128. ALDIZKARIA - 2010eko urriaren 22a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarkia. Erreferentzia: 2010-P-107

Antzingo Udalak honako datu hauek dituen lur azpiko ur publikoen aprobetxamendua eskatu du:

Aprobetxamendua 147,5 metroko sakonera duen putzu bat da, Ega ibaiaren eskuineko bazterrean, ur-ibilguetako polizia eremuaren barnean, Iraldea/Zalageina alderdian (1. poligonoa, 382. lurzatia). Ura jasotzeko 2 ZP-ko ponpa elektriko bat erabiliko da, eta aldiuneko emaria 1,98 l/s-koa izanen da. Ura industriarako erabiliko da Antzingo industrialdean, 1. poligonoko 886., 887., 761., 762., 763., 764., 765., 766., 767., 768., 769., 770. eta 771. lurzatietan, eta 0,53 hektareako berdegunea aspertsioz ureztatzeko 1. poligonoko 772. eta 773. lurzatietan, Antzingo (Nafarroa) udal mugapean. Urtean 61.171 m³ aterako dira eta batez besteko emari baliokidea 1,98 l/s-koa izanen da kontsumo handieneko hilabetean.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea eta dokumentazio teknikoa agerian egonen dira Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen eta dokumentazio teknikoaren kopiak Iruñean egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2010eko irailaren 15ean.-Komisario albokoa. Hura ez dagoenez, arloko burua, Antonio Coch Flotats.

Iragarkiaren kodea: E1016650