128. ALDIZKARIA - 2010eko urriaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

Tafallako Hiri Antolamendurako Plan Orokorreko UAO-4 unitatea birzatitzeko proiektua. Akats zuzenketa

Tafallako Udalak, 1997ko apirilaren 24an egin osoko bilkuran, onetsi zuen Tafallako Hiri Antolamendurako Plan Orokorreko UAO-4 unitatea birzatitzeko proiektua, 1997ko 95. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abuztuaren 8an, argitaratua. Bertan akatsa atzemanda, organo berak 2010eko irailaren 28an hura zuzendu zuen hemen agertzen den bezala:

a) 3. agiria.-Ondoriozko lurzatiak esleitzeko proposamena. Taulen eranskina.

a.1. 3.1 taula. Ondoriozko lurzatiak ordena korrelatiboan esleitzea. 1. lurzatia-Tafallako Udalaren partaidetza. %2,32 dioen tokian, %2,33 esan behar du.

a.2. 3.2 taula. Erantsitako finketatik sortutako lurzati pribatiboen esleipena. Jabea Tafallako Udala. Pro indiviso araubidean esleitutako lurzatiak, %2,32 dioen tokian %2,33 esan behar du.

b) 6. agiria.-Tafallako Hiri Antolamendurako Plan Orokorreko UAO-4 exekuzio unitatea birzatitzeko proiektuaren birzatiketa akta.

IV. atala, 4.1 puntua. Honela dioen tokian: esleipenaren ehuneko bi eta hogeita hamabi hamarren (%2,32) Tafallako Udalarentzat; honela esan behar du: ehuneko bi eta hogeita hamahiru hamarren (%2,33).

c) 7. planoa.-Jatorrizko eta ondoriozko lurzatien gainjartzea eta lurzatien esleipena koadro gainjarrietan, Udalaren partaidetzaren portzentajea, %2,32, %33rekin ordeztu behar da.

Aditzera ematen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 105.2 artikuluan ezarritakoa betetzeko.

Tafallan, 2010eko irailaren 30ean.-Alkatea, Cristina Sota Pernaut.

Iragarkiaren kodea: L1016262