nerabearen psikologia.

-Haurdun dagoen emakumearen psikologia.

-Arazo psikikoak dituzten taldeak eta haien zantzuak.

-Laguntza harremana.

-Laguntza psikologikorako mekanismo eta teknikak.

Lanbide modulua: Lanerako prestakuntza eta orientazioa

Kodea: 0106.

Iraupena: 90 ordu.

Prestakuntza unitatea: Laneko arriskuen prebentzioaren oinarrizko maila.

Kodea: 0106 - UF01 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Prebentzioaren kulturaren garrantzia jardueraren fase guztietan.

-Lanaren eta osasunaren arteko erlazioaren balorazioa.

-Lanbide arriskua. Arrisku faktoreen azterketa.

-Detektaturiko arrisku egoera bakoitzaren ondorioz langilearen osasunak nolako kalteak izan ditzakeen zehaztea.

-Laneko arriskuei aurrea hartzeko oinarrizko arau esparrua.

-Laneko arriskuen prebentzioaren arloko eskubideak eta betebeharrak.

-Aurreneurrien kudeaketaren antolaketa enpresan.

-Langileen ordezkaritza prebentzioaren arloan.

-Laneko arriskuen prebentzioaren arloko erantzukizunak.

-Laneko arriskuen prebentzioarekin zerikusia duten erakunde publikoak.

-Enpresako arriskuen ebaluazioa, prebentzio jardueraren oinarrizko elementu gisa.

-Segurtasun eta ingurumen baldintzei, baldintza ergonomikoei eta psikosozialei lotutako arriskuen azterketa.

-Arriskuaren balorazioa.

-Prebentzio neurriak hartzea: horien plangintza eta kontrola.

-Banakako eta taldeko prebentzio eta babes neurriak.

-Prebentzio plana eta horren edukia.

-Larrialdi eta ebakuazioetarako planak lan inguruneetan.

-ETE batentzako larrialdi plana egitea.

-Larrialdietan jarduteko protokoloa.

-Larrialdi medikoa eta lehen sorospenak. Oinarrizko kontzeptuak.

-Langileei prestakuntza ematea larrialdietako planei buruz eta lehen sorospenetarako teknikei buruz.

-Langileen osasuna zaintzea.

Prestakuntza unitatea: Lan harremanak eta Gizarte Segurantza.

Kodea: 0106 - UF02 (NA).

Iraupena: 40 ordu.

-Lan zuzenbidea.

-Banakako lan harremanen azterketa.

-Lan kontratuaren modalitateak eta kontratazioa sustatzeko neurriak.

-Lan harremanek sortzen dituzten eskubideak eta betebeharrak.

-Lan baldintzak. Soldata, lan denbora eta atsedena.

-Soldataren ordainagiria.

-Lan kontratuaren aldaketa, etetea eta amaiera.

-Langileen ordezkaritza.

-Lanbide esparru jakin batean aplikatu behar den hitzarmen kolektiboaren azterketa.

-Lan gatazka kolektiboak.

-Lana antolatzeko ingurune berriak: azpikontratazioa, telelana eta beste batzuk.

-Langileentzako onurak antolamendu berrietan: malgutasuna, onura sozialak eta beste batzuk.

-Gizarte Segurantzaren sistema, elkartasun sozialaren oinarrizko printzipio gisa.

-Gizarte Segurantzaren sistemaren egitura.

-Enpresaburuek eta langileek Gizarte Segurantzaren arloan dituzten betebehar nagusiak: afiliazioa, altak, bajak eta kotizazioa.

-Gizarte Segurantzaren ekintza babeslea.

-Gizarte Segurantza gure inguruko herrialde nagusietan.

-Langabezia babesa: kontzeptua eta babesten ahal diren egoerak.

Prestakuntza unitatea: Laneratzea eta gatazken ebazpena.

Kodea: 0106 - UF03 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Lanbide karrerarako interes, gaitasun eta motibazio pertsonalak aztertzea.

-Erabakiak hartzeko prozesua.

-Lanbide sektore jakin bat definitu eta aztertzea, inguruko lurralde eremuan nahiz estatuan.

-Sektoreko enpresa txiki, ertain eta handietan lana bilatzeko prozesua haren eraginpeko lurralde eremuan, estatuan eta Europar Batasunean. Eures sarea.

-Europan ikasteko eta lan egiteko aukerak.

-Etengabeko prestakuntzak lan eta lanbide ibilbiderako duen garrantzia baloratzea. Informazio hori ematen duten tokiko, eskualdeko, estatuko eta Europako erakundeen identifikazioa.

-Tokiko, eskualdeko, estatuko eta Europako prestakuntza ibilbideak identifikatzea.

