128. ALDIZKARIA - 2010eko urriaren 22a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 2. EPAITEGIA

Ediktua. 114/2010 prozedura arrunta

Aditzera ematen da epaitegi honetan goian adierazitako prozedura bideratzen ari dela, 1.202.000 eurotik beherako diru erreklamazio batengatik, eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen epaitza, hitzez hitz:

Baiesten dut Jaime Goñi Alegre prokuradoreak Hune Maquinaria, S.L.U.ren izenean eta hura ordezkatuz jarri duen demanda, eta horrenbestez, auzi-ihesean dagoen Dena Obras y Proyectos, S.L. kondenatzen dut demandatzaileari 45.517,42 euro (berrogeita bost mila bostehun eta hamazazpi euro eta berrogeita bi zentimo) ematera, gehi goian aipatutako interesak, eta prozesuaren kostuak ordaintzera.

Ebazpen hau jakinaraz bedi, ohartaraziz haren aurka bidezkoa dela apelazio-errekurtsoa aurkeztea bost eguneko epean, organo judizial honi zuzendutako idazki baten bidez.

Eta Dena Obras y Proyectos, S.L.ri jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2010eko urriaren 1ean.-Idazkari judiziala, Teresa Arenaza Sarasola.

Iragarkiaren kodea: J1016334