128. ALDIZKARIA - 2010eko urriaren 22a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarkia. Erreferentzia: 2010-S-391

Arakilgo Udalak honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Inguruabarrak:

Eskatzailea: Arakilgo Udala.

Xedea: Aizkorbeko hondakin urak isurtzeko baimena.

Ur-ibilgua: Aizkorbeko erreka (Arakil ibaia).

Isurketa eginen den udalerria: Aizkorbe-Arakil (Nafarroa).

Urtean 320 m³ isuriko dira Aizkorbeko errekara, aurretik putzu septikoan araztuta.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea agerian egonen da Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopia Iruñean egonen da ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2010eko irailaren 7an.-Komisario albokoa. Hura ez dagoenez, arloko burua, Antonio Coch Flotats.

Iragarkiaren kodea: E1016648