-Lana bilatzeko teknikak eta erremintak: curriculum vitae ereduak, Europako curriculum vitae-a eta lan elkarrizketak. Europar Batasunean langileen mugikortasuna errazten duten beste agiri batzuk: Europass mugikortasun agiria, Ziurtagiriaren Gehigarri Europarra eta Europako Hizkuntzen Zorroa.

-Autoenplegua baloratzea laneratzeko hautabide gisa.

-Talde-lanak erakundearen eraginkortasunari begira dituen alde onak eta txarrak baloratzea.

-Lantalde motak, betetzen dituzten eginkizunen arabera.

-Lantalde eraginkorraren ezaugarriak.

-Gizarte trebetasunak. Hitzezko eta hitzik gabeko komunikaziorako teknikak.

-Lan bileretan erabiltzen diren agiriak: deialdiak, aktak eta aurkezpenak.

-Lantaldean parte hartzea. Kideek har ditzaketen rolen azterketa.

-Gatazka: gatazkaren ezaugarriak, iturriak eta etapak.

4. ERANSKINA

Baliozkotzeak eta salbuespenak

1/1990 Lege Organikoaren babesean Farmaziako teknikariaren tituluan ezarritako lanbide moduluen eta 2/2006 Lege Organikoaren babesean Farmazia eta Parafarmaziako teknikariaren tituluan ezarritakoen arteko baliozkotzeak.

HEZIKETA ZIKLOKO LANBIDE MODULUAK (1/1990 LOGSE)

HEZIKETA ZIKLOKO LANBIDE MODULUAK (2/2006 LOE)

Farmazia

Farmazia eta Parafarmazia

Farmazia-establezimenduen administrazio prozedurak eta izakinak kontrolatzeko prozedurak

0100. Farmazia-bulegoa

Farmazia- eta parafarmazia-produktuen banaketa eta salmenta

0101. Farmazia-produktuen banaketa

0102. Parafarmazia-produktuen banaketa

Farmazia-establezimenduetan farmaziako eta parafarmaziako prestakinak egitea

0104. Maisu-formulazioa

Oinarrizko analisi klinikoak egitea, fakultatibo batek gainbegiraturik

Osasunaren sustapena eta pertsonentzako laguntza psikologikoa

0105. Osasunaren sustapena

Lantokiko prestakuntza

0108. Lantokietako prestakuntza

5. ERANSKINA

Lanbide moduluen eta gaitasun unitateen arteko korrespondentzia

A) Gaitasun unitateek lanbide moduluekin duten korrespondentzia, horiek baliozkotzeko.

EGIAZTATUTAKO GAITASUN UNITATEAK

BALIOZKOTZEN AHAL DIREN LANBIDE MODULUAK

UC0363-2: Produktu eta materialak, faktura eta dokumentazioa kontrolatzea farmazia-establezimendu eta zerbitzuetan

0100. Farmazia-bulegoa

UC0364-2: Farmaziako produktuen banaketan laguntzea, erabiltzaileei produktuok erabiltzeko aholkua ematea, parametro somatometriko errazak zehaztea, fakultatibo batek gainbegiraturik

0101. Farmazia-produktuen banaketa

UC0365-2: Osasuneko eta parafarmaziako produktuen banaketan laguntzea, erabiltzaileei produktuok erabiltzeko aholkua ematea, fakultatibo batek gainbegiraturik

0102. Parafarmazia-produktuen banaketa

UC0366-2: Laguntza ematea maisu-formulak eta prestakin ofizinal, dietetiko eta kosmetikoak egiteko, fakultatibo batek gainbegiraturik

0104. Maisu-formulazioa

UC0367-2: Oinarrizko eta normalizatutako analisi klinikoak egiten laguntzea, fakultatibo batek gainbegiraturik

0105. Osasunaren sustapena

UC0368-2: Osasunaren babes eta sustapenean, eritasunen prebentzioan eta osasun-hezkuntzan laguntzea, fakultatibo batek gainbegiraturik

0105. Osasunaren sustapena

B) Lanbide moduluek gaitasun unitateekin duten korrespondentzia, horiek egiaztatzeko.

GAINDITUTAKO LANBIDE MODULUAK

EGIAZTATZEN AHAL DIREN GAITASUN UNITATEAK

0100. Farmazia-bulegoa

UC0363-2: Produktu eta materialak, faktura eta dokumentazioa kontrolatzea farmaziako establezimendu eta zerbitzuetan

0101. Farmazia-produktuen banaketa

UC0364-2: Farmaziako produktuen banaketan laguntzea, erabiltzaileei produktuok erabiltzeko aholkua ematea, parametro somatometriko errazak zehaztea, fakultatibo batek gainbegiraturik

0102. Parafarmazia-produktuen banaketa

UC0365-2: Osasuneko eta parafarmaziako produktuen banaketan laguntzea, erabiltzaileei produktuok erabiltzeko aholkua ematea, fakultatibo batek gainbegiraturik

0104. Maisu-formulazioa

UC0366-2: Laguntza ematea maisu-formulak eta prestakin ofizinal, dietetiko eta kosmetikoak egiteko, fakultatibo batek gainbegiraturik

0105. Osasunaren sustapena

UC0367-2: Oinarrizko eta normalizatutako analisi klinikoak egiten laguntzea, fakultatibo batek gainbegiraturik

UC0368-2: Osasunaren babes eta sustapenean, eritasunen prebentzioan eta osasun-hezkuntzan laguntzea, fakultatibo batek gainbegiraturik

6. ERANSKINA

Irakasleak

A) Esleitutako irakaslana:

LANBIDE MODULUA

IRAKASLEEN

ESPEZIALITATEA

KIDEGOA

0099. Produktuen antolamendua eta salmenta

. Diagnostiko kliniko eta ortoprotesikoen prozedurak

. Laborategia

. Lanbide Heziketako irakasle teknikoa

0100. Farmazia-bulegoa

. Diagnostiko klinikoen prozesuak eta produktu ortoprotesikoak

. Bigarren Hezkuntzako katedraduna

. Bigarren Hezkuntzako irakaslea

0101. Farmazia-produktuen banaketa

. Diagnostiko kliniko eta ortoprotesikoen prozedurak

. Lanbide Heziketako irakasle teknikoa

0102. Parafarmazia-produktuen banaketa

. Diagnostiko kliniko eta ortoprotesikoen prozedurak

. Lanbide Heziketako irakasle teknikoa

0103. Laborategiko oinarrizko eragiketak

. Diagnostiko kliniko eta ortoprotesikoen prozedurak

. Laborategia

. Lanbide Heziketako irakasle teknikoa

0104. Maisu-formulazioa

. Diagnostiko kliniko eta ortoprotesikoen prozedurak

. Laborategia

. Lanbide Heziketako irakasle teknikoa

0105. Osasunaren sustapena

. Diagnostiko klinikoen prozesuak eta produktu ortoprotesikoak

. Osasun prozesuak

. Bigarren Hezkuntzako katedraduna

. Bigarren Hezkuntzako irakaslea

0020. Lehen sorospenak

. Osasun eta laguntza prozedurak

. Diagnostiko kliniko eta ortoprotesikoen prozedurak

. Lanbide Heziketako irakasle teknikoa

0061. Oinarrizko anatomofisiologia eta patologia

. Osasun prozesuak

. Diagnostiko klinikoen prozesuak eta produktu ortoprotesikoak

. Bigarren Hezkuntzako katedraduna

. Bigarren Hezkuntzako irakaslea

0106. Lanerako prestakuntza eta orientazioa

. Lanerako prestakuntza eta orientazioa

. Bigarren Hezkuntzako katedraduna

. Bigarren Hezkuntzako irakaslea

0107. Enpresa eta ekimena

. Lanerako prestakuntza eta orientazioa

. Bigarren Hezkuntzako katedraduna

. Bigarren Hezkuntzako irakaslea

B) Irakaslanari dagokionez baliokideak diren titulazioak.

KIDEGOAK

ESPEZIALITATEAK

TITULAZIOAK

Bigarren Hezkuntzako irakasleak

Lanerako prestakuntza eta orientazioa

-Enpresa Zientzietako diplomaduna

-Lan Harremanetako diplomaduna

-Gizarte Laneko diplomaduna

-Gizarte Hezkuntzako diplomaduna

-Kudeaketa eta Administrazio Publikoko diplomaduna

Osasun prozesuak

-Erizaintzako diplomaduna

C) Ikastetxe pribatuetarako behar diren titulazioak.

LANBIDE MODULUAK

TITULAZIOAK

0061. Oinarrizko anatomofisiologia eta patologia

0100. Farmazia-bulegoa

0105. Osasunaren sustapena

0106. Lanerako prestakuntza eta orientazioa

0107. Enpresa eta ekimena

-Lizentziaduna, ingeniaria, arkitektoa edo kasuan kasuko graduko titulua, edo beste titulu baliokide batzuk

0020. Lehen sorospenak

0099. Produktuen antolamendua eta salmenta

0101. Farmazia-produktuen banaketa

0102. Parafarmazia-produktuen banaketa

0103. Laborategiko oinarrizko eragiketak

0104. Maisu-formulazioa

-Lizentziaduna, ingeniaria, arkitektoa edo kasuan kasuko graduko titulua, edo beste titulu baliokide batzuk

-Diplomaduna, ingeniari teknikoa, arkitekto teknikoa edo kasuan kasuko graduko titulua, edo beste titulu baliokide batzuk

7. ERANSKINA

Lekuak

Irakaslekua:

-Irakaslekua.

-Balio anitzeko gela.

-Farmaziako lantegi-gela.

-Kimika laborategia.

Iragarkiaren kodea: F1015128